45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Urraulgoitiko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako tasak, prezio publikok eta zerga-tasak (2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an).

Jendaurreko aldia iraganik inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi dira 2026ko ekitaldiko tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

–Zerga-tasak:

Lurraren kontribuzioa: %0,33.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,40.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,18. (Gutxieneko tasa, 60,00 euro).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea (zerga-oinarria kalkulatzeko) zera izanen da: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan gehieneko koefiziente gisa ezarritakoa.

Kuota zehazteko zerga-tasa: %8,00.

–Tasak:

Etxeko uraren hargunearen tasa: 75,00 euro urtean.

Etxeko urarena ez den hargunearen tasa, ludikoa/igerilekukoa eta mistoa (etxekoa eta etxekoa ez dena/igerilekukoa): 240 euro urtean.

Etxeko uraren prezioa: 0,50 euro/m³.

Ziurtagiriak egiteko tasak: 1,5 euro.

Tasa, fotokopiagatik edo konpultsagatik: 0,10 euro orrialdeko.

–Onddo-barrutia:

  • Baimen motak eta tarifak.

Urtekoak:

a) 12 urtetik goitiko bizilagun erroldatuak (gutxienez urtebete lehenagotik), 50,00 euroko urteko kuota ordainduta.

b) Udalaren ehiza-barrutien esleipena hartzen duten herriko ehiztari-elkarteetako kideak, 50,00 euroko urteko kuota ordainduta.

c) Kanpotarrak (12 urtetik goitikoak), 80,00 euroko urteko kuota ordainduta.

Egunekoak:

a) 12 urtetik goitiko bizilagun erroldatuak (gutxienez urtebete lehenagotik), 10,00 euroko eguneko kuota ordainduta.

b) Udalaren ehiza-barrutien esleipena hartzen duten herriko ehiztari-elkarteetako kideak, 10,00 euroko eguneko kuota ordainduta.

c) Kanpotarrak (12 urtetik goitikoak), 20,00 euroko eguneko kuota ordainduta.

Irurozkin, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, María Rosario Larrea Leoz.

Iragarkiaren kodea: L2602011