1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzekoa. Seigarren izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 3ko 822/2023, urriaren 2ko 3209/2023, apirilaren 17ko 1476/2024, urriaren 30eko 4120/2024, apirilaren 28ko 1150/2025 eta azaroaren 18ko 3464/2025 ebazpenen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko.
Hiru plaza ezin izan ziren esleitu azken plaza hautaketan, eta, beraz, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, honako pertsona hauek sartuta: Oian Elizondo Portela andrea, Ernesto Eguiluz Herce jauna eta Jesús Martín Millán Sarasa jauna, haiek baitira txanda irekiko izangaien zerrendan hurrengoak ageri diren izangaiak, puntuazio hurrenkeraren arabera.
Deialdiaren 8.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxako estekaren bidez.
Iruñean, 2026ko otsailaren 12an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2602303