Iragarkia
47. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 5a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkokoa
Etxarri Aranazko alkateak 2026ko otsailaren 14an emandako 2026-0072 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, errelebo-kontratuaren modalitatean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzukoa eta lan-araubide finkokoa.
Hona hemen deialdia arautuko duten
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-kontratu finkoko araubidean eta errelebo-kontratuaren modalitatean, harik eta erretiro partziala hartzen duen langilea behin betiko erretiratzen den unera arte, 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren babesean (2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena). Plazak 7C zenbakia dauka Etxarri Aranazko Udalaren plantilla organikoan.
Era berean, eta 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako betetzeko, lehen proban puntuazioaren %30 gutxienez lortzen duten izangaiekin.
1.2. Izendapenak Etxarri Aranazko Udaleko lan-kontratudun finko mugagabe bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta hartan izena emanen zaio.
1.3. Plazak D mailako ordainsariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei dagozkienak, baita plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.
1.4. Urteko lanaldia izanen da Nafarroako administrazio publikoetako langileek dutena. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.
1.5. Deialdiaren kategoriarako egokiak diren eginkizunak bete beharko dira, eta mailari dagozkionak; besteak beste, aipamen hutsez eta beste batzuk baztertu gabe, honako hauek:
1.–Obrak/mantentze-lanak.
–Herrian igeltserotzako lan txikiak egitea, beharrezkoa denean: Kofratzea, hormigoia oratzea, kutxatila eta estolda-zuloak egin eta konpontzea, espaloiak eta ezpondak konpontzea, zoladurak jartzea, paretak eta hormak eraikitzea, hiri-altzariak jartzea, eraikinetako teilatu eta terrazak konpontzea.
–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konponketa-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, galdarak eta berogailuak.
–Lanean erabiltzen diren ibilgailuetako artatze- eta mantentze-lan oinarrizkoa egitea.
–Kanpo zerbitzuak koordinatzea (autoak desegitea, elektrizitatea eta abar) beharrezkoa denean.
–Herriko festak antolatzen laguntzea, eszenatokiak jarri, muntatu eta desmuntatzeko zereginak egitea eta seinaleak aldatzea edozein festa edo udal-ekitaldi egin behar denean.
–Argiteria publikoa (lanparak eta buruak aldatzea, konponketa txikiak).
–Udalerriko obrak zaintzea eta jakinaraztea.
2.–Lorategiak eta mendiak.
–Lorategietako mantentze-lanak: landatzea, inaustea, landareak eta zuhaitzak ureztatzea behar denean, belarra moztea.
–Erabilitako makinak mantentzea eta garbitzea.
–Mendietan, basozainei markaketak egiten laguntzea eta mozketak kontrolatzea.
–Pistak, seinaleak eta herri-basoak zaintzea, oro har.
3.–Urak.
–Bi ur-biltegiak kontrolatzea: ur-maila zaintzea, eta mota guztietako ihesak identifikatu eta konpontzea.
–Uretako kloro-maila neurtzea, herrian eta Lizarragabengoan, egunero, eta informazioa transmititzea.
–Eroanbide orokorreko ihesak mantentzea eta matxurak atzeman eta konpontzea, herri barnean.
–Kontagailuak sei hilean behin irakurri eta aldatzea.
4.–Hilerria.
Nitxoak garbitzea, eta ehorzketa bat egin behar den bakoitzean estalkiak, masa eta ehorzketa bera prestatzea, normalean arratsaldez.
5.–Zeregin orokorrak.
–Segurtasun- eta higiene-arauak betetzea, behar bezala baliatuz zeregin bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.
–Koordinatzaileari aldiro komunikatzea udal-azpiegituretan, -egoitzetan eta -ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak.
–Sustatzea zerbitzuak hobetu daitezen eta horretan laguntzea, eta proposatzea hobekuntza hori aurrera eramateko ekintzak eta aldaketak.
–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapenak.
–Beste arlo batzuei laguntzea eta haiekin lankidetzan aritzea, aretoak (argiak, mikrofonoak) eta altzariak prestatzeko lanetan.
Eta, oro har, aipatutakoen gisako lan guztiak, lanpostuari dagozkionak, zerbitzua dela-eta bere gain utzitakoak.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako titulu hauetakoren bat edo haien baliokide bat izatea edo izateko maneran egotea (titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina): erdi-mailako heziketa-zikloa, lehen graduko lanbide-heziketa, eskola-graduatua. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko desgaitua edo gabetua, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.
f) Etxarri Aranazko Udalaren kontuan (3.3 oinarrian zehaztua) 15 euro sartzea, azterketa-eskubideak ordaintzeko.
g) B1 motako gidabaimena edukitzea.
h) Euskaraz jakitea. Horretarako, ahozko B2 eta idatzizko B1 tituluak aurkeztu behar dira, edo, bestela, eskatutako ezagutzaren proba espezifikoa egin behar da, oinarri hauetako 4.5 atalean ezarritakoari jarraikiz.
2.2. Kontratatzeko proposatzen den izangai gaindituak frogatu beharko ditu adierazitako betekizun horiek, deialdi honen 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko ditu, eta hautapen prozesuak iraun bitartean mantendu, izendapena egin arte.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Etxarri Aranazko Udaleko alkateari zuzenduko zaizkio, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxarri Aranazko Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, edo oinarrizko gizarte-zerbitzuan Etxarri Aranazko Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoa erabiliz (https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/info.0). Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabide horiek deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izan beharko dute.
3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
a) Deialdira aurkezten diren merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.
b) Eskatutako titulua edukitzearen frogagiria.
c) Euskara-tituluaren frogagiria, edo proba egiteko eskaera.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.5. Noiznahi zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, ofizioz edo interesdunak eskaturik.
3.6. Desgaitasun aitortua duten izangaiek, baldin eta denborak edo bitartekoak egokitzea behar badute proba egiteko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, agiri bat aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana, legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua).
3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan.
Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Etxarri Aranazko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Etxarri Aranazko Udalaren gardentasun-atarian.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Etxarri Aranazko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, aurretik adierazitako estekan.
Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.
4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, interesdunek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, izangaiek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa, bai eta epaimahaiaren behin betiko osaera ere, aldaketarik badago. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu garaiz, Etxarri Aranazko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian.
4.6. Hizkuntza-maila zehazteko proba.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
Epaimahaiburua: María Saez de Albeniz Bregaña, Etxarri Aranazko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Lur Iosu Larraza Lopez, Etxarri Aranazko Udaleko alkateordea.
Epaimahaikidea: Gorka Garate Olano, Etxarri Aranazko zerbitzu anitzetako arduraduna.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Epaimahaikidea: Javier Zelaia Etxarri, Urdiaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.
Ordezkoa: Susana Mendinueta Flores, Cederna Garalur.
Epaimahaikidea: Lorena Almandoz Mutuberria, Etxarri Aranazko Udaleko kontu-hartzailea.
Ordezkoa: Maialen López Cambra, Etxarri Aranazko Udaleko kontu-hartzailea.
Epaimahaikide idazkaria: Miren Pereda Razkin, Etxarri Aranazko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Urtzi Nazabal Goñi, Sakanako Mankomunitateko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean badaude (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak, edo, kasua bada, legez haien ordez ariko direnek. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero.
6.2. Oposizioa 2025eko ekainetik aurrera hasiko da.
6.3. Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen, oposizioaldiaren aurretik eginen da, eta gehienez ere 5 puntu lortzen ahalko dira, baremo honen arabera:
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
6.3.e) Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du lorturiko puntuazioa Etxarri Aranazko Udalaren iragarki-taulan, bakoitzak lehiaketaldian eskuratu dituen puntuak zehazturik. Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte bost egun naturaleko epean.
6.4. Oposizioaldia: honako ariketa hauek izanen ditu:
6.4.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde-sorta bati. Galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.
Ariketa honengatik gehienez 45 puntu emanen dira, eta gutxienez 22,5 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko. Erantzun okerrak ez dira zigortuko.
6.4.2. Bigarren proba: praktikoa.
Proba praktikoa honako gai hauetako bati edo batzuei buruzkoa izanen da: elektrizitatea, mekanika, iturgintza, igeltserotza, soldadura, lorezaintza, inausketa eta/edo informatika.
Epaimahaiak erabakiko du proba bakoitza egiteko zer denbora izanen den.
Bigarren proban gehienez 50 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko 25 puntu erdietsi behar dira gutxienez.
6.4.3. Ariketak ez dira baztergarriak izanen.
6.4.4. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak ikusgai jarriko ditu kalifikazioen zerrenda eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua, Etxarri Aranazko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian.
6.4.5. Epaimahaiak, gutun-azal itxiak jendaurrean ireki ondotik, Etxarri Aranazko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian argitaratuko ditu oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak. Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte bost egun naturaleko epean.
6.4.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
6.4.7. Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agiriak aurkeztea.
7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta Etxarri Aranazko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko kontratazio-proposamena igorriko dio alkateari. Proposamen hori Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko bigarren ariketan (proba praktikoan) puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak bere horretan segitzen badu, zozketa publikoa eginen da.
7.2. Kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, proposatutako izangaiak behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu Etxarri Aranazko Udalaren Erregistro Orokorrean, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko; zehazki, honako hauek:
a) Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia autentikoa, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.
c) Langabezian dagoela eta autonomia-erkidegoko enplegu-zerbitzu publiko batean enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria, plazan hasteko ezarritako eguna baino lehenagokoa.
d) Osasun-ziurtagiri ofiziala, frogatzen duena interesdunak ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik lanpostuko eginkizunetan aritzea.
e) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
f) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
g) Justizia Ministerioaren ziurtagiria, sexu-delituei buruzkoa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.
7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean (salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), ezin izanen da kontratatu, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe hasierako eskabidea faltsutzeagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.
7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarrian aipatzen den zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.
8.–Kontratazioa.
8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Etxarri Aranazko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, izangaia lan-araubide finko mugagabean kontratatzeko, errelebo-kontratuaren modalitatean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritu dadin.
8.2. Kontratazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Ebazpenean zehaztuko da zein egunetan hasi behar duen lanean izendatutako izangaiak. Hori bete ezean, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko ditu Etxarri Aranazko Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratuko da, probak gainditu bai baina plazarik lortu ez duten izangaiekin.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien beste zerrenda bat eratuko da, halaber, oposizioko lehen ariketan gutxienez 13,5 puntu lortu dituzten izangai baztertuekin. Zerrenda horretan ez da gehituko lehiaketaldia, lehen ariketan lortutako puntuazio-ordenari jarraituko zaio, eta zerrendan berdinketa gertatzen bada, zozketa bidez ebatziko da.
9.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda argitara emanen da udaletxeko iragarki-taulan eta Etxarri Aranazko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian.
9.3. Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.
9.4. Kontratazio-zerrendek lehentasuna izanen dute indarrean diren aurreko zerrenden aurretik, halakorik badago; halaber, indarrean egonen dira kontrataziorako beste deialdi bat egiten den arte.
9.5. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.
A) Deia:
Probak gainditu dituzten izangaiak kontratatzeko, oro har, banakako deiak eginen dira, zerbitzuaren beharren arabera.
Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, helbide elektroniko edo fax-zenbaki ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik eduki beharko dituzte.
Zerrenda bakoitzean dagoen hurrenkeraren arabera deituko zaie izangaiei. Aurreko hori gorabehera, deitzerakoan kontuan hartuko da zer ezartzen den Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. apartatuan.
Izangai bati kontratua telefonoz eskaintzen zaionean, gutxienez hiru dei eginen zaizkio, emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.
Dei bakoitzaren idatzizko oharra jasoko da, adierazita gorabeherak, eguna eta ordua.
Ezinezkoa bada izangai batekin harremanetan jartzea, zerrendan hurrengoa denari edo direnei deituko zaie.
Izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote, baldin haiekin harremanetan jartzerik izan ez bada.
Deietarako oro har ezarritakoa gorabehera, deialdi honen ondoriozko aldi baterako kontratu bat dela bide, izangai bat lanean ari denean edo aritu denean Etxarri Aranazko Udalean, baldin eta kontratu hori bukatu eta hurrengo 12 hilabeteen barnean berdina den lanpostu bat bete behar bada Udalean, Administrazioak izangai horri berari eskainiko dio kontratua, dagokion zerrendan libre badago dei egiten zaionean.
Kontratatutako langile batek kontratuari uko egiten ahalko dio iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.
B) Uko egitea:
1. Izangai batek uko egiten baldin badio eskaini zaion lanpostuari, zerrendaren bukaerara igaroko da, salbu frogatzen badu honako egoera hauetako batean dagoela:
1.–Horretara behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan-kontratu batengatik.
2.–Aldi baterako ezintasun-egoeran egotea, edo lizentzia izatea haurra edukitzeagatik edo adoptatzeagatik.
3.–Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, naturala nahiz adoptatua.
4.–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere kabuz baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa.
5.–Izangaiaren ezkontza edo, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Foru Legea), parekoa den egoera, baldin lanpostuari uko egiten bazaio hori gertatu ondoko edo gertatu aurreko hamabost egun naturalen barnean.
Aurreko atalean adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio-arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hilabeteko epea izanen dute, ukatutako lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, egoera hori agiriekin eta modu frogagarrian frogatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.
Artikulu honetako lehen atalean aipatutako kasu guztietan, izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, behar diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, zehazteko noiz bukatu zen uko egitea ekarri zuen egoera. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.
C) Zerrendatik kanpo gelditzea:
Izangaiak honako kasu hauetan geldituko dira deia egiteko erabili den zerrendatik kanpo:
a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.
b) Sinatutako kontratuari uko egitea.
c) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.
9.6. Kontratatzen direnei alta emanen zaie Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta bertan afiliatuko dira; beraz, haien kargura egonen da kasuan kasuko kuota, bai eta PFEZaren atxikipena ere (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), bidezko diren zenbatekoetan.
10.–Datuen babesa.
Etxarri Aranazko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Tratamenduaren helburua da zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea.
Hona hemen tratamenduaren oinarri juridikoa: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko), eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).
Eman diren datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (12/2007 Foru Legea, Artxiboei eta Dokumentuei buruzkoa, eta Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Legez ezarritako kasuetan argitaratuko dira datuak, deialdian ezarritakoaren arabera, eta komunikatzen ahalko dira bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoarekin (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Foru Legea).
Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal-bulegoetan edo egoitza elektronikoaren bidez.
Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
11.–Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
11.2. Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Etxarri Aranazko Udaleko alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoko gardentasun-atarian.
Etxarri Aranatzen, 2026ko otsailaren 14an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. gaia.–Hizkuntzaren, ortografiaren eta zenbakien arloetako gaitasuna.
2. gaia.–Udalerria. Kontzeptua eta funtsezko elementuak.
3. gaia.–Igeltserotzako lana. Makineria, erremintak eta materialak.
4. gaia.–Hilerriko lanak. Hilerria onik zaindu eta mantentzea. Gorpuak lurperatzea eta lurpetik ateratzea.
5. gaia.–Zerbitzu anitzetako peoi eta langilearen eginkizunak obra batean, materialak prestatzea.
6. gaia.–Parke eta lorategiak mantentzeko erremintak eta materialak, oinarrizko ezagutzak. Parkeak, lorategiak eta berdeguneak mantentzea, peoi langilearen lorezaintza-lanak.
7. gaia.–Makineria mantentzeko erremintak eta materialak, oinarrizko ezagutzak.
8. gaia.–Peoi langilearen lanak pinturan, elektrizitatean, soldaduran, iturgintzan eta eraikinak mantentzen. Materialak, erremintak eta matxurak.
9. gaia.–Etxarri Aranazko udalerriko geografia, historia eta kultura.
10. gaia.–Laneko segurtasun eta higienea. Segurtasuna, makinak eta erremintak erabiltzean.
11. gaia.–Lanposturako eskatzen den prestakuntzaren kultura orokorra eta ezagutzak eta gaitasun teknikoak.
Iragarkiaren kodea: L2602298
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
