45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2026rako lan-egutegia eta egun baliogabeen adierazpena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko abenduaren 9an egindako bilkuran, 2026rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onartu zituen, honako xedapen-zati honekin:

1. 2026. Urterako lan-egutegia onartzea, eta jaiegun hauek ezartzea:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri Eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege Magoen Eguna.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 2a: udaberriko oporrak, osteguna.

–Apirilaren 3a: udaberriko oporrak, ostirala.

–Apirilaren 6a: udaberriko oporrak, astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen Nazioarteko Eguna.

–Uztailaren 27a: tokiko jaieguna.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 2a.

–Abenduaren 3a: Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a: Espainiako Konstituzioaren Eguna.

–Abenduaren 25a: Gabonak.

2. Baliogabeak izango dira, 2026ko epeak zenbatzeko ondorioetarako, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenengo puntuan adierazitako jaiegunak.

3. Izarbeibarko Mankomunitateko langileek 2026an egin beharko dituzten benetako lanorduak 1.592 izango dira, honela banatuta:

–Eguneko lanaldiak, oro har, 7 ordu eta 15 minutuko iraupena izango du.

–Nahitaez bete beharreko ordutegia 9:30etik 14:00etara izango da. Gainerako denbora langile bakoitzak osatuko du, modu malguan, 6:45etik 9:30era eta 14:00etatik 16:45era.

4. Udal-bulegoetan jendeari arreta emateko ordutegia ezartzea: 9:30etik 13:00etara.

5. Erabaki horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarki-oholean argitaratzea, erabaki horien aurka jar daitezkeen errekurtsoak adierazita.

6. 2026rako lan-egutegia jakinaraztea Izarbeibarko Mankomunitateko langileei, horren berri izan dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

7. Administrazio-egintza honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan.

Garesen, 2026eko otsailaren 11n.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2602104