2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2025eko 11., 12. eta 13. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, 2025eko aurrekontuan 11., 12. eta 13. aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).
11/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida:
1 13210 1600400 "Montepioko derrama"; zenbatekoa: 111.426,07 euro.
–Finantzaketa: kreditua sortzea diru-sarreren bidez, aplikazio honetatik:
1 45001 "Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzea.(montepioa)"; zenbatekoa: 111.426,07 euro.
12/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida:
1 33210 6290000 "Liburutegirako funts editoriala"; zenbatekoa: 2.777,77 euro.
–Finantzaketa: kreditua sortzea, aplikazio honetatik:
1 4209002 "María Moliner saria"; zenbatekoa: 2.777,77 euro.
13/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
–Gastuen partida:
1 31210 6230000 "Osasun-zentroko aire girotuko ekipoa"; zenbatekoa: 4.710,00 euros.
–Finantzaketa: kreditu-gehigarria, aplikazio honetatik:
1 42000 4800000 "Industrialdean lursailak erosteko dirulaguntza"; zenbatekoa: 4.710,00 euro.
Mendabian, 2026ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2602114