45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2026ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Beraskoainen suteak prebenitzeari buruzko udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Beraskoainen, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2602014