47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Oposizioa, barne-igoera murriztuan, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 12an egin bilkuran,

ERABAKI DU:

Lehena.–Deialdi honen oinarriak onestea: deialdia, Tafallako Udaleko gizarte-hezitzailearen plaza bat barne-igoera murriztuan betetzeko, oposizio bidez, plantillan plazarik gehitu gabe.

Bigarrena.–Deialdiaren oinarriak argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedaturikoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean, eta dagokion espedientean sartzea.

DEIALDIA, TAFALLAKO UDALEKO GIZARTE-HEZITZAILEAREN PLAZA BAT BARNE-IGOERA MURRIZTUAN BETETZEKO, OPOSIZIO BIDEZ, PLANTILLAN PLAZARIK GEHITU GABE

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Tafallako Udaleko gizarte-hezitzailearen plaza bat barne-igoera murriztuan betetzea, oposizio bidez, plantillan plazarik gehitu gabe. Parte har dezakete Udaleko plantillako langile finkoek, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

1.2. Udalaren 2025eko plantilla organikoa 2025eko martxoaren 27ko osoko bilkuran onetsi zen behin betiko (2025eko 77. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 22koa), eta bertan barne-igoera murriztua ezarri zen plantillan 05.04 kodearekin identifikaturiko gizarte-hezitzailearen lanposturako, B mailan sartze aldera, gizarte-hezitzaile gisa (kodea: 05.04).

1.3. Prozesu honetarako deia egin da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.4. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia, behar diren hautaprobak gainditu ondotik betiere, gizarte-hezitzailea izanen da eta B mailan sartuko da plazaz jabetzen denetik. Hala, aurretik betetzen zuen plaza automatikoki amortizatuko da, eta, ondorioz, plaza kopurua ez da gehituko plantilla organikoan.

1.5. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak mailaz igo aurretik zuen araubide juridikoa, funtzionarioa izan nahiz lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen araubide berari ere eutsiko dio.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Tafallako Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, C mailakoa, eta C mailako gizarte-hezitzailearen lanposturako izendatua edo esleitua egotea.

b) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea Gizarte Hezkuntzako diploma edo gradua, edo titulu baliokide bat, edo halakoa eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

c) Bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea administrazio publikoetan.

d) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada administrazio honetako beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

2.2. Hautatutako izangaiek baldintza horiek guztiak frogatu beharko dituzte deialdi honetan ezarritako epean eta moduan. Ulertuko da baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta bete beharko dira hautapen-prozesu osoan, izendapena egiten den arte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Tafallako Udalaren erregistroan, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea), hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eskabideak.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik eta Tafallako Udalaren erregistro orokorrera igorri aurretik.

3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan, eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

3.3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, bi aldeena.

b) Honako alderdi hauek frogatzen dituen ziurtagiria: gizarte-hezitzailearen izendapena, lanpostu horretan duen antzinatasuna eta administrazio-egoera. Udalak ofizioz gehituko du.

c) Tafallako Udalari 18,30 euro ordaindu izanaren frogagiria, lanpostu deialdia izapidetzeko tasagatik.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa hori kreditu txartelaren bidez ordaintzen ahalko da eskabidea bulegoan bertan aurkezten denean, edo La Caixako ES 22 2100 3696 69 2200068626 kontura transferentzia eginez; azken kasu horretan, datu hauek jarri beharko dira nahitaez ordainagirian:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZa.

–Kontzeptua: barne-igoera murriztuko deialdia, gizarte-hezitzailea.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (deialdiaren fitxan).

Ezarritako epean ez bada batere eskabiderik aurkezten, alkateak ebazpen bat emanen du deialdiko plaza bete gabe uzteko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epean izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko, zerrenda Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratzen denetik hasita.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Alkatetzak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (deialdiaren fitxan).

Inor ez bada bazterturik gelditzen, zuzenean onetsiko da izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila arestian aipaturiko bide berak baliatuz.

5. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

5.1. Oinarri hauetan adierazitakoaren arabera eginen da deialdia.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioaldiko probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5.2. Oposizioaldia 2026ko apiriletik aurrera hasiko da, eta proba hau izanen du:

5.2.1. Proba teoriko-praktikoa.

Proba teoriko-praktikoa izanen da, eta idatziz ebatzi beharko dira epaimahaiak proposatuko dituen galdera eta/edo kasu praktiko bat edo batzuk, deialdi honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz.

Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei hura egiteko.

Ariketan 65 puntu lor daitezke, gehienez, eta bazterturik geldituko dira eskatzen den gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.

5.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek azaldu beharko dute aldean daramatela nortasun agiri nazionala, AIZa (atzerritarraren identifikazio-zenbakia) edo pasaportea. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

5.4. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

5.5. Proba egin ondoren, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko dira izangaiek lortutako emaitzak.

6. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute.

Epaimahaiburua: Gonzalo Ibarrola Inchusta, Tafallako Udaleko Gizarte Zerbitzuen zinegotzi ordezkaria.

Ordezkoa: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako Udaleko alkatea.

Epaimahaikidea: María Marco Castillo, Tafallako Udaleko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Pilar Areso Elduayen, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Epaimahaikidea: Aurora Beroiz Zaratiegui, Tafallako Udaleko Gizarte-langilea.

Ordezkoa: María Pérez Montoya, Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Epaimahaikidea: Tafallako Udaleko Langileen Batzordeak izendatzen duena.

Ordezkoa: Tafallako Udaleko Langileen Batzordeak izendatzen duena.

Epaimahaikide idazkaria: Fátima Moral Escudero, Tafallako Udaleko giza baliabideetako lan-harremanetako graduduna.

Ordezkoa: hautaprobak hasi baino lehen izendatuko da.

6.2. Epaimahaia eratuko da epaimahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago.

6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

6.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Prozesua gainditu dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

Prozesua buruturik, betiere gutxieneko puntuazioa gainditu baldin badu, puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahaiak Alkatetzari.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkatetzak gizarte-hezitzaile izendatuko du (B maila) aurreko apartatuan aipaturiko proposamenean jasotzen den izangaia, eta aginduko du izendapena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean; dena dela, izendapenaren aurretik, izangai horrek agiri bidez frogatu beharko du betetzen dituela 2. oinarriko baldintzak.

8.2. Izangai izendatuak hamar egun naturaleko epea izanen du karguaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Ez badu jabetza hartzen aipatu epearen barnean, gizarte-hezitzaile izateko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Administrazioarekiko Auzien Tafallako Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

I. ERANSKINA.–DEIALDIA, TAFALLAKO UDALEKO GIZARTE-HEZITZAILEAREN PLAZA BAT BARNE-IGOERA MURRIZTUAN BETETZEKO, OPOSIZIO BIDEZ, PLANTILLAN PLAZARIK GEHITU GABE

DATU PERTSONALAK:

Deiturak eta izena: .............................................................................................................................

NANa edo agiri baliokidea: ............................................... Jaioteguna: ............................................

Jaioterria: ........................................... (.............................) Nazionalitatea: .....................................

Egungo helbidea: ................................................................................................................................

Herria: .............................................. Posta-kodea: .................... Probintzia: ....................................

Telefono finkoa: .................................................... Telefono mugikorra: ..................................................

Helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................

Zure aurrera azaldu, eta adierazten dut:

–Ez nago desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez naiz administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

–Baditut lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa.

–Baditut deialdian eskatzen diren tituluak eta betetzen ditut bertan eskatzen diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Desgaitasunik izanez gero (markatu hala badagokio):

Minusbaliotasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

Minusbaliotasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dut, erakunde eskudun batek emana.

ESKATZEN DUT onartua izatea honako deialdi honetako hautaprobetan: deialdia, Tafallako Udaleko gizarte-hezitzailearen plaza bat barne-igoera murriztuan betetzeko, oposizio bidez, plantillan plazarik gehitu gabe. Hari dagokionez, hain zuzen, adierazten dut haren oinarriak ezagutu eta espresuki onartzen ditudala eta eskabideak aurkezteko epean betetzen ditudala oinarrietan eskatzen diren baldintza guzti-guztiak.

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiak (markatu hala badagokio):

Zin egin edo hitzematen dut ez dudala nire Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten didan diziplina zehapenik edo zigor penalik.

Tokia eta data Sinadura

TAFALLAKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA

Bat etorriz datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin, Tafallako Udalak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko. Aurkeztutako eskabidearen kudeaketa administratibo hutsa egitea da herritarrek emandako datu pertsonalen bilketaren, tratamenduaren eta lagapenaren helburua. Herritarrek noiznahi erabil dezakete datuetan sartzeko eta haiek zuzentzeko eskubidea, jendearendako arreta bulegoetara joz: Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla; telefonoa: 948 7018 11.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte-zerbitzuei buruzkoa: eskubideak eta betebeharrak.

2.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira gizarte zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.

3.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

4.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua.

5.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Haurren eta Nerabeen Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzkoa.

6.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. Eskubideak eta berdintasuna.

Oharra: zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean den araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2602337