47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) plaza bat

Alkatearen 2026ko otsailaren 16ko 2026-0192 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) plaza bat, lan-araubide finkoan. Plazak euskarazko hizkuntza-eskakizuna du (B2 ahoz eta B1 idatziz).

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren (lorezaintza) plaza bat, lanaldi osoan, lan-kontratudun finkoen araubidean. Plazak euskarazko hizkuntza-eskakizuna du, eta 40.06 zenbakia plantilla organikoan.

1.2. Halaber, deialdi honen bidez, aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak osatu nahi dira prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin. Oposizio-lehiaketaren emaitzekin zerrenda bat eratuko da, Udalak etorkizunean aldi baterako kontratuak egin behar dituenean erabiltzeko. Kasu horretan, kontratuak eginen dira hautaprobak gainditu dituzten izangaiek lortutako puntuazioaren ordenaren arabera, eta une oro errespetatuz zerrendak kudeatzeko barne araudia, kontratua egiteko unean indarrean dagoena.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.4. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan eginiko sailkapenaren arabera, bai eta Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.5. Lorezaintzako lanak egin beharko ditu Uharteko Udalean.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Adinez nagusia izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

d) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioaren frogagiria.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu.

e) B gidabaimena izatea.

f) Euskararen ezagutza frogatzea. Udalaren 2. hizkuntza eskakizuna izanen da (B2, ahozkoan eta B1 idatzian). Eskatzen dutenek euskara-azterketa bat egin ahal izango dute eskatutako maila frogatzeko.

g) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Uharteko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira (San Juan plaza, 1, 1.a; 8:30etik 14:00etara), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, hori ziurtatu aurretik. Kasu horretan, mezu elektroniko bat bidali beharko zaio udalari horren berri emateko, eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Eskabideak aurkeztuko dira jarraikiz deialdi honen I. eranskineko ereduari. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko. Uharteko Udalaren erregistro orokorrean eskuratuko da eskabidearen eredua; bestela, Interneten, helbide honetan: https://huarte.es/eu/.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.2. Eskaerari, behar bezala bete ondotik, honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Eskatutako titulazioaren fotokopia.

c) Eskatutako euskara maila duela frogatzen duen agiria (ziurtagiri ofiziala) edo, bestela, maila hori frogatzeko proba egin nahi dutenendako Udalak antolatuko duen azterketan izena emateko eskaera. Eskaera hori deialdian parte hartzeko eskabidean egin beharko da.

d) Ordainagiria, frogatzen duena espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 5,00 euro ordaindu izana (diru-sarrera egiteko kontua: S59 3008 0087 74 1447560721). Ordainagirian "lorezaintzako deialdiaren tasa" idatzi behar da. Tasa, ordaindu ondoren, ez da itzulgarria. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da. Salbuetsita egonen dira inskripzioa egiteko unean langabezian daudela frogatzen dutenak.

e) Lan-bizitza eta izangaiak lehiaketaldian aurkezten dituen merezimenduak ziurtatzen dituzten agiriak.

4.–Behin-behineko zerrendak.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko da Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean (http://www.huarte.es).

Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

5.–Behin betiko zerrendak.

Aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta hori ikusgai jarriko da Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean (http://www.huarte.es/eu/), hautaproba egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, baldintzaren bat denbora edo formari dagokionez betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Alfredo Arruiz Sotés, Uharteko Udaleko alkatea.

Epaimahaikidea: Nerea Bruño Artazcoz, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako eta lorezaintzako arduraduna.

Epaimahaikidea: Isaac Juanco Goñi, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako eta lorezaintzako ofiziala.

Epaimahaikidea: Uharteko Udaleko ordezkaritza sindikalak izendatzen duena.

Epaimahaikide idazkaria: Gustavo Jiménez Martín, Uharteko Udaleko Giza Baliabideetako kudeatzailea.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balioa izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek.

6.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Hautapen prozesuaren nondik norakoak.

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen eta oposizioaldia baino lehen eginen da. Oposizioa ez da hasiko 2026ko apirila baino lehen.

Proben nondik norakoa:

1. Test motako ariketa: 30 puntu. Bazterturik geldituko dira 15 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak.

2. Merezimenduen balorazioa: 20 puntu.

3. Proba praktikoa: 50 puntu. Garatu beharreko eginkizunekin lotutako proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira. Bazterturik geldituko dira 25 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak.

7.1. Lehiaketaldia:

–Merezimenduen kalifikazioa.

  • Laneko eskarmentua: 15 puntu.
  • Lan egindako hilabeteak batuko dira.
    • Edozein administrazio publiko edo enpresa pribatutan lorezaintzako langile gisa aritu izanagatik: 1 puntu urte bakoitzeko. 15 puntu gehienez.

Laneko eskarmentua frogatzeko, izangaiek lan-bizitza aurkeztu beharko dute, bai eta administrazioaren edo enpresaren egiaztagiria ere.

–Prestakuntza: 5 puntu:

  • lorezaintzarekin zuzenean lotutako prestakuntza-ekintza bakoitzeko.
    • 20 ordukoak eta hortik gorakoak, 40 ordura iritsi gabe: 1 puntu. 2 puntu, gehienez.
    • 40 ordukoak eta hortik gorakoak, 100 ordura iritsi gabe: 1,25 puntu. 2,5 puntu, gehienez.
    • 100 ordukoak eta hortik gorakoak: 1,5 puntu. 3 puntu, gehienez.
    • Lorezaintzako erdi-mailako edo goi-mailako titulu bakoitzeko 5 puntu emanen dira. Titulu horrek ezin du izan deialdian parte hartzeko eskatzen den titulu bera.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

Merezimenduak baloratuko dira, harik eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak.

Merezimenduen frogagiriak aurkeztuko dira deialdian parte hartzeko agiriekin batera.

Merezimenduen balorazioaren kontra alegazioak jar daitezke bost egun balioduneko epean, Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren erregistroan eskabidea aurkeztuz.

7.2. Oposizioaldia.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketa teorikoa non, noiz eta zer ordutan hasiko den. Test motako ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

Proba bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute eta, eskatzen bazaie, erakutsi egin beharko dute, bestela kanporatu eta baztertuko baitira, salbu eta zuzenbidean onarturiko beste moduren batean nor diren egiaztatzen badute egintza horretan berean. Probetan oharretatik kopiatzeak nahiz bertze edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, jarduketa penalak deusetan galarazi gabe, hala behar bada.

Agertzen ez diren izangaiak ere oposiziotik baztertuko dira.

Hautaprobak egiteko, desgaitasuna duten izangaiek hala eskatuz gero, denborak eta baliabideak ahal bezala moldatuko dira, haien eskabidean adierazi dutenaren arabera.

Test motako proba idatziz erantzun beharko da, epaimahaiak hasi aurretik erabakiko duen denboran. Hainbat erantzunetako galderak izanen dira, test modukoak, II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoak. Haietatik bat bakarra izanen da zuzena. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

Azterketaren behin-behineko emaitzen kontra erreklamazioak jar daitezke bost egun balioduneko epean, Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren erregistroan eskabidea aurkeztuz.

Proba praktikoan, ariketa praktiko bat edo batzuk egin beharko dituzte izangaiek, lanpostuarekin zerikusia duten trebetasunak badituztela erakusteko.

Bazterturik geldituko dira gutxienez ere puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

Probak egin ondoan zerrenda bat eginen da, izangaiak puntuazio ordenan ezarrita. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.huarte.es/eu/ helbidean. Berdinketarik gertatuz gero, zozketa bidez ebatziko da.

8.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, kontratatzeko proposamena, eta agirien aurkezpena.

Ariketaren kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari.

Emaitzak argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:

–Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

–Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

–Osasun-ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun-protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun-azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak.

–Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.

Hala behar badu, Uharteko Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

Aipatutako epearen barrenean agiriak aurkezten ez badira (salbu aski arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), izangaia ezin izanen da kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna.

Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Uharteko Udalak lanpostua beteko du zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, hots: hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan (9.1 apartatuan aipatzen den horretan) ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.

8.1. Kontratazioa.

Hautapen prozedura bukatu eta izangaiak aurreko oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoan, alkateak kontratatu eginen du.

Deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hautatutakoak alkatetzaren ebazpenean adierazitako egunean sinatu beharko du kontratua. Epe horretan kontratua formalizatzen ez bada (salbu ezinbesteko kasuetan), galduko dira kontratatuak izateko eskubide guztiak. Kasu horretan, zerrendan hurrengoa denari eskainiko zaio plana, jarraikiz ezarritako ordenari.

9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarri denarekin bat, Funesko Udaleko alkateak aldi baterako Uharteko kontratazioak egiteko izangaien zerrenda hauek eratuko ditu, deialdi honen oinarrietan ezarritako prozedurari jarraikiz.

–Hautaprobak gaindituta ere, plazarik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.

–Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

9.1. Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

Kalifikazio epaimahaiaren espedientea jasota, Uharteko Udaleko alkate udalburuaren ebazpen baten bidez onetsiko dira, hala behar badu, aldi baterako kontratazioa egiteko zerrenda hauek:

Hautaprobak gaindituta ere, plazarik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.

Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, hautaprobak gaindituta ere plazarik gabe gelditu diren izangaiak ez badira.

Gerta liteke Udalak eskatzea deialdiaren 2. oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua lortzeko eskubideen ordainagiriarena edo egoki irizten duen bestelako agiriren bat.

Hautaprobak gaindituta ere plazarik gabe gelditu diren izangaien kasuan, hautapen prozesuan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, eta gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan zenbat eta puntuazio handiagoa erdietsi, halakoxea izanen da lehentasuna aldi baterako kontratazioa egiteko zerrendetan.

Edonola ere, aldi baterako kontratazioetarako zerrendetako izangaiei deitzeko irizpideak izanen dira ezarrita daudenak kontratazioaren unean indarrean den Udaleko zerrendak kudeatzeko barne araudian.

10.–Datu pertsonalak babestea.

Izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Uharteko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren xedea da deialdi hau gauzatzea.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

  • DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko).
  • DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denboran ere. Datuak beste administrazio batzuekin partekatzen ahalko dira, lanari lotutako xedeetarako. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudia aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo egoitza elektronikoa erabiliz.

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aurretik organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barnean.

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Uharten, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

I. ERANSKINA.–HAUTAPEN-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005_Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA.–ADMINISTRAZIOKO GAIEN ZERRENDA

1.–Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, Alkatetza eta Tokiko Gobernu Batzarra. Informazio batzordeak. Udal erakundeen funtzionamendua.

2.–Genero-berdintasuna: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema. III. titulua. Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak.

3.–Barne-araudia: Udal ordenantza, hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera arautzen duena. Euskararen ordenantza.

4.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. I. titulua: langile motak. II. titulua. 2. kapitulua: funtzionarioaren izaera hartu eta galtzea. II. titulua. 6. kapitulua: administrazio egoerak. II. titulua.–7. kapitulua: lanpostuak betetzea. II. titulua. 8. kapitulua: eskubideak eta betebeharrak. II. titulua.–9. kapitulua: diziplina-araubidea.

LANPOSTUARI DAGOKION GAI-ZERRENDA

1. gaia.–Belardiak eta soropilak sortu eta zaintzeko lanak.

2. gaia.–Zuhaixkak, landare bizikorrak eta sasoiko loreak. Espezieak, ezaugarriak, instalazioa, ugalketa, mantentze-lanak eta zainketak.

3. gaia.–Uharteko lorezaintza, baso ekosistemak eta landare espezieak.

4. gaia.–Ureztatze sistemak. Instalazioa eta mantentze-lanak.

5. gaia.–Makinak eta lanabesak. Erabilera eta mantentze lanak.

6. gaia–Laneko arriskuen prebentzioa lorezaintzan, segurtasun-neurriak eta babeserako elementuak.

7. gaia.–Berdintasuna. Ordenantza, hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera arautzen duena.

8. gaia.–Uharte: herria eta geografia. Udalerriko kale, auzo eta bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak. Lorategi eta parke publikoak.

9. gaia.–Hiri-zuhaitzak: landaketa, inaustea eta mantentze-lanak.

10. gaia.–Zuhaitzak inausteko Europako estandarra. Hiri-zuhaitzen arriskua.

11. gaia.–Izurriteak eta gaitzak. Borroka integratua.

12. gaia.–Egiturazko lurzoruen eta hiri-drainatze jasangarriko sistemen oinarrizko kontzeptuak.

13. gaia.–Xerolorezaintza eta lorezaintza jasangarria.

Iragarkiaren kodea: L2602351