2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Alkatetzaren eskuordetzea, "Las Hoyazas" S18 sektoreko 13. exekuzio unitatearen hirigintzako kudeaketarako
Otsailaren 6ko 31/2026 Ebazpenaren bidez, Murchanteko Udaleko alkateak aipatu udaleko lehen alkateorde María Luisa Jiménez Malori eskualdatu dio alkate honi dagokion eskumen baten erabilera; zehazki, Murchanteko Plan Orokorreko "Las Hoyazas" S18 sektoreko 13. exekuzio unitatearen hirigintzako kudeaketan duen eskumenaren erabilera.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Murchanten, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2601886