2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
3/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitara eman zen 2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Donamarian, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkate delegatua, Naiara Aizpuru Sagaseta.
3/2025 AURREKONTU-ALDAKETA
GASTUAK:
Aparteko kreditua:
–Zuntza baserrietara eramatea, 2.000,00 euro.
–Ur-kontagailuen programa digitala, 10.000,00 euro.
–Itzulketen interesak, 500,00 euro.
Kreditu-gehigarria:
–Bideen mantentze-lanak, 1.500,00 euro.
–Makinak konpondu eta mantentzea, 1.000,00 euro.
–Ur-sarearen mantentze-lanak, 10.000,00 euro.
–Festak, 4.000,00 euro.
–Erregaiaren hornidura, 4.000,00 euro.
–Ostatuetako argia, 3.000,00 euro.
–Abeltzaintzako azpiegiturak, 3.000,00 euro.
–Administrari-ofizialaren ordainsaria, 10.000,00 euro.
–Administrari-ofizialaren Gizarte Segurantza, 5.000,00 euro.
–Informatikako materiala, 1.500,00 euro.
–Zerbitzu juridikoen zerbitzu-sariak, 3.000,00 euro.
–Azterketa eta lan teknikoak, 5.000,00 euro.
FINANTZAKETA:
Diru-sarrera handiagoak:
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa, 13.000,00 euro.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, 5.000,00 euro.
Diru-sarrera berriak:
–Abeltzaintzako azpiegituretarako dirulaguntza, 15.000,00 euro.
–Artxiboko dirulaguntza, 1.500,00 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 29.500,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L2602216