46. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 4a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Prozedura exekutiboko egitateen jakinarazpena
Erreferentzia: E250000/00004/2026

Kasu bakoitzean espedientean aipatzen diren arrazoiengatik, ezin izan da egin Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99. artikuluko 2. idatzi-zatian agindutako jakinarazpena. Horregatik, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatzi-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dei egiten zaie ondoko interesdunei, bulego kudeatzailera ager daitezen (Iruñeko Iñigo Arista kalea, 16-etxabea, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie ezen, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Zergapekoei ohartarazten zaie: premiamenduzko prozeduraren edozein tramite jakinarazitzat jotzen denean, ez interesdunak ez haien ordezkariak agertu ez direlako, jakinarazitzat joko dela premiamenduzko prozedurak egiten diren hurrengo jarduketetan eta jardunbideetan, nahiz eta ez duten galduko beste edonoiz agertzeko eskubidea.

Administrazio-egitate horren aurka honako errekurtso hauetako bat jar daiteke hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Beran, 2026ko otsailaren 17an.–Diru-biltzaile exekutiboa, M.ª Dolores Oyarzabal Zubieta.

DEITUAK DIREN ZORDUNAK

IZENA

IFZA / IFKA

JAKINARAZPENA

JM

16053520A

5166142026

CC

44559377M

5544512025

CC

45488612V

5551992025

CC

5444843F

5338082025

CC

60473212W

5427942025

CC

72398003Y

5329662025

CC

72673231Q

7028142025

DF

X1221733L

7028162025

DF

X6137543Q

7028172025

DF

Y3993824A

5187732026

CC

JM (jakinarazpen mota) zutabeko gakoak:

CC Banku kontuak bahitzeko eginbideak, SM Lansariak eta soldatak bahitzeko eginbideak, DF Zerga itzulketak eta/edo Nafarroako Gobernuak aitortutako kredituak bahitzeko eginbideak, CA Kredituak bahitzeko eginbideak, RB Ondasunen eta eskubideen errekerimendua, CF Ordainketa zatikatua onartzea, PE Bahitura Probidentzia, PA Nekazaritza Politika Erkideko dirulaguntzak bahitzeko eginbideak, RA Jaraunspena onartzeko errekerimendua, RP Jaraunsleei ordaintzeko errekerimendua.

Iragarkiaren kodea: L2602603