45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

2026ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitateak, 2025eko abenduaren 29an egin ohiko batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak.

Espedientea Komunitatearen egoitzan dago ikusgai, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, 15 egun balioduneko epean, argitalpen honetatik hasita.

Tuteran, 2026ko otsailaren 6an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2601910