45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

25-02464 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko lurraren kontribuzioaren likidazioaren kontrakoa

Honen bidez jakinarazten da I-De Redes Eléctricas Inteligentes SAUk 25-02464 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2025eko azaroaren 24ko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen 2025eko lurraren kontribuzioaren likidazioaren kontra jarritako berraztertze-errekurtsoa.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2602234