2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Zirkulazioari buruzko 2026ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko martxoaren 30ean bukatuko dela epea, Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergagatik 2026. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Martzillako Udalaren banku-kontuetako edozeinetan egiten ahalko dira.
Kontuetan 2026ko martxoaren 31n kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak.
Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.
Martzillan, 2026ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2602126