45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMARKOAINGO KONTZEJUA

Soberako lurzatiaren deklarazioa San Martín kalean. Jendaurreko informazioa

Imarkoaingo San Martín kalean, 3. poligonoko 39. lurzatiaren aurreko 24,8 metroko azalera duen soberako lurzatia deklaratzeko, besterentzeko eta aipatu lurzatira gehitzeko, espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluarekin eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluarekin. Hala, adierazitako epean, espedientea kontzejuko idazkaritzan aztertzen ahalko da, eta behar diren alegazioak edo iradokizunak egiten ahalko dira.

Imarkoainen, 2026ko otsailaren 10ean.–Kontzejuko burua, Juan Eseverri Abentin.

Iragarkiaren kodea: L2602066