45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakinen bilketari dagozkion karga-tasak 2026rako

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko abenduaren 16an eginiko bilkuran, besteak beste, 2026ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak hasiera batean onartu zituen.

Hasierako onarpenaren iragarkia 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an. Akordioa iragarki-taulan erakusgai egon den epean zehar ez da haren kontrako alegaziorik jaso eta beraz, behin betiko karga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek indarrean sar daitezen publikatzen dira.

1.–Karga-tasak, 2026. urtekoak.

Bilketa tasak:

ERABILTZAILE MOTA

TARIFAREN DESKRIBAPENA

TARIFA OSOA 2020

ETXE ETA ETXEBIZITZAK

1.–Etxebizitzak

Hiriguneko etxe eta etxebizitzak.

122,62

2.–Etxebizitza sakabanatuak

Hirigunetik kanpoko etxe eta etxebizitzak.

61,30

Profesionalen bulegoak

3.–Lan bulegoak eta banketxeak

Gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, bitxi-dendak, erloju-dendak, banketxeak, irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak, langile liberal, elektrizitate- eta iturgintza-instalatzaile, margolari eta gainerako langileendako lokalak.

174,64

MERKATARITZA

4.–Janaririk saltzen ez duten saltokiak

240,36

5.–1 motako janari saltokiak

Barazkirik gabeko janari saltokiak eta dendak, kalez kaleko azokako postu finkoak, harategiak eta prestalekurik gabeko gozotegiak.

302,79

6.–2 motako janari saltokiak

Prestalekua duten gozotegiak, arraindegiak eta barazkiak dituzten janari dendak.

365,20

7.–3 motako janari saltokiak

Supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m² baino handiagoak)

490,08

OSTATUAK ETA JATETXEAK

8.–Tabernak, dantzalekuak eta diskotekak

Tabernak, kafetegiak, taberna duten kirol elkarteak, dantzalekuak, diskotekak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak (kanpoko bezeroak hartzen badira).

427,64

8.1- Elkarteak

Gastronomi elkarteak

255,96

9.–Jatetxeak

552,51

10.–Landetxeak

182,60

11.–Ostatuak eta aterpetxeak

490,08

12.–Hotelak, hostalak eta kanpinak

614,93

ZERBITZUAK

13.–Bulego publikoak eta elizak

Udaletxea, bulego eta erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta elizak.

174,54

14.–Haurtzaindegiak, akademiak eta jantokirik gabeko ikastetxeak

297,02

15.–Jantokia duten ikastetxeak

603,22

16.–Egoitzak eta zahar etxeak

1215,62

17.–Guardia zibilaren kuartelak eta gasolindegiak

1215,62

18.–Anbulatorioak, osasun-etxeak eta beilatokiak

226,60

INDUSTRIA

19.–1 motako industriak

Industriak eta lantegiak (<30 langile)

297,02

20.–2 motako industriak

Industriak eta lantegiak (30-60 langile)

603,22

21.–3 motako industriak

Industriak eta lantegiak (60-150 langile)

1215,62

22.–4 motako industriak

Industriak eta lantegiak (150-300 langile)

1828,04

23.–5 motako industriak

Industriak eta lantegiak (> 300)

3052,85

2.–Erabaki honek 2026. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta edonola ere, argitaratu ondoko egunean.

3.–Hau guztia jakinarazten da behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki honen kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Leitzan, 2026ko otsailaren 24an.–Mendialdea Mankomunitateko Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2602953