2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
Zaratak arautzen dituen udal-ordenantza. Hasierako onespena
Torralba del Rioko Udalak, 2026ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zaratak arautzen dituen ordenantza.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 325. artikulua.
Torralba del Rion, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2602232