Iragarkia
47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko
Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 29an, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-hezitzailearen plaza bat.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2026ko otsailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Arantza Ayensa Gómara.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gizarte-hezitzailearen plaza bat (plantillako kodea: 13) betetzea oposizio-lehiaketa bidez.
1.2. Era berean eta 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, gizarte-hezitzailearen lanpostua aldi baterako betetzeko, hautapen-prozesuan probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.
1.3. Izendapenaren ondorioz hautatzen dena bihurtuko da nomina eta plantillako langile lan-kontratudun finko, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.
Izendatutako izangaia kontratatuko da errelebo-kontratuaren modalitatean, erretiro partziala hartuko duen Mankomunitateko langile bat behin betiko erretiratzen den unera arte, jarraikiz urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 12. artikuluari (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina).
1.4. Aplikatu beharreko araubide juridikoa da ezarririk dagoena urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan eta aplikatzekoak diren hitzarmen kolektiboetan (aipatutako legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina).
1.5. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira oro har ezarririk daudenak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan B mailako lanpostuetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina), baita uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan ezarritakoak ere, eta, orobat, ordainsari osagarriak, baldin ezartzen badira aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan eta zehazten badira plantilla organikoan.
Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.
1.6. Deialdia eta haren oinarriak lotesleak izanen dira administrazioarentzat, hautaproben epaimahaientzat eta parte-hartzaileentzat.
1.7. Plazaren titularraren eginkizuna izanen da gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeak eta harremanak garatzeaz eta ezartzeaz arduratzea, gizarte-lanaren eremuan, Mankomunitatearen programen bidez –eta, bereziki, haur eta familiendako programen bidez–; eta parte hartzea prebentzio, esku-hartze eta gizarteratze proiektuen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan, prozesu pertsonalak, familiakoak eta komunitarioak detektatzeko, aztertzeko, baloratzeko, programatzeko, gauzatzeko eta jarraitzeko eginkizunak betez; bai eta bere eskumen-eremuko bertze edozein funtzio ere.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
A) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea, betiere jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuei, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan. Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren ezkontideek eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eratutako izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.
B) Hamasei urte beteak izatea, eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea Gizarte Hezkuntzaren diplomadun edo graduatuaren titulua edo balio bereko beste bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
D) Uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera (foru lege horren bidez aldatu zen haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema), lanpostuan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
E) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
F) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu gabea izatea.
G) B1 motako gidabaimena izatea.
H) Izangaia kondenatua egon ez izana 1/2004 Lege Organikoan edo 14/2015 Foru Legean jasotako inguruabarren bat dela-eta (1/2004 Lege Organikoa, Genero Indarkeriari buruzkoa, eta 14/2015 Foru Legea, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko Indarkeriari buruzkoa).
2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko aitorpena edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik galarazten dienik beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea.
2.3. Plaza eskuratzen duen izangaiak aurreko baldintzak frogatu beharko ditu deialdi honen 9. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Izangaiek baldintza horiek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epearen muga-egunean, bai eta hautapen-prozesu osoan mantendu ere, izendatu arte.
Eskabideak aurkeztean frogatu beharko da titulazio-baldintza betetzen dela.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta bete beharko dira hautaketa-prozesuak, izendapenak eta kontratazioak iraun bitartean ere.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bidez (https://mssvalledelqueiles.sedelectronica.es). Horretarako epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabideak egoitza elektronikoaren gardentasun-atariaren aipamenean ageri den eredura egokitu beharko dira, dagokion enplegu publikoaren atalean egonen baita (https://msvalledelqueiles.sedelectronica.es), eta izangaiek adierazi beharko dute deialdi horretan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
3.3. Izangaiek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute, eta, horretaz gain, deialdiko baremoan ezarritakoaren arabera alegatu nahi dituzten merezimenduen frogagirien kopia konpultsatuak. Izangaiek behar bezala ordenaturik alegatu eta frogatu behar dituzte merezimenduak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz (I. eranskina). Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako merezimendurik.
3.4. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten izangaiek, denborak edo baliabideak egokitzea behar badute ariketak egiteko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera agiri bat aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana, frogatzeko legeen arabera desgaitasun bat dutela.
3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.6. Noiznahi zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, ofizioz edo interesdunak eskaturik.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Mankomunitateko gardentasun atarian (enplegu publikoaren atalean) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://mssvalledelqueiles.sedelectronica.es).
4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioak ebatzi ondotik, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Mankomunitateko gardentasun atarian (enplegu publikoaren atalean) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://mssvalledelqueiles.sedelectronica.es).
4.4. Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertu ondoren, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Arantza Ayensa Gómara, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.
Ordezko epaimahaiburua: M.ª Asunción Romeo Gómara, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.
Epaimahaikidea: Ascensión Samanes Rota, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.
Ordezko epaimahaikidea: Susana Barea Hernández, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.
Epaimahaikidea: Ángela Delgado Latorre, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.
Ordezko epaimahaikidea: Manuela Horrillo Valor, Cintruénigo-Fiteroko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.
Epaimahaikidea: Mankomunitateko langileak ordezkatzen dituen organoak izendatutako bat.
Ordezkoa: Mankomunitateko langileak ordezkatzen dituen organoak izendatutako bat.
Idazkaria: M.ª Teresa Perales Díaz, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.
Ordezko idazkaria: José Luis Romano Blasco, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kontu-hartzailea.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean badaude (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).
5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa. Gainera, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Hautapen sistema: oposizio-lehiaketa.
6.1. Hautapen-prozesua bi alditan eginen da; lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia non, noiz eta zer ordutan hasiko den.
7.–Oposizioaldia:
7.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:
Lehen ariketa: teorikoa. Test motako 50 galderaz osatutako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina bakarra izanen da zuzena.
Ariketan 50 puntu lor daitezke gehienez (erantzun zuzen bakoitzeko puntu 1).
Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa. 10 galderaz osatutako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz. Hainbat erantzun emanen dira, baina bat bakarrik izanen da zuzena. Lanpostuarekin eta deialdi honen II. eranskinean agertzen den gai-zerrendarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak izanen dira.
Ariketan 20 puntu lor daitezke gehienez (2 puntu erantzun zuzen bakoitzeko).
7.2. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
7.3. Oposizioko ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.
7.4. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak, ariketa egiten den lekuan eta Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, argitaratuko du gainditutako izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioak zehaztuta.
7.5. Dei bakarra eginen da oposizioko ariketa bakoitza egiteko. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
7.6. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
7.7. Probaren hasieran, epaimahaiak zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei proba egiteko. Halaber, probak egiteko behar den materiala epaimahaiak zehaztuko du, eta behar besteko aurrerapenaz iragarriko da Mankomunitatearen egoitza elektronikoan.
7.8. Oposizioaldiko azken kalifikazioa edo balorazioa kalkulatzeko, ariketa guztietan lortutako puntuazioak batuko dira.
8.–Lehiaketaldia.
8.1. Epaimahaiak oposizioaldia gainditu duten izangaien merezimenduak baloratuko ditu, behar bezala justifikatuta, I. eranskineko baremoaren arabera. Epaimahaiak, noiznahi, lehiakideek alegatutako merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.
8.2. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
8.3. Epaimahaiak deialdiaren I. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu alegatu eta frogatu diren merezimenduak. Lehiaketaldian gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.
8.4. Merezimenduen balorazioa burututa, epaimahaiak argitara emanen du Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko egoitza elektronikoan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa zehazturik.
9.–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda eta agiriak aurkeztea.
9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak Mankomunitatearen egoitza elektronikoan argitaratuko du gainditutakoen zerrenda, lortutako puntuazio osoaren hurrenkeraren arabera ordenatuta.
Oposizioaldiko puntuazioei lehiaketaldikoak gehituko zaizkie, eta epaimahaiak argitara emanen ditu gardentasun atarian (enplegu publikoaren atalean) eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://mssvalledelqueiles.sedelectronica.es). Orobat, 5 egun balioduneko epea egonen da puntuazio horiei alegazioak jartzeko.
Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde joko da. Berdinketak badirau, kontuan hartuko dira lehen eta bigarren ariketetan lortutako puntuazioak, hurrenkera horretan. Berdinketak bere horretan segitzen badu, zozketa publikoa eginen da.
9.2. Epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio puntu gehien erdietsi duen izangaia izendatzeko proposamena.
Aipatutako proposamena argitaratuko da gardentasunaren atarian (enplegu publikoaren atalean) eta egoitza elektronikoan (https://mssvalledelqueiles.sedelectronica.es).
9.3. Kontratatzeko proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistroan:
1.–Nortasun-agiri nazionalaren jatorrizkoa eta fotokopia.
2.–Eskatzen den titulu akademikoaren jatorrizkoa eta fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarenak.
3.–Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
4.–Osasun-ziurtagiria, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea.
5.–Aurrekari penalen ziurtagiria, egiaztatzeko epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, ez gizakien salerosketagatik, ez eta Genero Indarkeriari buruzko 1/2004 Lege Organikoan eta Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko 14/2015 Foru Legean jasotako edozein kasurengatik ere.
6.–Zin edo promesa, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
9.4. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu ezta kontratatu ere, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, horrek deusetan galarazi gabe dagokien erantzukizuna, deialdian parte hartzeko eskaeraren faltsukeria dela-eta, halakorik egin badute.
9.5. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, lanpostua beteko du 9.1 apartatuan aipatzen den zerrendan hurrengoa den izangaiak, eta harekin ere erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.
10.–Kontratazioa eta lanpostuaren jabetza hartzea.
10.1. Behin hautapen-prozesua bukaturik eta izendatzeko proposatu den izangaiak aurkezten dituenean aurreko 9.2 oinarrian aipatutako agiriak, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, izangaia lan-kontratudun finko gisa kontratatzeko Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, gizarte-hezitzailearen lanpostua bete dezan.
10.2. Kontrataziorako ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.3. Izangaiak kontratua sinatu beharko du, eta lanpostuaz jabetu, kontrataziorako ebazpenean ezarritako egunean. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatuz gero, 9.3 eta 9.4 oinarrietan ezarritakoari jarraituko zaio.
11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
11.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratuko da, probak gainditu bai baina plazarik lortu ez duten izangaiekin.
11.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda argitara emanen da Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan.
11.3. Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.
11.4. Izangaien zerrendaren kudeaketa egokituko da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduaren III. tituluan ezarritakora (foru agindu horren bidez onetsi ziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak), aplikatzekoa den guztian.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
A atala.–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.
A.1. Toki mailako administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, deialdi honen xede den lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten B mailako lanpostuetan (Oinarrizko Osasun Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen programa haur eta familiendako), baldin eta horietan aritzeko Gizarte Laneko Diplomatura edo horren baliokidea izatea eskatu bada: 3 puntu urte bakoitzeko.
A.2. Beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak, B mailako lanpostuetan, baldin eta horietan aritzeko Gizarte Laneko Diplomatura edo horren baliokidea izatea eskatu bada: 1,5 puntu urte bakoitzeko.
1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, proportzioan dagokion puntuazioa esleituko da.
2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
3. A atalean dagokion puntuazioa gehienez 30 puntu izanen da.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Zati orokorra.
1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
3.–39/20215 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea: xedapen orokorrak. Prozeduretako interesdunak: jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua.
4.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: xedapen orokorrak. Administrazio publikoen organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
5.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: xedapen orokorrak. Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. Administrazioen arteko harremanak. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.
6.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
7.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
8.–17/20219 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa:
9.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.
10.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena. Toki-entitateen beharrezko antolaketa. Udalerria.
11.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
12.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema: oinarrizko gizarte-laguntzaren oinarrizko programak. Hitzaurrea. I. kapitulua: xedapen orokorrak. II. kapitulua: oinarrizko gizarte-zerbitzuen programak.
Oinarrizko araudi espezifikoa, planak, programak eta gidak.
1.–Haurren eta Nerabeen Eskubideen Estatuko Estrategia (2023-2030).
2.–III. Prebentzio Plana: drogak eta adikzioak (2018-2023).
3.–Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana (2021-2026).
4.–Nafarroako Kultura arteko Bizikidetzaren Estrategia (2021-2026).
5.–Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Borrokarako Nafarroako Plana (2021-2026).
6.–Lagun egitea esku-hartze metodo gisa inklusio prozesuetan. Hausnarketa berriak. Iruña, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea. 2016.
7.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 1. liburukia: Prozedura.
8.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 2. liburukia: Haurrak babesteko egoeretan jarduteko gidaliburua, Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko laguntzako gizarte zerbitzuentzat.
9.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 3. liburukia: Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasun egoerak baloratzeko tresna.
10.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 4. liburukia: Helburu orokor eta espezifikoen multzoa.
11.–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralarena.
12.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk aldatzekoa.
13.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena:
14.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa (1). Atariko titulua. I. titulua: haur eta nerabeen eskubideak.
15.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa (2). II. titulua: antolaketa administratiboa. III. titulua: prebentzio neurriak.
16.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa (3). IV. titulua: babesa. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Arrisku egoera. III. kapitulua. Babesgabetasun egoera. IV. kapitulua: Arrisku eta babesgabetasun egoeretan hartu beharreko babes neurriak eta neurri horiek betearazteko jarduketak. 1. atala. Familiarentzako sostengua. 2. atala. Zaintza. 3. atala. Zuzeneko tutoretza administratiboa eta tutoretza arrunta. 4. atala. Ezaugarri bereziak dituzten adingabeak.
17.–Gizarte Zerbitzuen zorroa: 69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena. 30/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa, 69/2008 Foru Dekretua aldatzen duena.
Gizarte Hezkuntzako gai berariazkoak.
1.–Gizarte-hezitzailearen kode deontologikoa. Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren agiri profesionalizatzaileak.
2.–Eginkizunen eta eskumenen katalogoa. Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren lanbide agiriak.
3.–Talde-lana. Gizarte-hezitzailea talde multiprofesionalaren barrenean. Diziplinartekotasuna heziketa lanaren esparru gisa.
4.–Asertibotasuna eta komunikazio estiloak. Teknika asertiboak eta hezkuntzako entrenamendua.
5.–Trebetasun sozialak. Kontzeptua. Portaera sozial motak. Trebetasun sozialen defizita eta defizit horren zergatiak. Trebetasun sozialak erakusteko metodoak.
6.–Autoestimua erabakiak hartzeko: distortsio kognitiboak. Norberaren ezagutza eta autokontrol emozionala.
7.–Prebentzioa: kontzeptua eta motak. Esku-hartze prebentiboa, selektikoa eta berariazkoa aurrera eramateko gida metodologikoa (ADES).
8.–Esku-hartze sozioedukatiboa. Definizioak eta kontzeptuak. Esku-hartze sozioedukatiboaren esparruak. Esku-hartzearen estrategiak eta teknikak. Akonpainamendu soziala esku hartzeko metodo gisa. Taldean esku hartzeko tresnak.
9.–Esku-hartze sozioedukatiboko programen diseinua eta ebaluazioa. Programen prestaketa. Beharren analisia. Ebaluazioa.
10. gaia.–Haurrak babesteko esku-hartzearen esparru teorikoa. Atxikimenduaren teoria. Trauma kontzeptua. Eredu sistemikoa.
Oharra: gai guztiak baloratuko dira jarraikiz deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen legediari; nolanahi ere, egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahal ditu epaimahaiak.
Iragarkiaren kodea: L2602378
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
