45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Alkatetzak 2026ko otsailaren 10ean emandako 2026-0202 Ebazpenaren bidez onetsi zen Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileendako 2026ko lan-egutegia, honako arau hauek oinarri hartuta: 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 78/2025 Foru Agindua, abenduaren 9koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2026ko lan egutegia onesten duena; 682/2025 Ebazpena, azaroaren 17koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehazten baitira 2026rako, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak; eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk. Egun hauek jaiegun izanen dira, eta udal-bulegoak itxita egonen dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 26a, 27a eta 28a: herriko zaindariaren festak.

–Irailaren 29a: San Migel, jaieguna herrian.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal-bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2026ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

2026ko abenduaren 7an, Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal-bulegoak itxita egonen dira, udal-langileen ordu konpentsazioagatik. (Egun baliogabea deklaratua ez bada ere).

Halaber, baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal-bulegoetarako jaiegun deklaratutakoak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noainen, 2026ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2602103