2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Karga-tasak eta egutegi fiskala 2026rako
Beraskoaingo Udalak, 2025eko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, 2026. urterako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2025eko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,21.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Udal-indizea: 1.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.
Karga-tasa bakarra: %10.
Hona hemen 2026ko zerga-egutegia:
1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: maiatza.
2. Ureztatze-tasa: apirila.
3. Hiri-lurraren gainekoa eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: azaroa.
4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: azaroa.
5. Egur-kanona: urteko epaitzak esleitzean.
Beraskoainen, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.
Iragarkiaren kodea: L2602010