45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

2025erako tasak aldatzea. Hasierako onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko Batzar Nagusiak, 2025eko abenduaren 29an egin ohiko batzarrean, hasiera batez onetsi zuen 2025era luzatutako aurrekontuaren aldaketa, inbertsio-partidetan kredituak sartzeari buruzkoa Next Generation laguntzen bidez finantzatutako programak gauzatzeko proiektu atzeraezinak eta bide-azpiegituretan uraldiek eragindako kalteen ondoriozko premiazko obrak gauzatzeko.

Espedientea Komunitatearen egoitzan dago ikusgai, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, 15 egun balioduneko epean, argitalpen honetatik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Tuteran, 2026ko otsailaren 6an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2601907