46. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 4a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LAKUNTZA

Derrigorrezko diru-bilketa
Jakinarazten den egitatea: Premiamendu probidentzia
Erreferentzia: A138000/00002/2026

Administrazio honi egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99.4 artikuluan xedatutakoaren arabera interesdunari edo horren ordezkariari jakinarazpena egiterik izan ez denez, eta, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera, egin diren jakinarazpen ahaleginak espedientean jasota, ediktu honen bidez dei egiten zaie ordainketa egitera behartuta daudenei eta horien ordezkariei aurrez aurre jakinarazteko espedientean jasotako prozeduren ondoriozko administrazio-egintzak. Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita: astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, bulego kudeatzailean (Eneko Aritza kalea 16, etxabea, 31007 Iruña). Epe horretan agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat emango da, lege-ondorio guztietarako, agerraldia egiteko epea bukatu eta hurrengo egunean bertan.

Ohartarazpenak:

Egitate honen aurka honako errekurtso hauetako bat jar daiteke hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Premiamendu-prozedura, nahiz eta errekurtsoa aurkeztu, Nafarroako Foru Erkidegoko Diru Bilketako Erregelamenduko 166. artikuluan xedatutako moduan eta baldintzetan soilik geldiaraziko da. Halaber, jakinarazten dizugu espedientea eskuragarri duzula, goialdean ageri den bulego kudeatzaile honen helbidean, egin nahi duzun edozein kontsulta egiteko.

Lakuntzan, 2026ko otsailaren 19an.–Diru-biltzaile exekutiboa, Oihane Uribeetxeberria Garmendia.

DEITUAK DIREN ZORDUNAK

IFZA / IFKA

IZENA

KONTZEPTUA

URTEA/SEIHILEKOA

ORDAINTZEKO
DAGO EN
ZENBATEKOA

PREMIAMENDU DATA

44610636C

Gainbalioaren gaineko zerga

2024/

111,84

2026/01/26

44610636C

Gainbalioaren gaineko zerga

2024/

104,34

2026/01/26

A24092561

kontribuzioa

2024/2

26,53

2026/01/26

A24092561

kontribuzioa

2025/1

24,25

2026/01/26

A24092561

kontribuzioa

2025/2

24,25

2026/01/26

Iragarkiaren kodea: L2602753