45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2025eko abenduaren 1ean egindako ezohiko osoko bilkuran, Murchanteko Udalaren ordenantza fiskalen tarifak onartu zituen hasiera batean.

Iragarkia 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik abenduaren 23an, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, egoitza Iruñean baitu, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) eta 46. artikuluei (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

1. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EMAN ETA IZAPIDETZEKO

–Inprimaki guztiak, bereizketarik gabe: 0,5 euro.

–Ziurtagiri guztiak, bereizketarik gabe: 2 euro.

–Bolantea: 1 euro.

–Altak eta bajak, kontribuzio eta antzekoetan: 2 euro.

–Arma txartelak: 15 euro.

–Txakur arriskutsuen lizentzia tramitatzea: 20 euro 5 urterako.

–Fotokopiak, alde bakarretik: 0,20 euro.

–Fotokopiak, aitzinetik eta gibeletik: 0,40 euro.

–Salbuespenez, faxez igortzea: 3 euro.

–Sinaduren onarpenak eta agirien konpultsa: 3 euro.

–Tasak azterketengatik eta langileak hautatzeko askotariko prozesuengatik: 12 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak, Nafarroako Gobernuarenak: 3 euro.

–Establezimenduak irekitzeko lizentzia behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 65 euro.

–Eraikinak ikuskatzea, lerrokadurak eta sestrak seinalatzea eta mota guztietako ikuskapenak, alderdi batek eskaturik: 65 euro.

Errolda bolanteak eta ziurtagiriak jaulkitzea doakoa izanen da egoitza elektronikoaren bidez izapidetzen bada.

2. ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

A.–60.101,21 eurorainoko aurrekontua duten establezimenduetarako: 160 euro.

120.202,42 euro bitarteko establezimenduak: %0,30.

300.506,05 euro bitarteko establezimenduak: %0,43.

601.012,10 euro bitarteko establezimenduak: %0,58.

601.012,10 eurotik goitiko establezimenduak: %0,71.

A apartatu honetan ondorioztatzen den zenbatekoari txosten teknikoen kostua gehituko zaio.

B.–Berritik paratzen diren baina irekitzeko lizentzia lortzeko jarduera sailkatuen espedientea aldez aurretik tramitatzea behar ez duten establezimenduetarako, haien aurrekontuak 60.101,21 eurotik goiti egiten ez badu: 100 euro.

60.101,21 eurotik goiti egiten badu, A atalari jarraikiz kotizatu beharko dute.

C.–Lokalen lekualdaketa: A atalari jarraikiz ordainduko dute zerga, lehen instalaziokoak balira bezala.

D.–Handitzeak edo sailkapen aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, ordainduko dira berritik jartzen diren establezimenduen tarifa berak.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da; gutxienez 100 euro izanen dira A atalekoentzat eta 50 euro B atalekoentzat.

E.–Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Izanen dituzte berritik jartzen diren establezimenduen tarifa berak, salbu eskaera egiten denean aitzineko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean; kasu horretan, 40 euro ordaindu beharko dira, lizentzia emateak sortutako udal eskubideen truke.

3. ORDEZKO BETEARAZPENEN ETA BETEARAZTEKO AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. epigrafea.–Betearazpen aginduak.

–Karga-tasa izanen da %1,5eko zerga-oinarriaren %1.

II. epigrafea.–Betearazpen subsidiarioak.

Jarduketaren kostu osoa jasanaraziko da, eta horri %30 gehituko zaio kudeaketa kostuagatik.

4. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN, ETA EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

I.1.1.–Zoladura orokorra duten lekuetan: 5 euro.

Zangak ireki badira higiezinen bat eraikitzeko edota EIOZa ordaindu behar izan duten beste obrak egiteko, haien barruan sartuak daudela hartuko da. Ordaintzetik salbuetsirik egonen dira hornidura, saneamendu eta kaleko argien zerbitzuko matxuragatik sortutakoak.

I.1.2.–Zoladurarik gabeko lekuetan: 1,20 euro.

I.2.–Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

I.2.1.–Zoladura orokorra duten lekuetan: 10 euro.

I.2.2.–Zoladurarik gabeko lekuetan: 2 euro.

II. epigrafea.–Ez dute tasarik ordaindu beharko desgaitasuna dutenendako oztopo arkitektonikoak kentzeko obrek.

5. ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN SARTZEKO ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

Ibilgailuen pasabidea: 0 euro.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

Prezioa urtean 75 euro izanen da, Udalak ordaindu dutenei ematen dien bereizgarria paratu eta gero.

Kuota erdiak kobratuko dira, eskaera sei hilabete baino gutxiagorako egin bada.

6. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN

I.1.–Mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

Zer erabakitzen den, horren araberakoa izanen da. Besterik ezean, 20 euro/m² edo zatikia eremu publikoa okupatzeagatik, urte osoan, jaiegunak barne.

Mostradore eramangarria duten barren kasuan, 4*2 metroko gehieneko instalazioa –establezimenduaz kanpoko fatxada okupatzeko aukerarik gabe–, eta 30 euro eguneko.

I.2.–Festetako postuak eta barrakak:

Balizko hitzarmena Nafarroako Industrialari Feriazaleen Elkartearekin (AIFNA), urtean 1.500 euroan; hitzarmeneko baldintzak arautu beharra, udalaren interesekoak badira.

Beste lanpostu batzuk:

–Kalez kaleko salmenta, zerbitzuen beharrik gabe, eguneko 30 euroan.

–Kalez kaleko salmenta, zerbitzuak paratuta, egunean 60 euroan, gehi behar dituen zerbitzuetara bere kontura lotzeko gastuak.

Udalak, aldez aurretik, unean-unean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatuko eta baimenduko du udaleko zerbitzu teknikoekin.

I.3.–Merkatu ibiltariak.

Osasun arrazoiengatik, debeku da jakiak saltzea.

Astean behin bakarrik egin daitezke, zehazki ostiraletan, eta nahitaez Triunfante kalean egin beharko da, 9 metro linealeko eremuetan, aldez aurretik zehaztuetan. Tarifa kontuetarako, kuota bakarra kobratuko da; alegia, 15 euro eguneko. Hortik goitiko metro lineal bakoitzeko 1,60 euro kobratuko da.

Nahi dutenek aukera izanen dute urteko bonua ordaintzeko, 460 eurokoa; horrek urte osoan lekua erreserbatzea dakar. Eskubide hori errespetatuko zaie merkatu txikia egiten den egun bakoitzeko 9:00ak arte; hortik aitzinera eskubidea galduko dute eta ez dute ordaindutako kuotaren zati proportzionala jasotzeko eskubiderik izanen.

I.4.–Lurzorua obretarako okupatzea:

Lehen-lehenik argitu behar da ahal izanez gero saihestu behar dela karrikak osorik okupatzea.

Besterik ezin bada, eraikuntzako materialekin edo obra-hondakinekin, nahiz edukiontzi, hesi, aldamio eta horrelatsuko instalazioekin, edota garabi eta kargagailuekin erabilera publikoko lurrak okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko, egunean: 0,60 euro eguneko.

7. ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Aplikatuko den tasa %1,5 da, hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek eskuratzen dituzten diru-sarrera gordinen gainean.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki-erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

8. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN HAUR ESKOLAKO ZAINTZA ETA EGONALDI ZERBITZUEN TASAK

2025-26 ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak jangela zerbitzurako onesten dituen tarifen araberakoak izanen dira. Eskolaratzea doakoa izanen da.

Ikasturte hasierako tasa edo matrikula eraginik gabe gelditzen da.

Haurtzaindegian, ikasturte hasieran 50 euroko tasa kobratuko zaie haur guztiei, materialerako eta bestetarako.

Bi ordainagiri pagatu gabe uzten badira, elkarren segidakoak izan edo ez, haurra 0-3 urteko ikastetxetik kanpo geldituko da berehala –aldez aurretik jakinarazteko edo ohartarazteko beharrik gabe–, horrela ez-ordaintzea galaraziko delakoan.

Itzulitako ordainagiri bakoitzak 6 euroko gastu erantsia ekarriko du, tramitazioagatik, bai eta indarra duen legeak ezartzen dituen errekargua eta gastuak ere.

9. ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA

c) Ezkontzak Herriko Etxean:

–115 euroko kuota.

–Ezkontzetarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00ak arte, eta larunbatetan, berriz, 08:00etatik 13:30ak arte.

–Larunbat arratsaldeetako kuota 180 euro izanen da, eta ordutegia, berriz, 19:00etatik 20:30ak arte.

–Hortaz, ordutegi horretatik kanpo daude gainerako arratsalde guztiak, igande eta jaiegunak.

–Kuota horiek aldez aurretik ordaindu beharko dira.

d) Bikote egonkorrentzako izapideak, 50 euro.

Edozein udal lokaletan horrelako edozein ekitaldi egin ondotik, erabilitako aretoa osorik garbitu beharko da nahitaez. Kasu guztietan, 50 euroko fidantza bat kobratuko da hori betetzen dela ziurtatzeko.

10. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA MURCHANTEKO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE IKASTARO EDO JARDUERETAN SARTU, IZENA EMAN EDO MATRIKULATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK

1.–Igeriketa ikastaroak (ordaintzea nahitaezkoa da kasu guztietan):

–Haurrak 50 euro.

–Helduak: 55 euro.

2.–Kirol ikastaroak, 2 ordu/astea: 75 euro/hiruhilekoa:

–Kirol ikastaroak, 3 ordu/astea: 100 euro/hiruhilekoa.

–Karate ikastaroa: 100 euro/hiruhilekoa.

–Errutina pertsonala kiroldegian: 15 euro. Barne hartzen ditu lehen aholkularitza saio bat eta bigarren berrikuspen saio bat.

–Kiroldegiko abonatu txartela galtzea: 5 euro.

–Gimnasioa doakoa da, baina abonua eduki behar da (edo eguneko sarrera ordaindu).

  • Monitorearen kuota: 15 euro.

–Ikastaro guztietan, nahitaezkoa da kiroldegiko abonamendua izatea.

3.–Haurrendako antzerki eskolak: 175 euroko kuota bakarra. Ikastaro osoa.

Ikastaroa hasi aitzinetik ordaindu beharko da.

4.–Hezkuntzako/kulturako ikastaroak: eskulanak, 225 euro urtean. Ikastaroa hasi aitzinetik ordaindu beharko da.

5.–Arnasketa tailerra: 28 euroko kuota bakarra hilean.

6.–Gazte etxe berriko kuota:

–11 urtetik 15era bitarteko taldea: 60 euroko kuota bakarra hiruhilekoan.

–10 urtekoen taldea: 30 euroko kuota bakarra hiruhilekoan.

Inskripzioa egin ondoan, bazkide txartela banatuko da eta, horretarako, nahitaezkoa izanen da argazki bat eramatea. Baja emanez gero, horrek indarra izan dezan, txartel hori Udalari itzuli beharko zaio.

7.–Gimnasioa erabiltzea: 0 euroko kuota hilean. Nahitaezkoa, abonamendua edo kiroldegiko sarrera aurkeztea.

8.–Ludotekako kuota oporraldietan: 45 euro astean.

Gehienez ere 48 haur asteko, udan, eta 36 haur asteko, Gabonetan (postuak inskribatu ahala beteko dira zorrotz-zorrotz).

9.–Irabazi asmoko partikular eta kolektiboek edo elkarteek Murchanteko Udalari eskatzen diotenean Udalaren edozein kirol instalazio edo eraikin erabiltzeko baimena: 10 euroko kuota bakarra orduko.

Zenbait jardueratarako sarreren prezioa (kulturalak, kiroletakoak...), doako sarreratik 10 eurokoraino. Kasu bakoitzean aztertu beharrekoa.

Araudi orokorra.

–Udalak antolatzen ez dituen ikastaro edo jardueretan izena emanda dauden guztiek kirol instalazioen urtean urteko abonua eduki beharko dute edo, bestela, eguneko sarrera ordaindu.

–Prezio hauek urte bateko indarraldia izanen dute, urte naturalarekin bat, baina indarrean jarraituko dute beste batzuk onesten ez diren bitartean.

–Prezio horiek Udalak edozein unetan aldatzen ahalko ditu, hiruhilekoaren hasieran.

–Ordainketak bankuko kontuaren bidez helbideratuko dira.

–Kobratutako ordainagiriak ez dira itzuliko.

–Edozein ikastarotan edo jardueratan baja emateko, Murchanteko Udalari jakinarazi behar zaio, hilabete/hiruhileko bakoitzeko lehen egun balioduna baino lehen. Bestela, hilabete/hiruhileko osoa kobratuko da, eta baja hurrengo hilabete/hiruhilekoan hasiko da.

–Norbait hiruhilekoa hasita dagoela inskribatzen bada, hiruhileko osoa kobratuko zaio. Ez da onartuko hiruhileko erdien ordainketarik.

–Udalak gutxieneko ratioak ezar ditzake jardueretarako.

–Interesdunek jarduera egiten ez badute, ez zaie inongo kasutan dirurik itzuliko.

–Tokiak izendunak dira eta ezin zaizkio beste inori laga.

–Udalak ikastaro bakoitzean ezarriko ditu errekuperatu ezin diren egunak.

–Araudi orokor hau jarduera bakoitzerako garatzen ahalko du Udalak.

–Inork bi ordainagiri pagatu gabe uzten baditu, elkarren segidakoak izan edo ez, jardueratik kanpo geldituko da berehala –aldez aurretik jakinarazteko edo ohartarazteko beharrik gabe–.

–Itzulitako ordainagiri bakoitzak 6 euroko gastu erantsia ekarriko du, bai eta indarra duen legeak ezartzen dituen errekargua eta gastuak ere.

–Izena eman dutenek konpromisoa hartzen dute gorago ezarri diren arau guztiak bete eta onartzeko. Izena emateko unean araudi hau ezagutu eta onartzen dutela adierazten dute.

Udal Ludoteken araudi partikularra.

1.–Eskabideak Murchanteko Udalaren bulegoetan tramitatzen dira.

2.–Kuota guztiak astekoak izanen dira.

3.–Izena emateko unean eginen dira ordainketak.

4.–Ordaindutakoak ez dira itzuliko, salbu eta behar bezala justifikatutako osasun arrazoirik bada.

5.–Norbaitek izena ematen badu astea hasita dagoelarik, kuota osoa ordaindu beharko du. Ez da onartuko aste erdien ordainketarik.

6.–Ludoteketako asteetan izena eman dutenen kopuruak Murchanteko Udalak ezartzen duen gutxieneko ratiora iritsi beharko du. Bestela, zerbitzua bertan behera uzten ahalko da eta parte-hartzaileei ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaie.

7.–Tokiak izendunak dira eta ezin zaizkio beste inori laga.

8.–Plazak mugatuak dira eta izena emateko ordenari zorrotz jarraituz esleituko dira.

9.–Plazarik lortu ez dutenak itxarote zerrendan sartuko dira.

10.–Ludoteken funtzionamendua eta arauak aldatzen ahalko dira antolamendu arrazoiak direla medio. Kasu horretan, horren berri emanen zaie izena eman dutenei.

11.–Datuen babesa: 2016/679 (UE) Erregelamendua, 13. artikulua. Tratamenduaren arduraduna: Murchanteko Udala. Helburua: gazteendako programatutako jarduerak kudeatzea. Intereseko informazioa bidaltzea, espresuki eskatzen bada. Lege oinarria: DBEOren 6.1.e) artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 25.2.l) artikuluari dagokionez. Hartzaileak: Legeak behartutako lagapenak bakarrik eginen dira.

Eskubideak: datuetan sartzeko eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubidea, bai eta informazio gehigarrian adierazitako bestelako eskubideak ere. Informazio gehigarria: Udalaren www.murchante.es webgunean ikusgai dago datuen tratamenduari eta datuak babesteko ordezkariari buruzko informazio gehigarria eta zehaztua.

12.–Izena eman dutenek konpromisoa hartzen dute hona arte ezarri diren arau guztiak bete eta onartzeko. Izena emateko unean araudi hau ezagutu eta onartzen dutela adierazten dute.

11. ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

KATEGORIA

ARAUBIDE
OROKORRA

FAMILIA UGARIA
EDO GURASO
BAKARREKOA

DESGAITASUNA

ADINGABEA %65

HILEKOA

HIRUHILEKOA URRIA/AZAROA/ABENDUA

BANAKAKOA

4 urtetik beheitikoak edo desgaitasuna duten %65etik goitikoak

0 euro

0 euro

0 euro

0 euro

0 euro

4 urtetik 9 urtera bitartekoak

45 euro

30 euro

30 euro

23 euro

36 euro

10 urtetik 15 urtera bitartekoak

65 euro

50 euro

45 euro

33 euro

52 euro

16 urtetik goitikoak

80 euro

60 euro

50 euro

40 euro

64 euro

Erretiratuak edo pentsiodunak

45 euro

---

---

23 euro

36 euro

FAMILIAKOA

Erretirodunek/pentsiodunek eratutako bikote ezkonduak

65 euro

---

---

33 euro

52 euro

Erretiratu bat, pentsiodun bat edo desgaitu bat duten bikote ezkonduak

85 euro

---

---

43 euro

68 euro

Bikote ezkonduak

120 euro

90 euro

---

60 euro

96 euro

SARRERAK

4 urtetik 9 urtera bitartekoak

4 euro

3 euro

---

---

---

10 urtetik gorakoak

6 euro

5 euro

---

---

---

1.–Murchanten erroldatutako eta bertan erroldatu gabeko pertsonendako balio dute prezio hauek.

2.–Familia ugari egoera edo guraso bakarreko familia egoera justifikatzeko, nahitaezkoa izanen da egoera hori egiaztatzen duen txartela erakustea.

3.–Sarrera doan izanen dute 3 urte bitartekoek, eta %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere bai.

4.–Adinak kalkulatzeko, jaiotza-urtea bakarrik hartuko da kontuan, eta ez pertsonak jaio diren eguna eta hilabetea.

5.–Bikote egonkorren Nafarroako erregistro bakarrean ofizialki izena emandako bikoteak hartuko dira bikote ezkondutzat.

6.–Betiere beharrezkoa izanen da hobaria eskatzeko bidea ematen duen egoeraren frogagiri eguneratuak aurkeztea.

7.–Deskontuak ez dira metagarriak.

8.–Ordaintza automatikoki eginen da abonua eskatzean, soilik erabiltzailearen kreditu txartelaren bidez.

9.–Honako kuota hauek izanen dira: urtekoa (2026/01/01etik 2026/12/31rako balioa), hilekoa (balioa, alta egoerako hilabete naturalean) eta hiruhilekoa (balioa, soilik urrian, azaroan eta abenduan).

12. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA

Ondoko zerga-tasa ezarri da: %4,50. Gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, 30 eurokoa.

Lizentziak izapidetzeko tasa: zerga-oinarriaren %0,20. 50 euro, gutxienez.

Erantzukizunpeko adierazpen tasa: zerga-oinarriaren %0,20. 15 euro, gutxienez.

Erantzukizunpeko adierazpen tasa: zerga-oinarriaren %0,20. 15 euro, gutxienez.

Birpartzelazioak, urbanizazio-proiektuak eta hirigintza-aldaketak norberaren ekimenez izapidetzeagatiko eta ebazteagatiko tasa: 200 euro.

Partzelazio-lizentziak izapidetzeagatiko eta ebazteagatiko tasa, 60 euro.

Lehenengoz erabiliko diren lizentziak izapidetzeko eta ebazteko tasa: 60 euro.

13. ORDENANTZA, HIRI-LURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2018 eta hurrengo urteak: Nafarroako Gobernuak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan finkatutako gehieneko koefizienteen arabera –ekitaldiaren hasieran indarrean daudenak–.

Koefiziente horiek Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean eguneratuko dira normalki.

Zerga-tasa: %15.

14. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN LOKAL NAHIZ INSTALAZIOEN ETA BERTAKO ZERBITZU BEREZI BATZUEN ERABILEREN TASAK

a) Udaletxea, eskolak, kiroldegia, jubilatuen elkartea, zentro zibikoa, kultur etxea, gazte etxea eta antzekoak erabiltzeko:

–Irabazirik gabeko jardueretarako: "zero" kuota.

–Irabazi asmoko partikular, entitate pribatu, kolektibo edo elkarteek antolatutako jardueren kasuan, 10 euro orduko. Idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek arduradunari ordaindu beharko dizkiote, zuzenean.

–Ingeleseko akademia, 2025-2026 ikasturtea. Lagapen-hartzaileak Murchanteko Udalari 9 euro/ordu ordainduko dio ikasturte osoagatik (2025eko irailetik 2026ko ekainera, biak barne).

Beste ikastaro batzuk: kasu bakoitzean zehaztuko da.

b) Udal baskula: automatizatuta dago eta prezio hauek ordainduko dira:

–10.000 kilo bitarte: 1,20 euro.

–10.000 kilotik goiti: 2 euro.

c) Udaleko langileek Udalaren aferetarako egiten dituzten bidaiak ordainduak izanen dira, honela:

–Eguneko 30 euroko dieta bakarra, gastuen konpentsazio gisa osorik hartuta.

–Norberaren ibilgailua erabiliz gero, kilometroko konpentsazio bat, Nafarroako Gobernuak urtero argitaratzen duenaren arabera.

15. ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea (bakarra).

Nitxoak alokatzeko, haien artean batere bereizketarik egin gabe, prezioa hau da: 600 euro/unitateko, 30 urterako. Epe hori luzatzen ahalko da, udalarekin aldez aurretik adostuta, eta une horretan indarrean dauden epea eta prezioa ezarriko dira.

Kolunbarioak ere 30 urteko alokairuan, unitateko 350 euroko prezioan. Epe hori luzatzen ahalko da, udalarekin aldez aurretik adostuta, eta une horretan indarrean dauden epea eta prezioa ezarriko dira.

16. ORDENANTZA FISKALA, MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEAGATIKO ETA PARTE HARTZEAGATIKO TASENA

UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO TARIFEN ERANSKINA

–Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 20 euro urteko eta irakasgaiko, gehienez ere 2 matrikula (40 euro). Hirugarren matrikulatik aitzinera doakoa izanen da.

–Matrikula lehendabiziko kuotarekin batera kobratuko da.

–Musikaren Hastapenak (7 urte):

  • Musika-tresnarik gabe: 18 euro hilean.
  • Musika-tresnarekin: 40 euro hilean.

–Musika eta Mugimendu lantegia, 1. maila (5 urte): 18 euro hilean.

–Musika eta Mugimendu lantegia, 2. maila (6 urte): 18 euro hilean.

–Musika-hizkuntza eta Musika-tresna (8 urtetik goiti):

  • 1. maila: 55 euro hilean.
  • 2. maila: 59 euro hilean.

–Musika-hizkuntza eta Musika-tresna (Txikien bandarik gabe):

  • 3. maila: 59 euro hilean.
  • 4. maila: 61 euro hilean.
  • 5. eta 6. mailak: 62 euro hilean.

–Musika-hizkuntza, Musika-tresna eta Txikien banda:

  • 3. maila: 63 euro hilean.
  • 4. maila: 65 euro hilean.
  • 5. eta 6. mailak: 66 euro hilean.

–Ikasketa profesionaletarako sarrera: 26 euro hilean. Musika-tresnaren kuota gehituko da, matrikulatuta dagoen mailaren arabera.

–Helduendako Musika-hizkuntza (16 urtetik goiti): 18 euro hilean.

–Helduendako Musika-tresna + Musika-tresnen taldea (16 urtetik goiti): 52 euro hilean.

Matrikula formalizatzeak berekin dakar ikasle bakoitza matrikulatuta dagoen irakasgaien kuota guztiak (irailetik ekainera) ordaindu behar izatea ikasturtea bukatu arte.

Lehen ordainagiria irailean igorriko da, eta matrikula eta lehen kuota bilduko ditu batera.

Klaseak emanen dira baldin eta ezarritako gutxieneko kopurua badago.

Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea arrazoi aski izanen da kasuan kasuko ikastarotik kanporatzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.

Aitzineko ikasturtean edo horren aitzinekoetan hiru ordainagiri edo gehiago itzuli dituztenek lehenagotik ordaindu beharko dute ikasturte osoa ikasturte berrian matrikulatu nahi badute; gainera, nahitaez ordainduta izan beharko dituzte lehenagoko ordainagiri guztiak.

Itzulitako ordainagiri bakoitzari horrek sortzen duen itzulketa gastua gehituko zaio (6 euro, gutxienez). Itzulitako ordainagiriei edo borondatezko epetik kanpo ordaindutako ordainagiriei errekargua gehituko zaie, indarreko legean ezarritako eran.

Musika eskolan ordaindu beharreko tasetan %20ko beherapena eginen zaie familia ugariei edota guraso bakarreko familiei, hori frogatzen badute. Beherapen hori aplikatuko da lehenbiziko seme edo alabarengandik hasita.

Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beherako 3 seme-alaba dituztenak, eta, bi seme-alaba dituztenak, baldin eta haietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu, bai eta guraso bakarreko familiak ere.

Deskontu horiek egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztien fotokopia aurkeztu beharko da.

17. ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN EZARRITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea (bakarra).

Ikuskapen bisitak, jarduera sailkatuen arloan ezarritakoaren arabera egindakoak; eraikinen segurtasun-baldintzen azterketak; aurri-espedienteen ikuskapenak; udal ondarean eragindako balizko kalteen ikuskapenak; obra-lizentziak eta hirigintzako jarduerak oro har direla-eta egin beharreko ikuskapenak; toki-erakunde honen ordenantza guztiek ezarritakoaren arabera eta udal-akordioen arabera egin beharrekoak; bai eta aplikatzekoak diren gainerako lege- edo erregelamendu-xedapenen araberakoak ere; izan ofizioz, alderdi batek eskaturik edo salaketaren ondorioz:

–Gutxieneko ikuskapena: 2 lanordu, arkitekto, aparejadore, peritu edo antzeko batena, 85 euro.

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 43 euro.

18. ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA MURCHANTEKO UDALAREN HERRI-LARREEN APROBETXAMENDUAREN TASAK

8. artikulua. Bazkalekuen balorazioa.

La Torreko bazkalekua: 3,15 euro erreguko.

Monte de las Viñasko bazkalekua: 2,55 euro erreguko.

Asprasko epaitza: 4,24 euro erreguko.

19. ORDENANTZA, LABORANTZAKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Herri-lurren lagapena: 18 euro erreguko.

d) Udalaren gainerako herri-lurrak, dela euren egituragatik, dela kokapen, kalitate edo azalera eskasagatik, ezin dira erabili inondik ere laborantzarako. Inoiz eskatu izan badira, finka mugakide batzuen azalera handitzeko izan da edo laborantzarako ez diren beste finka batzuetarako. Hori dela eta, "erabilera lagapena" egin ohi da halakoetan, desafektatu ondotik, honako prezio hauen arabera:

–Soilik nekazaritzarako: 0,05 euro/m².

–Nekazaritzarako helburuetarako baino gehiagotarako (adibidez, finka mugakideen azalera handitzeko, bideetarako irteera bat lortzeko, etab.): 0,17 euro/m².

–Eraikuntza, biltegiratze, industria, abeltzaintzako ustiategi edo antzekoetarako: 0,64 euro/m².

20. ZIRKULAZIOARI BURUZKO ORDENANTZA

Isunen kudeaketa, Geserlocalen eskuordetua.

Trafikoko isunetarako aplikatzen dira: Trafikoari buruzko Legea (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua) eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra (Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua onesten duen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aplikatu eta garatzekoa).

21. JANTOKI SOZIALA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

4. artikulua. Tributu kuota.

–Tasaren zenbatekoa ondoko tarifa hauen araberakoa izanen da:

  • 5,40 euro, lagun eta otordu bakoitzeko.
  • Janaria hotzean: 6 euro pertsonako eta janariko.

Tarifa horiek mantenduko dira, janari zerbitzua emateko enpresa adjudikaziodunak mantentzen dituen bitartean. Prezioa igotzen badute, igoera erabiltzaileei kargatuko zaie.

5. artikulua. Salbuespenak, murriztapenak eta hobariak.

Nafarroako Gobernuak berak urtero aplikatzen dituenak baizik ez.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren onuradun direnei osorik itzuliko zaie ekitaldiaren bukaeran, norberaren izenean eta jasotako ebazpenaren arabera.

–Karga-tasak:

  • Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4ko indizea, legezko tarifen gainean.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,50eko karga-tasa. Gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, 30 eurokoa.
  • Zirkulazio-zerga: ekitaldi bakoitzerako Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen arabera.
  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan finkatutako koefizienteen arabera, zeinak urtero eguneratzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legean (58.2 artikulua). Zerga-tasa: %15.

Oro har, itzultzen den ordainagiri bakoitzeko, 6 euro kobratuko dira itzulketa kudeatzeagatik eta bankuko gastuengatik.

Borondatezko epetik kanpo ordainagiriak kobratzeagatik eta haiek itzultzeagatik, udal honen edozein zergari edo tasari dagokienez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 94. artikuluan xedatuari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: L2601932