47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, bete daitezen gizarte-langilearen 16 plaza

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 16an, deialdia onestea erabaki zuen, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da gizarte-langilearen 16 plaza oposizio bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak. Plaza horiek izanen dira Giza Baliabideetako zuzendariak 2026ko otsailaren 5ean iragarritako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik geratzen direnak, eta horien plaza-zenbakia, betekizunak eta destinoak plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira.

Deialdia honako hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; 7/2025 Foru Legea, 2025eko ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honetako oinarriak.

Plazak honako txanda hauetan banatuko dira:

  • 6 plaza txanda irekian.
  • 6 plaza igoera-txandan.
  • 3 plaza desgaitasuna duten pertsonendako erreserbatutako txandan.
  • 1 plaza genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako erreserbatutako txandan.

1.2. Igoera-txandan bete gabe gelditzen diren plazak, izangaiek hautapen-probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, baldin eta igoera-txandan probak gainditzen dituzten izangaien kopurua plaza hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horretako probak gainditu eta plazarik gabe gelditutako izangaiak lehian arituko dira txanda irekiko izangaiekin txanda horretako plazetarako, betiere lortzen duten bukaerako puntuazioaren arabera.

Halaber, txanda irekiko plaza hutsetarako lehiatzen ahalko dira, aurreko paragrafoan zehaztutako eran, deialdiaren 8.1 oinarrian aipatutako agiriak aurkezteko epea amaitutakoan deialdi honetako 2.2 oinarrian berariaz ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak.

1.3. Izendapenak eta plazaz jabetzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dituzte izendatuak, Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarrean dauden xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira, eta alta emanen zaie bertan, aipatu araubide horretan ezarritako babesaren pean.

Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko Bederatzigarren Xedapen Gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta Montepio bateko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, aukeratzen ahalko dute Montepio horretan geratzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

2.–Betekizunak.

2.1. Izangaiek betekizun hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko betekizunak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen ahal den eremuko estatu batekoa.

Halaber, parte hartzen ahalko dute Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko estatu batekoa edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien bizkar bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Gizarte-laneko gradu-titulua edukitzea, edo baliokidetzat jotako titulazio batekoa, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ere.

2.1.2. Berariazko betekizunak igoera-txandako izangaiendako.

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitakoez gain, honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finko izatea, eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea, non eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona ez den lanean ari Iruñeko Udalaren zerbitzura beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoak edo beheragokoak izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek zortzi urtez benetan zerbitzu emanak eduki beharko baitituzte kidego horietan.

2.1.3. Berariazko betekizunak desgaitasuna duten pertsonei erreserbatutako txandako izangaiendako.

Desgaitasuna duten pertsonendako erreserba-txandako izangaiek, 2.1.1. apartatuan adierazitako betekizunez gain, desgaitasuna ofizialki aitortua izan beharko dute, %33ko edo gehiagoko graduan.

2.1.4. Berariazko betekizunak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako erreserbatutako txandako izangaiendako.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako erreserbatutako txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

2.1.5. Euskararen B2 maila betekizun gisa duen plaza batera sartu nahi izanez gero, maila hori egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

2.2. Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.

3.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina da.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamena.

Desgaitasunen bat duten izangaiek denboraren nahiz bitartekoen egokitzapenak eskatuz gero horiek beharrezkoak diren probetarako, hala jakinarazi beharko dute eskabidean, eta zehaztu, horretarako prestatutako tokian, zein den eskatutako egokitzapena edo zein diren eskatutako denboraren edo bitartekoen doikuntzak. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskabidea aurkezteko unean, 3.4 apartatuan ezarritakoarekin bat.

3.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 22,85 eurokoa da. Tasa modu telematikoan ordainduko da, eskabidea formalizatzeko unean, modu telematikoan ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Unibertsitateko gradu-titulua Gizarte-lanean, edo baliokidetzat jotako titulazio batekoa, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Nahi duenak, eskabidea aurkezteko unean, kudeatzaileari baimena ematen ahalko dio titulua Hezkuntza Ministerioaren Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan kontsultatzeko, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztatuko dela. Hori gertatzen baldin bada eta izangaiak ez badu titulazioaren kopiarik aurkezten, onartuen zerrendatik kanpo geratuko da.

Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

–Euskararen B2 maila betekizun gisa duten plazetarako izangaiek hori dutela egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiria aurkeztu beharko dute, deialdi honen 2.1.5 apartatuan xedatutakoarekin bat.

–Horrez gain, baldin eta deialdian igoera-txandan parte hartu nahi duten izangaiak Iruñeko Udala ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betekizunak betetzen dituztela frogatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera.

–Desgaitasuna aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute.

–Genero-indarkeriaren biktima diren izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute.

3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta baliorik gabe geldituko dira haiek gauzatutako egintza guztiak, ezertan galarazi gabe eskabidean faltsukeria egiteagatik legokiekeen erantzunbeharra.

3.6. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du horrelako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta deialdiaren fitxan argitara dadin aginduko du, Udalaren webgunean.

4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta haien gainean ebatzi ondoren, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadin aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako betekizunak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela betekizunen bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Rubén Unanua Ruiz, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorreko zuzendaria.

Epaimahaiburu ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikidea: Belen Minondo Verdú, Gizarte Ekintzako Alorreko Haurtzaro eta Familiendako programako eta EUAZko arduraduna.

Epaimahaikide ordezkoa: Idoia Saralegui San Sebastián, Gizarte Ekintzako Alorreko Giza Baliabideetako eta Baliabide Materialetako arduraduna.

Epaimahaikidea: Virginia Eraso Barrio, Gizarte Ekintzako Alorreko gizarteratzeko programen arduraduna.

Epaimahaikide ordezkoa: Sara Busto García, Gizarte Ekintzako Alorreko Harrera eta Etxebizitza-baliabideen programaren arduraduna.

Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Margot Moreno Fernández, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorreko idazkari teknikoa.

Idazkari ordezkoa: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek laguntza emanen diote epaimahaiari, betiere beraien espezialitate teknikoei bakarrik helduta.

6.–Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2026ko urritik aurrera hasiko da.

6.2. Oposizioak honako proba hauek izanen ditu:

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

6.2.1. Lehen proba: test erako galdetegia.

Teorikoa izanen da. Izangaiek test erako galderak dituen galdetegi bat erantzun beharko dute, idatziz, deialdiaren I. eranskinean jasotako gaitegiko gaiei buruz. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Probaren balorazio-irizpideak eta akatsak nola zigortuko diren hura hasi aurretik zehaztuko dira.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

6.2.2. Bigarren proba: test eran proposatutako kasuak ebaztea.

Teoriko-praktikoa izanen da. Izangaiek epaimahaiak test erako galderen bidez proposatutako kasuak ebatzi beharko dituzte, I. eranskineko gaitegian jasotako gaiei buruz eta lanpostuaren zereginak betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei buruz.

Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

6.2.3. Hirugarren proba: Gaitasun pertsonalen inguruko testa.

Nortasun orokorreko, lan-gaitasunetako edo trebetasuneko galdetegiak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren gaitasun-profilaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko.

Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuak eginen ditu probak, eta haien balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Ariketa honetan gehienez ere 20 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 10 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.

6.3. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiaren I. eranskinean zehazten den gaitegiko gaiei buruz eginen dira.

6.4. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean indarrean dagoen araudiaren arabera erantzutea eskatuko da gai guztietan.

6.5. Antolaketa-arrazoiak tarteko eta izangai-kopurua aintzat hartuta, probetarako deialdia egun eta ordu desberdinetan egiten ahalko da. Horretarako, probak egitera deituta dauden izangaien zerrenda webgunean –deialdiko fitxan– argitaratuko da, gutxienez horiek egin baino 48 ordu lehenago. Horrekin batera, tokia, data eta ordua ere zehaztuko dira. Halakoetan, kalifikazio-epaimahaiak ariketa desberdinak prestatuko ditu, baina zailtasun bertsukoak.

6.6. Izangaiak nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela azalduko dira. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.7. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), deialdiaren laburpenean, argitaratuko ditu izangaiek erdietsitako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea emanen du interesdunek eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten, telematikoki.

6.8. Hautaprobak egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, probak egiteko denboraren nahiz bitartekoen aldetik, desgaitasuna aitortua eduki eta eskabidean halakorik eskatu duten izangaiendako.

7.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Behin hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, txanden arabera banatuta eta eskuratutako puntuazio-hurrenkerarekin bat, eta zerrenda hori Giza Baliabideetako zuzendariari helaraziko dio, plaza hutsak aukeratzeko izapideak egin ditzan.

7.2. Amaierako emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, bigarren proban puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko da.

Halere berdinketa ez bada hausten, horretarako iragarriko den zozketa bakarraren bidez ebatziko da.

8.–Plaza hutsak hautatzea.

8.1. Giza Baliabideetako zuzendariak plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, eta horretarako, argitara emanen ditu hautatu beharreko plaza hutsak, izangaien zerrenda –plaza hutsak hautatzeko puntuazio-ordenaren arabera daukaten lehentasun-hurrenkerarekin bat eta txandetan banatuak– eta plaza hutsak hautatzeko izangaiei ematen zaien epea.

Informazio hori Udalaren webgunean argitaratuko da.

Ondoren, izangaiek adierazi beharko dute, horretarako zehaztutako epean, deialdian jasotako plaza hutsetatik zein nahiago duten.

8.2. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasunen bat duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu plaza batean edo bestean jarduteko, plazak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

8.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, edozein txandatan eta izaera hori frogatzen badute, gainerako izangaiekiko lehentasuna izanen dute plaza hutsak hautatzeko orduan, hargatik eragotzi gabe desgaitasuna duten pertsonendako ezarritako lehentasun-hurrenkera.

8.4. Probak igoera-txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik deialdi honetako plaza hutsak aukeratzeko, desgaitasunen bat duten izangaiendako eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako kontuan hartutako salbuespen-kasuan izan ezik.

9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Epaimahaiak Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera, probak gainditu dituzten izangaiak izendatze aldera, deialdian jasotako plaza kopuruaren arabera.

Aipatutako izendapen-proposamena Udalaren webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

9.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztuko dituzte Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, izendapen-proposamena Udalaren webguneko fitxan argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean:

9.2.1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun edo arazo fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatuta.

c) Zinpeko edo zinezko adierazpena, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazita.

d) Zin egiteko edo hitza emateko agiria Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela adierazita.

9.2.2. Deialdi hau egin duenaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finkoak izanda igoera-txandan parte hartzen duten izangaiek, aurreko apartatuko dokumentazioaz gain, haien jatorrizko Administrazioan jardunean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboei eta abarri buruzko espediente pertsonalean dauden inguruabar eta aurrekari guztiei buruzko informazioa.

9.2.3. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiak. Desgaitasun hori deialdi honen xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria ofizioz eginen dute balioespen- eta orientazio-talde eskudunek, eta espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Agiri horiek aipatu epean –salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan– aurkezten ez dituztenak eta deialdiaren 2. oinarrian eskatutako betekizunen bat betetzea egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskabideetan egindako faltsukeriagatik legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak hutsunea beteko du oposizioa gainditu dutenen zerrendan, hots, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen eta betekizunak betetzen dituen izangaiarekin, aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera baliatuta.

9.5. Deialdiaren xedezko lanposturako betekizunak eta baldintzak egiaztatzekoa ez den baina Iruñeko Udalak bere eskumenak gauzatuz eskatzen ahal duen beste edozein agiri eskatuko zaio proposatutako izangaiari, eta hark aurkeztuko du, deialdiaren 9.2 apartatuan ezarritakoarekin bat.

10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Tokiko Gobernu Batzarrak, Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu, lanpostuetan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutakoek izendapen-akordioan horretarako ezartzen den egunean hartu beharko dute plazaren jabetza.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, plaza jabetzan hartzen ez dutenek Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.3. Izangaia funtzionario bihurtu eta, plazan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio plazaren jabetza hartzen duen egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, kasuan kasuko plaza hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.4. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua, eta funtzionario berriei egoera horien ondoriozko plazak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa eta interesdunendako jakingarriak izaten ahal diren argibide orokor guztiak.

12.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta 2017-2019 aldirako Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko Hitzarmenaren III. eranskinean jasotako prozedurarekin –non arautzen baita Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa–, Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira aldi baterako kontratuetarako zerrenda hauek, hautapen-prozesuan parte hartu eta plazarik eskuratu ez duten izangaiekin:

a) Plazarik lortu ez, baina oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

b) Oposizioa gainditu ez eta plazarik lortu ez baina hautapen-prozesuko probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko lehendabiziko proban ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.

Kontrataziorako deitutako izangaiek egiaztatu beharko dute deialdian eskatutako betekizunak betetzen dituztela kontratua egiteko unean.

12.2. Deialdian eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bertan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.

12.3. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak Iruñeko Udalaren webgunean argitaratuko dira.

12.4. Oposizioa gainditu baina plazarik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera.

Halaber, plazarik lortu ez eta oposizioa gainditu ez dutenen zerrendetan, lehen proban lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera.

Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.

12.5. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru plazatik bat (lehena) gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonendako, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioekin bateragarri direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

12.6. Halaber, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendetan hamar plazatik bigarrena gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek beteak izateko, betiere kasuan kasuko hautaprobak gainditu badituzte eta haien egoera frogatzen badute.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Deialdi honen, haren oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

ERANSKINA.–GAITEGIA

Zati orokorra.

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

2. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. Atariko titulua. II. titulua: Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak.

3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena. X. titulua, II. kapitulua: beharrezko udal-organoen antolakuntza eta jarduera. Iruñeko Udalaren Udal Antolaketari buruzko Dekretua.

4. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua: xedapen orokorrak, sektore publikoaren jarduketa-printzipioak eta funtzionamendua; IV. kapitulua (administrazio publikoen ondare-erantzukizuna). III. titulua, Administrazioen arteko harremanak.

5. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua: funtzionario publikoak. III. titulua: behin-behineko langileak. IV. titulua: langile kontratudunak.

6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak; epe-mugak eta epeak. III. titulua: Administrazio-egintzak (administrazio-egintzen betekizunak; egintzen efikazia; deuseztasuna eta deuseztagarritasuna). IV. titulua: Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak (prozeduraren bermeak; prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaitzea; betearaztea). V. titulua: Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

7. gaia.–113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duena.

8. gaia.–Iruñeko Udaleko Administrazio prozedura erkidea eta araubide juridiko elektronikoa arautzen dituen Ordenantza.

9. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. VI. titulua: Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

10. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datuak babesteko printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.

11. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako. Atariko titulua. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren kontrako babesa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak (I. kapitulua: printzipio orokorrak). V. titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan (I., II. eta III. kapituluak).

12. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua: Xedapen orokorrak (II. kapitulua: kontratistak; III. kapitulua: kontratuen tipologia eta araubide juridikoa; IV. kapitulua: kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak; V. kapitulua: publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak; VI. kapitulua: kontratuak exekutatzea). II. titulua: Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

13. gaia.–Iruñeko Udalaren Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako 2030 Estrategia: Diagnostikoa eta Ekintza Plana.

Zati espezifikoa.

1. gaia.–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babestekoa. Atariko titulua. I. titulua. Haurrek eta nerabeek indarkeriaren aurrean dauzkaten eskubideak. II. titulua. Indarkeria-egoerak komunikatzeko eginbeharra. III. titulua. Sentsibilizazioa, prebentzioa eta detekzio goiztiarra: I., II., III., IV. eta VII. kapituluak.

2. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. Atariko titulua.

3. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. I. titulua. Haurren eta nerabeen eskubideak. II. titulua. Antolaketa administratiboa. III. titulua. Aurreneurriak.

4. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. IV. titulua. Babesa: I., II. eta III. kapituluak. IV. kapitulua: 1., 2., 3. eta 4. atalak.

5. gaia.–87/2025 Foru Dekretua, uztailaren 30ekoa, Nafarroako Haurren eta Nerabeen Kontseilua sortzen duena eta haren osaera, antolaketa eta funtzionamendu-araubidea arautzen dituena.

6. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean Haurtzaroa Babestearen arloko II. Prozedura Eskuliburua. I. liburukia.

7. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean Haurtzaroa Babestearen arloko II. Prozedura Eskuliburua. II. liburukia eta III. liburukia.

8. gaia.–Familietan esku hartzeko udal-programa arautzen duen ordenantza, Iruñeko haurrak babestu eta sustatzeko jardueraren esparruan.

9. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. V. titulua. Arretarako eta oneratzeko baliabideak eta zerbitzuak. VI. titulua. Laneratzearen eta autonomia ekonomikoaren sustapena eta etxebizitza eskuratzea.

10. gaia.–Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa: Oinarrizko osasun laguntza.

11. gaia.–Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa: Mendekotasunaren arreta.

12. gaia.–Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa: Arreta adinekoei.

13. gaia.–Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa: Arreta desgaitasuna duten pertsonei eta arreta eritasun mentala duten pertsonei.

14. gaia.–Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa. Gizarte-bazterketa egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonen arreta.

15. gaia.–Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa. Arreta adingabeei eta arreta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei.

16. gaia.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Oinarrizko Gizarte-zerbitzuen Oinarrizko Programak eta Finantzaketa-sistema arautzen dituena.

17. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendetasun-egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. Autonomiaren aldeko eta mendetasunari arreta eskaintzeko sistema. Konfigurazioa, prestazioak eta zerbitzuen katalogoa.

18. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendetasun-egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzkoa. Autonomiaren aldeko eta mendetasunari arreta eskaintzeko sistema. Mendetasuna eta horren balorazioa. Eskubidea aitortzea. Sistemaren finantzaketa eta onuradunen ekarpena. Autonomiaren aldeko eta mendetasunari arreta eskaintzeko sistemaren kalitatea eta eraginkortasuna.

19. gaia.–1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena: I. kapitulua. Helburua, definizioak eta printzipioak. II. kapitulua. Aplikazio-eremua. III. kapitulua. Desgaitasunen bat duten pertsonen autonomia. VII. kapitulua: Babes sozialerako eskubidea. VIII. kapitulua. Gai publikoetan parte hartzeko eskubidea. II titulua, I. kapitulua: Aukera-berdintasunerako eskubidea. II. kapitulua: Sustapen- eta defentsa-neurriak.

20. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Diskriminaziorik eza eta autonomia. III. titulua: II. kapitulua. Gizarte-zerbitzuak III. kapitulua. Eremu soziosanitarioa. VII. titulua: V. kapitulua. Irisgarritasuna herritarren eta Nafarroako administrazio publikoen arteko harremanetan. VIII. titulua: Desgaitasuna dutenen arreta eta partaidetza antolatzea.

21. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: Xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Gizarte-zerbitzuen sistema publikoa. Eskumen- eta antolaketa-araubidea.

22. gaia.–Pertsona Migratzaileei Harrera Egiteko Nafarroako Plana (2021-2026)

23. gaia.–Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategia (2021-2026).

24. gaia.–Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Plana Nafarroan (2021-2026).

25. gaia.–Gizarte-lanaren kode deontologikoa. Gizarte Laneko Diplomadunen Kontseilu Ofiziala.

26. gaia.–Laguntza, gizarteratzeko prozesuetan esku hartzeko metodo gisa. Hausnarketa berriak. Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Nafarroako Sarea. 2016

27. gaia.–Prebentzioa: kontzeptua eta motak. Prebentzioko esku-hartze selektiboa eta egokia ezartzeko gida metodologikoa (ADES).

28. gaia.–Iruñeko Udalaren prestazioak: Larrialdietarako laguntzak, etxebizitzaren aldekoak, kontziliaziorakoak –0 eta 12 urte arteko haurrak edo 16 urte bitartekoak desgaitasuna badute, edo 16 urtetik gorakoak %33ko desgaitasuna edo handiagoa badute–, jantokirako bekak, bonotaxia (Udalaren webgunean eskuragarri).

29. gaia.–Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorraren egitura.

30. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua (I. eta II. kapituluak) eta I. titulua (I., II., III. eta IV. kapituluak).

31. gaia.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.

32. gaia.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, Gizarteratzerako eta Errenta Bermaturako Eskubideen Garapenari buruzkoa.

33. gaia.–1/2011 Foru Legea, otsailaren 15ekoa, Mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun-egoera balioesteko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena.

34. gaia.–28/2018 Foru Legea, abenduaren 26koa, Nafarroan Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa arautzen duena. Lege hori berriki aldatu dute honako hauek: 10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa, eta 15/2025 Foru Legea, azaroaren 27koa.

35. gaia.–92/2020 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, arautzen dituena, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte-zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea.

36. gaia.–38/2023 Foru Dekretua, apirilaren 5ekoa, honako hauek aldatzen dituena: 92/2020 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, arautzen dituena, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte-zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea, eta 69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte-zerbitzu orokorren zorroa onesten duena eta, horrekin batera, gizarte eta osasun arloko arreta integralerako zerbitzu soziosanitarioak eta migrazio politiken zerbitzuen zorroa onartzen dituena. (2023ko 94. NAO, maiatzaren 5ekoa).

37. gaia.–210/2009 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak arautzen dituena.

38. gaia.–8/2021 Legea, ekainaren 2koa, Desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala aldatzen duena.

39. gaia.–19/2021 Legea, abenduaren 20koa, Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera ezartzen duena eta 789/2022 Errege Dekretua, irailaren 27koa, Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera laneko errentetatik edo norberaren konturako jarduera ekonomikotik datozen diru-sarrerekin bateragarri izatea arautzen duena, prestazioaren onuradunek gizarteratzeko eta laneratzeko aukera errealak hobetze aldera.

40. gaia.–13/2023 Foru Legea, apirilaren 5ekoa, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurka Borrokatzekoa.

41. gaia.–Gizarte eta osasun arloko arreta integralerako zerbitzu soziosanitarioak (PAISS programari lotuak). Apirilaren 5eko 38/2023 Foru Dekretuaren I. eranskina. Migrazio-politiken zerbitzuen zorroa. Apirilaren 5eko 38/2023 Foru Dekretuaren II. eranskina.

42. gaia.–62/2013 Foru Agindua, urtarrilaren 18koa, Mendekotasuna dutenendako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena, eta geroko xedapenak.

43. gaia.–476/2018 Foru Agindua, abenduaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko dirulaguntzak arautuko dituena, zerbitzu bat kontratatzeko: zaintzaile profesional bat eta/edo zerbitzu-enpresa bat.

44. gaia.–197/2018 Foru Agindua, ekainaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen da zer prozedura eta familiako egoera baloratzeko zer baremo aplikatuko diren adineko pertsonak, desgaitasun bat dutenak, eritasun mental bat dutenak edo gizartean bazterturik edo horrela geratzeko arriskuan daudenak artatzeko egoitza plazetara sartzeko.

45. gaia.–675/2023 Errege Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 27ko 1051/2013 Errege Dekretua, Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren prestazioak arautzen dituena, zeinak abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarrita baitaude.

46. gaia.–Gizarteratzeko Eskubidearen Informazio Sistema (SIDIS). SIDIS eskuliburua, v1.7.

47. gaia.–Langabeen gizarte-babesa: ezohiko sorospena, kotizaziopeko prestazioa, kotizaziopeko prestazioaren ordainketa bakarra, langabeziako sorospena eta laneratzeko errenta aktiboa (RAI).

Iragarkiaren kodea: L2602361