Iragarkia
45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
325/2026 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2026ko otsailaren 17an hartutako erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariei eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.
Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina errektoreak 2009ko urriaren 30ean emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 123. zenbakian, errektoreak 2025eko ekainaren 9an emandako 1131/2025 Ebazpenaren bidez.
Egiaztatu denez, zenbait aldaketa egin beharra dago plantilla organiko hori benetan dauden premietara egokitzeko.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2026ko otsailaren 17an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Gobernu Kontseiluari zuzendua, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzialdiko Auzitegiko maila bereko epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita."
Iruñean, 2026ko otsailaren 17an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK
2026. URTEKO EKITALDIA
A.–Egitura-aldaketak.
A.1. Unitate organikoak sortzea.
Unitate organiko hauek sortu dira:
KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUONDOKO IKASKETETARAKO ETA IRAKASKUNTZAREN PROGRAMAZIORAKO ATALA / GRADUONDOKO UNITATEA.
Justifikazioa:
Unibertsitate masterren eskaintza etengabe zabaltzeak berekin dakar eskainitako ikaspostuen, aurreinskripzioen eta matrikulen kopurua ere handitzea. Gainera, masterrak askotarikoak dira (master bikoitzak, unibertsitateartekoak, beka propioak dituztenak, Erasmus Mundus), eta horrek eragiten du haien kudeaketa espezializatua eta neketsua izatea. Bestetik, ez dugu ahaztu behar geroz eta zabalagoa dela ikasketak ingelesez egiteko eskaintza, eta ikasketa horiek eskatzen dituzten ikasleen jatorrizko herrialde eta unibertsitateetan ingelesa erabiltzen dela ikasleei arreta emateko.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / LANGILEEN GASTUA KONTROLATZEKO UNITATEA.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoa hazteak eta sendotzeak, batetik, eta irakaskuntza-, ikerketa- eta zerbitzu-jarduera pixkanaka-pixkanaka handitzeak, bestetik, nabarmen handitu dute langileen gastuei lotutako kudeaketa ekonomikoaren bolumena eta konplexutasuna, bai berezko gastuei bai finantzaketa lotetsia duten gastuei dagokienez, eta esparru hori elementu garrantzitsuenetako bat da aurrekontuaren eta kontrol ekonomikoaren ikuspegitik.
I. kapituluak, hau da, langileen gastuei buruzkoak Unibertsitatearen aurrekontu osoaren zatirik handiena hartzen du, eta kudeaketa espezializatua eskatzen du, gastuen plangintza, exekuzio, jarraipen eta kontrol egokia bermatu ahal izateko, bai Unibertsitatearen barnean, bai Nafarroako Gobernuarekiko eta kontrol ekonomiko-finantzarioko organoekiko harremanen esparruan.
Horiek horrela, Langileen Gastuak Prestatu eta Kontrolatzeko Unitatea sortzeak aurre eginen dio langileen gastuak kudeatzeko eta kontrolatzeko funtzioak berariaz egituratu eta indartzeko beharrari; izan ere, unitate hori sortzeak antolamendurako unitate espezializatu bat emanen dio Unibertsitateari, geroz eta handiagoak diren arau-, aurrekontu- eta gardentasun-eskakizunei erantzuteko.
Unitate hori sortzea bereziki beharrezkoa da gastua kontrolatzeko eskakizunak areagotu direlako, bai barneko kontrolean –plangintza ekonomikoa, barne-kontrola eta erabakiak hartzea–, bai kanpokoan; kanpoko eskakizun horiek, hain zuzen, ekonomia- eta aurrekontu-informazioa ematearen eta Nafarroako Gobernuak eta beste kontrol-erakunde batzuek eskatutako jarraipenaren ondoriozkoak dira.
Langileen Gastuak Prestatu eta Kontrolatzeko Unitateak aukera emanen du langileekin, ekonomiarekin eta ikerketarekin loturiko zerbitzuekiko koordinazioa indartzeko, bai eta aurrekontu- eta kontabilitate-informazioaren kalitatea hobetzeko, langileen gastuaren plangintza eta kontrola errazteko eta legezko betebeharrak eta kontrol ekonomiko-finantzariokoak betetzen direla bermatzeko ere, bat etorriz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundearekin, antolamendu-konplexutasunarekin eta jasangarritasun eta gardentasun eskakizunekin.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDAETZEKO ATALA / TEKNIKARIAK ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEAK KUDEATZEKO UNITATEA.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta sendotzeak nabarmen handitu dute teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen (TEKAZEL) kudeaketa-lanaren bolumena eta konplexutasuna, eta beharrezkoa izan da eremu horretan koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartzea.
TEKAZELen Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu kudeaketa egituratu, koordinatu eta bateratzea; horrela, administrazio prozedurak behar bezala tramitatuko direla bermatuko da, bai eta eremu horretako plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagundu ere.
Eginkizun horiek betetzeko, zorroztasun teknikoa eta zehaztasuna behar dira, bai eta beste kudeaketa-eremu batzuekin etengabeko koordinazioa ere, horrek eragin zuzena baitu langileen eskubideetan eta Unibertsitatearen legezko betebeharrak betetzean; halaber, beharrezkoa da elkarrizketa egokia izatea unibertsitateko komunitatearen eremu guztiekin eta langileen arloan eskumena duten kanpoko erakundeekin.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK
KUDEATZEKO ATALA / IRAKASLE FUNTZIONARIOAK KUDEATZEKO UNITATEA.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta sendotzeak, batetik, eta irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera modu progresiboan areagotzeak, bestetik, nabarmen handitu dute unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle eta ikertzaileen kudeaketaren bolumena eta konplexutasuna, eta beharrezkoa izan da eremu horretan koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartzea.
Unibertsitateko irakaskidegoetako Irakasle eta Ikertzaileen Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu talde horren kudeaketa egituratu, koordinatu eta homogeneizatzea; horrela, prozedurak behar bezala tramitatuko direla bermatuko da, eta plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagunduko da.
Eginkizun horiek betetzeko, zorroztasun tekniko eta zehaztasun oso handiak behar dira, bai eta beste kudeaketa-eremu batzuekin etengabeko koordinazioa ere, irakasle eta ikertzaileak arautzen dituen araudia oso konplexua baita eta eginkizun horiek egiteak eragin zuzena baitu irakasleen eskubide pertsonaletan eta Unibertsitatearen legezko betebeharrak betetzean; halaber, beharrezkoa da elkarrizketa egokia izatea unibertsitateko komunitatearen eremu guztiekin eta langileen arloan eskumena duten kanpoko erakundeekin.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / IRAKASLE KONTRATATUAK ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO UNITATEA.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta finkatzeak, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoa (LOSU) aplikatzearen ondoriozko araudi- eta antolamendu-aldaketekin batera, nabarmen areagotu dute irakasle eta ikertzaile kontratatuen kudeaketaren bolumena eta konplexutasuna, eta beharrezkoa izan da eremu horretako koordinazio- eta gainbegiratze-funtzioak indartzea.
Irakasle Kontratatuen eta Ikertzaileen Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu talde horien kudeaketa egituratu, koordinatu eta homogeneizatzea; horrela, prozedurak behar bezala tramitatuko direla bermatuko da, bai eta plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagundu ere.
Kontratu eta estatutu figuren aniztasunaren eta LOSUk ezarritako arau-esparru berrietara pixkanaka egokitzearen ondorioz, zorroztasun tekniko eta zehaztasun oso handiak behar dira eginkizun horiek betetzeko, bai eta beste kudeaketa-eremu batzuekiko etengabeko koordinazioa ere, horrek guztiak eragin zuzena baitu irakasleen eskubide pertsonaletan eta Unibertsitatearen legezko betebeharrak betetzean; halaber, beharrezkoa da elkarrizketa egokia izatea unibertsitateko komunitatearen eremu guztiekin eta langileen arloan eskumena duten kanpoko erakundeekin.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / SARRERA ETA HORNIDURA UNITATEA.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta finkatzeak, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoa (LOSU) aplikatzearen ondoriozko araudi aldaketekin batera, nabarmen handitu dute irakasle kontratatuak eta ikertzaileak hautatzeko eta kontratatzeko prozesuen bolumena eta konplexutasuna, eta beharrezkoa izan da eremu horretako koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartzea.
Irakasle Kontratatuak eta Ikertzaileak Hautatzeko Prozesuen Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu kolektibo horiek hautatzeko eta kontratatzeko prozedurak egituratu, koordinatu eta homogeneizatzea, behar bezala tramitatuko direla bermatuz eta plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagunduz.
Eginkizun horiek betetzeko, zorroztasun tekniko handia, zehaztasuna eta beste kudeaketa-eremu batzuekiko etengabeko koordinazioa behar dira, dauden kontratu figuren aniztasunagatik, prozedurak LOSUk ezarritako arau-esparru berrietara egokitzeagatik eta prozesu horiek langileen eskubideetan eta Unibertsitatearen legezko betebeharrak betetzean duten eragin zuzenagatik; halaber, beharrezkoa da elkarrizketa egokia izatea unibertsitateko komunitatearen eremu guztiekin eta langileen arloan eskumena duten kanpoko erakundeekin.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / NOMINAK ETA GIZARTE SEGURANTZA KUDEATZEKO UNITATEA.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta sendotzeak nabarmen handitu dute irakasleen, ikertzaileen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen kudeaketa ekonomiko eta administratiboaren bolumena eta konplexutasuna, batez ere nominak egiteko prozesuei eta gizarte-aurreikuspenaren eta zergen arloko betebeharrak betetzeari dagokienez; ondorioz, eremu horretako koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartu behar dira.
Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu nominak egiteko prozesuak egituratu, koordinatu eta homogeneizatzea; horrela, prozedurak behar bezala tramitatuko direla bermatuko da, eta plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagunduko da.
Funtzio horiek betetzeko zorroztasun tekniko eta espezializazio handia behar da, ordainsariei, gizarte-aurreikuspenari eta zergei buruzko Estatuko eta Foru Komunitateko araudia aldi berean aplikatzearen ondorioz. Izan ere, Unibertsitatearen barnean babes sozialeko zenbait talde eta araubide daude, eta horrek nabarmen areagotzen du kudeaketaren konplexutasuna.
KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA / IKASGELEN ETA LABORATEGIEN UNITATEA.
Justifikazioa:
Azken urteotan, Unibertsitateak hedapen nabarmena izan du bere azpiegitura teknologiko eta akademikoetan, bai eraikin berriak ireki direlako, bai, batez ere, gradu eta master berriak gehitu direlako. Horiek guztiek asko handitu dute eskari teknologikoa, eta espezializazio maila handia behar dutenez, beharrezkoa da praktiketarako laborategi espezifikoak jartzea. Hazkunde horrek gero eta konplexutasun handiagoa sortu du ikasgeletako eta laborategietako zerbitzu informatikoen kudeaketan eta euskarrian, eta, beraz, Erabiltzaileari Laguntzeko Atalaren barnean egitura bat sortzeko beharra planteatu da, hain zuzen ere premia berriei eraginkortasunez erantzuteko.
B.–Lanpostuen aldaketa.
B.1. Funtzionario lanpostuak sortzea.
Lanpostu hauek sortu dira:
KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA /. / ILUZT.
–Espektroskopiako laborategien kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 922.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: lanaldi zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Gaur egun, ILUZTek zerbitzuetako kudeaketari lanpostu bat besterik ez du, batez ere Materialen Karakterizazio Fisiko-kimikoaren Arloan laguntza ematen duena. Nabarmentzekoa da lanpostu horri ez zaiola ofizialki espezialitate bat eman, nahiz eta formalki eskatu izan den hori egitea. Bestalde, Elektronikaren eta Analisi Kimikoen arloek ez dute zerbitzuetako kudeaketari lanposturik, eta eremu horietan gero eta gehiago eskatzen dira bai zerbitzuak eta bai laguntza teknikoa.
KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / /. ILUZT.
–Kimikako laborategien kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 923.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: lanaldi zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Gaur egun, ILUZTek zerbitzuetako kudeaketari lanpostu bat besterik ez du, batez ere Materialen Karakterizazio Fisiko-kimikoaren Arloan laguntza ematen duena. Nabarmentzekoa da lanpostu horri ez zaiola ofizialki espezialitate bat eman, nahiz eta formalki eskatu izan den hori egitea. Bestalde, Elektronikaren eta Analisi Kimikoen arloek ez dute zerbitzuetako kudeaketari lanposturik, eta eremu horietan gero eta gehiago eskatzen dira bai zerbitzuak eta bai laguntza teknikoa.
KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / ANALISIRAKO ETA PROGRAMAZIORAKO ATALA.
–Datuen analisiko teknikaria.
- Lanpostuaren zk.: 924.
- Maila: A.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,88.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Arrazoirik berehalakoena lan tekniko hori egonkortzea da, gaur egun kanpoko langileek egiten baitute. 2023ko azarotik, atalak CSB (Computer Science Brand SL) enpresaren baliabide bat erabiltzen du DATUPNA informazio sistemaren proiektua egiteko (Europako funtsekin finantzatutako proiektua da). Beraz, ezinbestekoa da Datuen analisiko OLko teknikari lanpostu bat izatea, bai lortutako aurrerapenei jarraipena emateko, bai eta haiek finkatzeko ere.
Lanpostu hori sortzeak etorkizunean egonen diren funtzioei erantzuten die, egungo egiturak ezinezkoa baitu hori egitea. Lanpostu hori funtsezkoa da Unibertsitatearen estatistika-plana abian jartzeko, erakundeari Datawarehouse bat emateko estrategiaren zati gisa, informazio-sistemaren oinarri izan dadin. Horrek ekartzen du, estatistiken bilketa soiletik haratago, datuen zikloaren kudeaketa integrala gidatzea, iturriak integratzea eskatzen duena, eta Unibertsitatean sakabanatuta dauden zenbait informazio iturri bateratzea, ikuspegi orokor eta koherentea izateko. Bestalde, informazio instituzionalaren zehaztasuna, etika eta segurtasuna definitu behar ditu. Gainera, egungo informazio sistema zabaldu nahi da oraindik erabakiak hartzeko tresnetan erabat integratuta ez dauden erakundearen arlo berrietara. Analistaren profilari esker, Unibertsitateak Datuaren Gobernuari eta erakundeen gardentasunari loturiko etorkizuneko erronkak betetzen ahalko ditu.
KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA / ERREGISTRO BULEGOA.
–Administrazioko kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 925.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Azken hiru urteetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aldaketa handiak egin ditu administrazio elektronikoaren esparruan:
–2022ko abenduaren 19an, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamendua onetsi zen; hartan ezartzen da, besteak beste, unibertsitateko komunitateak nahitaez elektronikoki izan behar dituela harremanak Unibertsitatearekin, bai harekin egin behar dituen harreman administratiboei dagokionez, bai Erregistro Gaietan Laguntza emateko Bulegoaren funtzioei dagokienez.
–2025eko otsailean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektroniko berria hasi zen ekoizten.
Administrazio elektronikoaren aldaketa horiek, zehazki, Erregistro Gaietan Laguntza emateko Bulegoetan eskatzen den arreta motaren bilakaera ekarri dute, eta espezializazio handiagoa eskatzen dute.
KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / /. /
–Administrazioko kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 926.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Laguntzen eta Deialdien Atalak gaur egun duen lan karga dela-eta, eta Estatu eta komunitate mailan eskatutako eta emandako proiektuen hazkunde nabarmena kontuan hartuta, beharrezkoa da Atalaren egitura indartzea eta teknifikatzea; horretarako, OLko Administrazioko kudeaketari lanpostu bat sortuko da, proiektu tipologia guztiei zeharkako laguntza emateko eta kudeaketa ekonomiko-administratiboko prozesuak hobetzeko funtzioak izanen dituena.
Eskatutako lanpostua Estatu eta komunitate mailako proiektuen kudeaketa integralean espezializatutako profil batekin eratuko da, eta helburua da, hain zuzen, gastuak tramitatzearekin, justifikazioen jarraipenarekin eta barneko eta kanpoko kontu ikuskaritzei emandako arretarekin lotutako irizpideak bateratu eta prozedurak optimizatzea. Errefortzu horri esker, finantzaketa publiko eta pribatuko araudien aplikazioa homogeneizatzen ahalko da, berrikuspen ekonomiko eta finantzarioetan intzidentziak murrizten ahalko dira eta proiektuak gauzatzeko mugarrietan erantzunak emateko denborak hobetzen ahalko dira.
Laguntzen eta Deialdien Atalean plantilla handitzea eta, ondorioz, lan egiteko modua partzialki berregituratzea honako alderdi hauetan oinarritzen da nagusiki:
–Eskatutako proiektuen kopuruaren hazkunde nabarmena: azken urtean nabarmen handitu dira I+G+Bko Estatuko Planaren deialdietarako eskaerak, bai eta erakunde pribatuek eta banku entitateek sustatutako deialdi berrietarako eskaerak ere. Deialdi horiek, hain zuzen, oinarri arautzaileak eta NUPen partaidetzaren baldintza espezifikoak zehatz-mehatz aztertzea eskatzen dute.
–Emandako proiektuen kopuruaren hazkunde esponentziala: azken ekitaldian, Estatuko Planeko 30 proiektu berri eta 28 proiektu autonomiko eman dira, fundazioek finantzatutako zenbait proiekturekin batera. Proiektu horiek kudeatzeko, jarraipen bereizia eta finantzatzaile bakoitzaren berezitasunetara egokitua egin behar da.
–Laguntza administratiboa emateko egiturak indartzeko beharra: Estatuko eta komunitateko proiektuen kopurua handitzeak eta horiek gero eta konplexuagoak izateak ezinbestekoa egiten dute gastuak kudeatzeko, justifikazio ekonomiko eta finantzarioak prestatu eta berrikusteko eta kontu ikuskaritzak koordinatzeko baliabideak indartzea, deialdien eskakizunak betetzen direla bermatzeko eta kontroletan itzulketak edo gorabeherak izateko arriskua murrizteko.
KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / SARBIDEAREN, BEKEN ETA TITULUEN ATALA.
–Administrazioko ofiziala.
- Lanpostuaren zk.: 927.
- Maila: C.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %14,20.
- Hizkuntza-eskakizuna: euskarako C1 maila.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
–Administrazioko ofiziala.
- Lanpostuaren zk.: 928.
- Maila: C.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %14,20.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Azken urteetan, atalak gora egin du, bai kudeatzen dituen prozeduren kopuruan, bai ikasleei ematen dien arretan, hau da, ikasleen sarbidearekin, onarpenarekin, bekekin eta tituluekin lotutako gaietan. Errefortzuko kontratazioak ere handitu dira urteetan, eta hiru administrari ere kontratatu dira urtean sei hilabetez. Bestalde, 2025ean administrazio elektronikoa ezartzeak dedikazio handiagoa eskatzen du espedienteak tramitatzeko.
KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA /
–Informatikako ofiziala.
- Lanpostuaren zk.: 929.
- Maila: C.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %24,20.
- Lanaldia: lanaldi zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Osasun Zientzien campuseko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalean lanaldi zatitua izanen duen ofizial teknikoaren (Informatika Zerbitzua) beste lanpostu bat sortzea justifikatuta dago Medikuntzako eraikin berria berehala martxan jarriko delako eta, ondorioz, jarduera akademikoa eta teknologikoa areagotuko direlako. Instalazioak handitzeak berekin ekarri du irakaskuntzako eta informatikako ikasgelak, laborategiak eta simulazio-espazio berriak ezartzea, eta beharrezkoa da arreta tekniko iraunkorra eta espezializatua ematea, sistemek eta ekipamenduek behar bezala funtziona dezaten eta irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak aurrera egin dezan.
Era berean, eskaera teknologiko handia duten gradu eta master berriak ezartzeak nabarmen handituko ditu aurrez aurreko laguntza informatikoaren beharrak. Testuinguru horretan, Arrosadiko campusean gaur egun ematen den laguntza ez da nahikoa aurreikusitako gorabeheren bolumenari eta espezifikotasunari eraginkortasunez erantzuteko. Modu presentzialean jardunen duen bigarren lanpostu bat jartzeak aukera emanen du zerbitzua indartzeko, erantzuteko denborak hobetzeko, erabiltzaileei ematen zaien arretaren kalitatea handitzeko eta Osasun Zientzien Fakultateko instalazioen hazkundearekin eta konplexutasunarekin bat datorren euskarri tekniko egokia ziurtatzeko.
KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA / MANTENTZE-LANEN UNITATEA.
–Mantentze-lanetako kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 930.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Azken hilabeteetan, Unibertsitatearen azpiegiturak hazkunde esanguratsua izan du, kudeaketa tekniko espezializatua eskatzen duten instalazio berriak baitaude gaur egun:
–Medikuntzako eraikinak, adibidez, 12.000 metro karratu baino gehiago eta ekipamendu berezia du, eta horrek gainbegiratzeko premia espezifikoak eskatzen ditu: sorkuntza fotovoltaikoko sistemak, bero-ponpak, klimatizagailuak eta argiztapen-sistemak eta suteen kudeaketa berritzaileak.
–Sarioko 6. moduluak, bestetik, girotzeko ekipamendu aurreratua du.
–Campusean eta Mutiloan girotzeko instalazioak modernizatu behar dira, eta efizientzia handiko eta kontrol adimenduneko sistemak sartu.
Instalazioen kopurua eta konplexutasuna handitzeak honako hauek eragin ditu:
–Karga operatibo handiagoa egungo ekipoarentzat.
–Instalazioak programatzea eta eraikinak martxan jartzea.
–Plangintza estrategikoaren beharra mantentze-lan prebentiborako eta zuzentzailerako.
–Gorabeheren eta ustekabeko kostuen arriskua, behar bezala kudeatzen ez bada.
–Araudiaren eskakizunak betetzea segurtasunaren, efizientzia energetikoaren eta klimatizazioaren arloan.
KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA / OBREN UNITATEA.
–Obretako teknikaria.
- Lanpostuaren zk.: 931.
- Maila: A.
- Titulazio espezifikoa: Arkitekturako unibertsitate titulua edo baliokidea.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: lanaldi zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Datozen urteetan, nabarmen handituko da obra-proiektuen bolumena, bai eraikin berriak eraikitzeko, bai zaharberritze lanak egiteko, bai eta modernizatzeko lanak egiteko ere. Beharrezkoa da Unibertsitatean profil profesional berri bat sartzea, bere gain hartuko dituena, zuzenean eta etengabe, eraikingintzako ondarearen kudeaketa integralari lotutako espezializazio handiko funtzio teknikoak. Eginkizunen artean honako hauek daude:
–Eraikitzeko, zaharberritzeko eta erreformatzeko jarduketetarako oinarrizko proiektuak eta egikaritze proiektuak idaztea.
–Obren gidaritza eta gainbegiraketa egitea, eta bermatzea kalitatea kontrolatuko dela, epeak beteko direla eta egindako lanei buruzko ziurtagiriak eginen direla.
Era berean, ezinbestekoa da profil tekniko propioa izatea eraikinen mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailearen plangintza eta jarraipena egiteko, jasangarritasun eta efizientzia energetikoko irizpideak txertatuta. Horrez gain, txosten teknikoak, balorazioak eta irizpenak egin behar dira, campusetako hirigintza eta irisgarritasuna kudeatu behar dira, eta obretako segurtasuna eta osasuna kontrolatu behar dira. Eginkizun horiek betetzeko, arduraldi egonkorra behar da, eta antolaketa sakon ezagutu behar da. Hori guztia dela-eta, beharrezkoa da lanpostu hori sortzea.
Gaur egungo egoera:
–Obretarako aurrekontua nabarmen handitu da.
–Proiektuen aniztasunak berekin dakar hornitzaile anitzekin koordinatzea eta araudi espezifikoak betetzea.
–Egungo taldeak ez du gaitasun nahikorik aurreikusitako jarduketa guztien plangintza, ikuskapena eta kontrola bere gain hartzeko, eta, gainera, Mantentze-lanen Unitateko baliabideak erabili behar izaten dira obrak egin ahal izateko.
KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / / ZERBITZU OROKORREN UNITATEA.
–Zerbitzuetako ofiziala.
- Lanpostuaren zk.: 932.
- Maila: C.
- Mailaren osagarria: %12.
- Lanpostuaren osagarria: %14,20.
- Lanaldia: txandakakoa.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Sarioko eraikinak nabarmen egin du gora bere azaleran eta jardueran, arrazoi hauengatik:
–Ikasgeletarako eta ekintzailetzarako espazioetarako bi solairu berri jarri dira.
–Hirugarren solairu gehigarri bat jartzea aurreikusten da, ikasgelak eta bulegoak barne hartuko dituena.
–Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak titulazioa jarri ondoren, gora egin du jarduera akademikoak, eta horrek ikasle eta langile gehiago eskatzen ditu.
Egungo egoera:
–Egun zerbitzuak ematen dituzten langileek ez dute eraikin osoari arreta emateko ahalmenik, nabarmen handitu baita azalera erabilgarria; izan ere, ikasgelategi bat balitz bezala erabiltzen da.
–Jarduera handitzeak behar operatibo handiagoak sortu ditu: sarbideak kontrolatzea eta erabiltzaileei informazioa ematea, gorabeherei arreta ematea, espazioak muntatzen laguntzea eta instalazioak gainbegiratzea.
–Langileen plantilla indartzen ez bada, arriskua dago zerbitzuaren kalitateari eta irudi instituzionalari kaltea eragiteko; izan ere, langileak luzaroan egoten dira arreta-postutik kanpo.
KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / AZPIEGITUREN ATALA /
–Ekonomiako teknikaria.
- Lanpostuaren zk.: 933.
- Maila: A.
- Titulazio espezifikoa: lizentzia edo gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan edo Ekonomian, edo haien baliokide bat.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,88.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Unibertsitateak kudeatu behar dituen zerbitzu orokorretako kontratu publikoen bolumena eta konplexutasuna nabarmen handitu direnez, beharrezkoa da ekonomiako teknikari espezializatu bat izatea. Kontratu horiek erakundearen eguneroko funtzionamendurako funtsezko eremuak hartzen dituzte, eta aurrekontuko plangintza zorrotza, gauzatze ekonomikoaren etengabeko jarraipena eta gastuaren kontrol zehatza behar dituzte, bat etorriz kontratazio publikoari eta aurrekontu egonkortasunari buruzko araudiarekin. Berariazko prestakuntza ekonomikoa duen profil teknikorik ez egoteak zaildu egiten du prozesu horiek behar bezala gainbegiratzea, eta areagotu egiten ditu, besteak beste, aurrekontua betearaztean gorabeherak izateko arriskua, aurrekontuko desbideratzeak eta tramite administratiboetako atzerapenak.
Era berean, kontratuen eta haiei loturiko obren kudeaketa ekonomikoak etengabeko kontrol teknikoa eskatzen du, bermatzearren baliabide publikoak behar bezala aplikatzen direla, lanak ziurtatzen direla, prezioak berrikusten direla, kontratu aldaketak tramitatzen direla eta obrak gauzatzean gorabehera ekonomikoak konpontzen direla. Ekonomiako teknikari bat egoteak kontratuen kudeaketaren efizientzia eta gardentasuna indartuko ditu; gainera, aldi berean, funtzio horietako zenbait espezializatu gabeko beste profil batzuen esku uzten ahalko dira, eta horrek laguntza emanen du administrazioa profesionalizatuagoa izan dadin eta Unibertsitatearen kontratu jardueraren bolumen gero eta handiagoarekin lerrokatuagoa egon dadin.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / ANTOLAMENDURAKO ETA KALITATERAKO ATALA / HOBEKUNTZARAKO ETA KALITATERAKO UNITATEA.
–Administrazioko kudeaketaria.
- Lanpostuaren zk.: 934.
- Maila: B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Lanpostuaren osagarria: %6,73.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Antolamendurako eta Kalitaterako Atalean honako behar hauek daude:
–Ikastegiei laguntza ematea egiaztapen instituzionala berritzeko eta gradu eta master berriak txertatzeko, Erasmus Mundus zigiluak babestutako titulu bateratuak barne; halaber, laguntza ematea dauden gradu eta masterrak 822/2021 Errege Dekretura egokitzeko.
–Ikastegien egiaztapen instituzionala berritzean, printzipio eta balio demokratikoak eta Garapen Jasangarrirako Helburuak txertatzearren burututako ekintzen jarraipena egitea.
–NADOEren egiaztapen instituzionala.
–HRS4R zigilua (Human Resources Strategy for Research).
–Irakaskuntza Ebaluatzeko Programaren DOCENTIA ziurtagiria.
–Zerbitzu administratiboen kalitatean aurrera egitea eta zerbitzuen kartekin eta kudeaketa hobetzeko beste tresna posible batzuekin jarraitzea. Nabarmentzekoa da arlo hori AUDIT txostenetan dagoela identifikatuta.
–Titulu berekien Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren jarraipenean laguntzea.
–Kalitatearen Barne Bermerako Sistema UNITAN integratzea.
Bestalde, kudeaketa-software bat abian jartzea Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren prozesu guztien urteko emaitzen jarraipenean eta ikastegiei laguntzeko. Software hori gaur egun informazio sisteman ezartzen ari den beste softwarearen eskutik joanen da, eta harekin konektatuta egonen da.
Azken puntu horri dagokionez, kudeaketa-ereduen edo kalitaterako ereduen eta emaitzen analisiaren artean dagoen lotura nabarmendu nahi da. Kudeaketa-eredu bat ezin da bananduta egon kudeatzen dituen datuen eta adierazleen tratamendutik, eta, aldi berean, prozesuen emaitza jasotzera bideratuta egon behar du erabat.
KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUONDOKO IKASKETETARAKO ETA IRAKASKUNTZAREN PROGRAMAZIORAKO ATALA / GRADUONDOKO UNITATEA.
–Unitateko burua.
- Lanpostuaren zk.: 935.
- Maila: A/B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %10.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %4,88.
- Hizkuntza-eskakizuna: ingeleseko C1 maila.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Beharrezkotzat jotzen da figura bat sortzea, zeinak, ikasleen kasuistika espezifikoaren zuzeneko kudeaketa egiteaz gain, atalaren lan karga birbanatzea ahalbidetuko baitu, zeregin operatiboak esleituko baitzaizkio. Horrela, atalburuaren lana arinduko da, hark egun dituen ohiko eginkizunak lanpostu berrira pasatuko baitira, eta atalburuak, orain, errazagoa izanen du irakaskuntzaren antolamenduaren eta programazioaren esparruan aritzea. Aurreko guztia ikusita, Graduondoko ikasketetarako arduradunaren lanpostu bat sortzea eskatzen da (A/B maila), hizkuntza-eskakizuna ingeleseko C1 maila izanen duena eta Irakaskuntzaren Antolamendu eta Programaziorako Atalari atxikita egonen dena.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / LANGILEEN GASTUA KONTROLATZEKO UNITATEA.
–Unitateko burua.
- Lanpostuaren zk.: 936.
- Maila: A/B.
- Erabateko arduraldiaren osagarria: %55.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %10.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %4,88.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoa hazteak eta sendotzeak, batetik, eta irakaskuntza-, ikerketa- eta zerbitzu-jarduera pixkanaka-pixkanaka handitzeak, bestetik, nabarmen handitu dute langileen gastuei lotutako kudeaketa ekonomikoaren bolumena eta konplexutasuna, bai berezko gastuei, bai finantzaketa lotetsia duten gastuei dagokienez. Hori dela-eta, beharrezkoa da eremu hori lantzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko funtzioak indartzea.
Testuinguru horretan, aurrekontuaren I. kapitulua, langileen gastuei buruzkoa dena eta Unibertsitateko aurrekontu osoaren parterik handiena hartzen duena, elementu kritikoa da aurrekontuko plangintzaren, finantza-jasangarritasunaren eta legezko betebeharrak betetzearen ikuspegitik, bai Unibertsitatearen barnean, bai Nafarroako Gobernuarekin eta kontrol ekonomiko-finantzarioko organoekin dituen harremanetan.
Langileen Gastuak Prestatu eta Kontrolatzeko Unitateko buruaren lanpostua sortzeak erreferente tekniko espezializatu bat izateko beharrari erantzuten dio, langileen gastua prestatu, gauzatu, jarraipena egin eta kontrolatzeko funtzioak antolatu, koordinatu eta indartu ahal izateko, eta plangintza egokia eta aurrekontu-egozpen egokia bermatzeko.
Eginkizun horiek betetzeak zorroztasun tekniko eta espezializazio handia eskatzen du, alde batetik aurrekontuari, kontabilitateari eta langileei loturiko araudia aplikatzearen ondorioz, eta, bestetik, langileen gastuetan eragina duten talde, araubide juridiko eta finantzaketa-iturri asko existitzen direlako.
Lanpostua funtsezkoa da, gainera, gastua kontrolatzeko gero eta eskakizun gehiago daudelako, bai barneko mailan –plangintza ekonomikoa, barneko kontrola eta erabakiak hartzea–, baita kanpokoan ere; halaber, beharrezkoa da ekonomia- eta aurrekontu-informazioa ematea eta administrazio eskudunek ezarritako jarraipen eta kontrol eskakizunak betetzea.
Lanpostu hori sortzeak aukera ematen du langileen gastua aztertzearekin, kontrolatzearekin eta haren jarraipena egitearekin loturiko gaitasuna indartzeko, informazio ekonomiko-finantzarioaren kalitatea hobetzeko, erabaki estrategikoak hartzea errazteko eta aurrekontuari eta kontrolari loturiko betebeharrak betetzen direla bermatzeko, bat etorriz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundearekin, antolamenduaren konplexutasunarekin eta gardentasunaren eta finantza-jasangarritasunaren eskakizunekin.
KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA / IKASGELEN ETA LABORATEGIEN UNITATEA.
–Unitateko burua.
- Lanpostuaren zk.: 937.
- Maila: A/B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %10.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %4,88.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Azken urteotan, Unibertsitateak hedapen nabarmena izan du bere azpiegitura teknologiko eta akademikoetan, bai eraikin berriak ireki direlako, bai, batez ere, gradu eta master berriak gehitu direlako. Horiek guztiek asko handitu dute eskari teknologikoa, eta espezializazio maila handia behar dutenez, beharrezkoa da praktiketarako laborategi espezifikoak jartzea. Hazkunde horrek gero eta konplexutasun handiagoa sortu du ikasgeletako eta laborategietako zerbitzu informatikoen kudeaketan eta euskarrian, eta, beraz, Erabiltzaileari Laguntzeko Atalaren barnean egitura bat sortzeko beharra planteatu da, hain zuzen ere premia berriei eraginkortasunez erantzuteko.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / OSASUNAREN SUSTAPENERAKO ATALA / DIBERTSITATEAREN ETA INKLUSIOAREN UNITATEA.
–Unitateko burua.
- Lanpostuaren zk.: 938.
- Maila: A/B.
- Bateraezintasunaren osagarria: %35.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %10.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %4,88.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Proposamen honek Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren aginduak betetzeko beharrari erantzuten dio, lege horrek campus unibertsitarioetan dibertsitatea eta inklusioa sustatzeko unitate espezifikoak izateko betebeharra ezartzen baitu.
LOSUren arabera, funtzio hauek dituzte dibertsitaterako unitateek:
–Inklusiorako eta diskriminazioaren aurkako politika unibertsitarioen garapena modu transbertsalean koordinatzea eta politika horiek unibertsitatearen jarduera eta eginkizun guztietan sartzea.
–Desgaitasunari arreta emateko zerbitzu bat izatea, haren funtsezko eskumenen artean.
Burutza hori sortzeari esker, funtzio horiek zentralizatu eta profesionalizatzen ahalko dira, beste zerbitzu, ikastegi eta sail batzuekin koordinatzeko ardura zehatzekin. Lanpostu horrek bere gain hartuko ditu Unibertsitate Osasungarrirako Planak planifikatzeko, diseinatzeko eta gauzatzeko eginkizunak, gizarteratzekoak eta Jazarpenaren Prebentzio Planarekin eta Berdintasunerako Planarekin lankidetzan aritzekoak, bai eta inguruko eragileekiko ekintza eta elkarrizketa ebaluatzekoak ere; bestetik, bermatuko da unibertsitate osoan dibertsitate- eta gizarteratze-politikei jarraipen egokia emanen zaiela eta ongi ezartzen direla.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDEATZEKO ATALA / TEKAZELak KUDEATZEKO UNITATEA.
–Unitateko arduraduna.
- Lanpostuaren zk.: 939.
- Maila: B/C.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %20.
- Bateraezintasunaren osagarria edo mailaren osagarria: %35 edo %12.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %10,20.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta sendotzeak nabarmen handitu dute teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen (TEKAZEL) kudeaketa-lanaren bolumena eta konplexutasuna, eta beharrezkoa izan da eremu horretan koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartzea.
TEKAZELen Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu kudeaketa egituratu, koordinatu eta bateratzea; horrela, administrazio prozedurak behar bezala tramitatuko direla bermatuko da, bai eta eremu horretako plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagundu ere.
Eginkizun horiek betetzeko, zorroztasun teknikoa eta zehaztasuna behar dira, bai eta beste kudeaketa-eremu batzuekin etengabeko koordinazioa ere, horrek eragin zuzena baitu langileen eskubideetan eta Unibertsitatearen legezko betebeharrak betetzean; halaber, beharrezkoa da elkarrizketa egokia izatea unibertsitateko komunitatearen eremu guztiekin eta langileen arloan eskumena duten kanpoko erakundeekin.
Lanpostu horrek erantzukizun ertaineko eginkizunak beteko ditu honako lan arlo hauetan:
–Langileen arloko egoera administratiboak kudeatzea eta Foru Komunitateko eta Unibertsitateko araudia aplikatzea.
–TEKAZELen plantilla organikoa mantentzea eta eguneratzea.
–Gizarte Segurantzarekiko kudeaketak egitea afiliazioaren, alten, bajen eta datu-aldaketen arloetan.
–Oporren, baimenen, lizentzien eta absentismoen koordinazioa eta kontrola egitea, eta zerbitzuen estaldura egokia bermatzea.
–Barneko koordinazioa egitea Unibertsitateko zerbitzu eta organoekin, bai eta kanpoko koordinazioa ere, hain zuzen ere langileen kudeaketarekin lotutako erakunde publikoekin.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / IRAKASLE FUNTZIONARIOAK KUDEATZEKO UNITATEA.
–Unitateko arduraduna.
- Lanpostuaren zk.: 940.
- Maila: B/C.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %20.
- Bateraezintasunaren osagarria edo mailaren osagarria: %35 edo %12.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %10,20.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta sendotzeak, batetik, eta irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera modu progresiboan areagotzeak, bestetik, nabarmen handitu dute unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle eta ikertzaileen kudeaketaren bolumena eta konplexutasuna, eta beharrezkoa izan da eremu horretan koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartzea.
Unibertsitateko irakaskidegoetako Irakasle eta Ikertzaileen Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu talde horren kudeaketa egituratu, koordinatu eta homogeneizatzea; horrela, prozedurak behar bezala tramitatuko direla bermatuko da, eta plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagunduko da.
Eginkizun horiek betetzeko, zorroztasun tekniko eta zehaztasun oso handiak behar dira, bai eta beste kudeaketa-eremu batzuekin etengabeko koordinazioa ere, irakasle eta ikertzaileak arautzen dituen araudia oso konplexua baita eta eginkizun horiek egiteak eragin zuzena baitu irakasleen eskubide pertsonaletan eta Unibertsitatearen legezko betebeharrak betetzean; halaber, beharrezkoa da elkarrizketa egokia izatea unibertsitateko komunitatearen eremu guztiekin eta langileen arloan eskumena duten kanpoko erakundeekin.
Lanpostu horrek erantzukizun ertaineko eginkizunak beteko ditu honako lan arlo hauetan:
–Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle eta ikertzaileak lanpostuetan sartzearekin, lanpostuak hornitzearekin eta mailaz igotzearekin loturiko prozesuak eta egoera administratiboak.
–Irakasle eta ikertzaileen arloko araudia aplikatzea, dela Unibertsitatekoa, dela Estatukoa, dela Foru Komunitatekoa.
–Estatu mailako irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera ebaluatzeko prozedurak kudeatzea.
–Irakasleen banakako merezimenduei lotutako ordainsari gehigarrien tramitazioa eta jarraipena egitea, indarrean dagoen foru araudiaren arabera.
–Lanpostuen zerrenda mantentzea eta eguneratzea.
–Baimenak, lizentziak eta lizentzia akademikoak kudeatzea, eta aldi baterako ezintasun egoeren eta gainerako absentzien jarraipena egitea.
–Gizarte Segurantzan, Estatuko Klase Pasiboen Araubidean eta Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorrean (MUFACE) afiliazioari, altei, bajei eta datu-aldaketei buruzko kudeaketak.
–Sailekin, ikastegiekin, organo akademikoekin eta zerbitzu administratiboekin barneko koordinazioa egitea, bai eta Estatuko eta Foru Komunitateko erakundeekin, ebaluazio-agentziekin eta irakasleen eta ikertzaileen kudeaketarekin zerikusia duten gainerako erakundeekin kanpoko koordinazioa egitea ere.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / IRAKASLE KONTRATATUAK ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO UNITATEA.
–Unitateko arduraduna.
- Lanpostuaren zk.: 941.
- Maila: B/C.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %20.
- Bateraezintasunaren osagarria edo mailaren osagarria: %35 edo %12.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %10,20.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta finkatzeak, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoa (LOSU) aplikatzearen ondoriozko araudi- eta antolamendu-aldaketekin batera, nabarmen areagotu dute irakasle eta ikertzaile kontratatuen kudeaketaren bolumena eta konplexutasuna, eta beharrezkoa izan da eremu horretako koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartzea.
Irakasle Kontratatuen eta Ikertzaileen Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu talde horien kudeaketa egituratu, koordinatu eta homogeneizatzea; horrela, prozedurak behar bezala tramitatuko direla bermatuko da, bai eta plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagundu ere.
Kontratu eta estatutu figuren aniztasunaren eta LOSUk ezarritako arau-esparru berrietara pixkanaka egokitzearen ondorioz, zorroztasun tekniko eta zehaztasun oso handiak behar dira eginkizun horiek betetzeko, bai eta beste kudeaketa-eremu batzuekiko etengabeko koordinazioa ere, horrek guztiak eragin zuzena baitu irakasleen eskubide pertsonaletan eta Unibertsitatearen legezko betebeharrak betetzean; halaber, beharrezkoa da elkarrizketa egokia izatea unibertsitateko komunitatearen eremu guztiekin eta langileen arloan eskumena duten kanpoko erakundeekin.
Lanpostu horrek erantzukizun ertaineko eginkizunak beteko ditu honako lan arlo hauetan:
–Irakasle kontratatuen eta ikertzaileen kontratazio modalitateen kudeaketa egitea, bat etorriz Unibertsitateko, Estatuko eta Foru Komunitateko araudiekin eta LOSUk ezarritako esparruarekin.
–Egoera administratiboak, arduraldiarekin loturiko araubideak, bateragarritasunak eta zerbitzuak emateko gainerako baldintzak kudeatzea.
–Baimenak, lizentziak eta lizentzia akademikoak kudeatzea, eta aldi baterako ezintasun egoeren eta gainerako absentzien jarraipena egitea.
–Afiliazioaren, alten, bajen eta datu-aldaketen arloko kudeaketak egitea Gizarte Segurantzan, eta, hala badagokio, aplikatzekoak diren babes sozialeko beste araubide batzuetan.
–Sailekin, ikastegiekin, organo akademikoekin eta zerbitzu administratiboekin barneko koordinazioa egitea, bai eta Estatuko eta Foru Komunitateko erakundeekin, ebaluazio-agentziekin eta irakasleen eta ikertzaileen kudeaketarekin zerikusia duten gainerako erakundeekin kanpoko koordinazioa egitea ere.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / SARRERA ETA HORNIDURA UNITATEA.
–Unitateko arduraduna.
- Lanpostuaren zk.: 942.
- Maila: B/C.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %20.
- Bateraezintasunaren osagarria edo mailaren osagarria: %35 edo %12.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %10,20.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta finkatzeak, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoa (LOSU) aplikatzearen ondoriozko araudi aldaketekin batera, nabarmen handitu dute irakasle kontratatuak eta ikertzaileak hautatzeko eta kontratatzeko prozesuen bolumena eta konplexutasuna, eta beharrezkoa izan da eremu horretako koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartzea.
Irakasle Kontratatuak eta Ikertzaileak Hautatzeko Prozesuen Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu kolektibo horiek hautatzeko eta kontratatzeko prozedurak egituratu, koordinatu eta homogeneizatzea, behar bezala tramitatuko direla bermatuz eta plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagunduz.
Eginkizun horiek betetzeko, zorroztasun tekniko handia, zehaztasuna eta beste kudeaketa-eremu batzuekiko etengabeko koordinazioa behar dira, dauden kontratu figuren aniztasunagatik, prozedurak LOSUk ezarritako arau-esparru berrietara egokitzeagatik eta prozesu horiek langileen eskubideetan eta Unibertsitatearen legezko betebeharrak betetzean duten eragin zuzenagatik; halaber, beharrezkoa da elkarrizketa egokia izatea unibertsitateko komunitatearen eremu guztiekin eta langileen arloan eskumena duten kanpoko erakundeekin.
Lanpostu horrek erantzukizun ertaineko eginkizunak beteko ditu honako lan arlo hauetan:
–Irakasle kontratatuak eta ikertzaileak hautatzeko prozesuak planifikatu, koordinatu eta gainbegiratzea, bat etorriz Unibertsitateko, Estatuko eta Foru Komunitateko araudiarekin.
–Prozesu horiei lotutako deialdiak, hautaketa-batzordeak eta prozedura administratiboak tramitatzea.
–Lanaldi partzialeko irakasle kontratatuak, irakasle elkartuak eta irakaslanerako ordezko irakasleak kontratatzeko proposamenen kudeaketa espezifikoa egitea –azken figura hori LOSUk berriki sortutakoa da–, eta araudia behar bezala aplikatzen dela eta irakaskuntza-plangintzarekin behar bezala artikulatzen dela bermatzea.
–Sail, ikastegi eta organo akademikoekin koordinatzea, irakaskuntza- eta ikerketa-beharrak hautemateko eta hautaketa-prozesuak behar bezala programatzeko.
–Inplikatutako zerbitzu administratiboekin barneko koordinazioa egitea eta langileak hautatzeko eta kontratatzeko prozesuekin lotutako erakunde publikoekin kanpoko koordinazioa egitea.
KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN UNITATEA.
–Unitateko arduraduna.
- Lanpostuaren zk.: 943.
- Maila: B/C.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %20.
- Bateraezintasunaren osagarria edo mailaren osagarria: %35 edo %12.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %10,20.
- Lanaldia: goizez.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hazkundeak eta sendotzeak nabarmen handitu dute irakasleen, ikertzaileen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen kudeaketa ekonomiko eta administratiboaren bolumena eta konplexutasuna, batez ere nominak egiteko prozesuei eta gizarte-aurreikuspenaren eta zergen arloko betebeharrak betetzeari dagokienez; ondorioz, eremu horretako koordinazio eta gainbegiratze funtzioak indartu behar dira.
Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitateko arduradunaren lanpostua sortzeak langile horien antolaketan eta kudeaketan erreferente bat izateko beharrari erantzuten dio, hark posible eginen baitu nominak egiteko prozesuak egituratu, koordinatu eta homogeneizatzea; horrela, prozedurak behar bezala tramitatuko direla bermatuko da, eta plangintza, eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa hobetzen lagunduko da.
Funtzio horiek betetzeko zorroztasun tekniko eta espezializazio handia behar da, ordainsariei, gizarte-aurreikuspenari eta zergei buruzko Estatuko eta Foru Komunitateko araudia aldi berean aplikatzearen ondorioz. Izan ere, Unibertsitatearen barnean babes sozialeko zenbait talde eta araubide daude, eta horrek nabarmen areagotzen du kudeaketaren konplexutasuna.
Lanpostu horrek erantzukizun ertaineko eginkizunak beteko ditu honako lan arlo hauetan:
–Unibertsitateko langile guztien nominak egiteko prozesua koordinatzea eta gainbegiratzea, eta ordainsariak indarrean dagoen araudiaren arabera behar bezala aplikatzen direla bermatzea.
–Gizarte-aurreikuspeneko araubideei kotizatzeko araudia aplikatzea eta horren jarraipena egitea, eta behar bezala likidatzen dela eta legez ezarritako epeak betetzen direla ziurtatzea.
–Langileen ordainsarietatik eratorritako zerga-betebeharrak betetzen direla gainbegiratzea, atxikipenak eta PFEZaren konturako sarrerak barne.
–Unibertsitateko zerbitzuekin koordinatzea, nominak egiteko behar den informazioa behar bezala integratzeko.
–Kanpoko koordinazioa egitea gizarte-aurreikuspenaren eta zergen arloan eskumena duten erakundeekin.
Funtzio horiek behar bezala betetzeak eragin zuzena eta esanguratsua du langileen eskubide ekonomikoetan, lan bizitzan eta ibilbide profesionalean. Era berean, jarduketa horiek eragin zuzena dute Unibertsitatearen lege- eta zerga-betebeharretan, eta, beraz, ezinbestekoa da erreferentziazko lanpostu bat izatea prozesu horien fidagarritasuna, koherentzia eta segurtasun juridikoa bermatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak lortutako hazkundearekin eta konplexutasunarekin bat etorriz.
KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / OSASUN ZIENTZIEN SAILA.
–Laborategiei laguntzeko arduraduna.
- Lanpostuaren zk.: 944.
- Maila: B/C.
- Zuzendari lanpostuaren osagarria: %20.
- Bateraezintasunaren osagarria edo mailaren osagarria: %35 edo %12.
- Lanpostuaren osagarria: %4,73 edo %19,52.
- Lanaldia: lanaldi zatitua.
- Herria edo hiria: Iruñea.
Justifikazioa: Osasun Zientzien Sailean laborategiko ofizialen kopurua handitu ondoren, laborategietako arduradunaren lanpostu bat sortu behar da laborategiko ofizialak koordinatzeko, bai eta ekipamendua kudeatzeko eta materiala erosteko ere.
B.2. Atxikipenaren aldaketa.
Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:
LANPOSTU ZK. | IZENA | LEHENAGOKO KOKALEKUA | ORAINGO KOKALEKUA |
604 | EKONOMIAKO TEKNIKARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / LANGILEEN GASTUA KONTROLATZEKO UNITATEA |
674 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | ||
884 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / NOMINAK ETA GIZARTE SEGURANTZA KUDEATZEKO UNITATEA |
141 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | ||
793 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | ||
20 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDEATZEKO ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDEATZEKO ATALA / TEKAZELak KUDEATZEKO UNITATEA |
789 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | ||
603 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / IRAKASLE FUNTZIONARIOEN UNITATEA |
901 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | ||
558 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / SARRERA ETA HORNIDURA UNITATEA |
883 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | ||
717 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA / IRAKASLE KONTRATATUEN UNITATEA |
366 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | ||
877 | INFORMATIKAKO TEKNIKARIA | KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA / | KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / ERABILTZAILEARI LAGUNTZEKO ATALA / IKASGELEN ETA LABORATEGIEN UNITATEA |
469 | INFORMATIKAKO TEKNIKARIA | ||
878 | INFORMATIKAKO KUDEAKETARIA | ||
604 | INFORMATIKAKO KUDEAKETARIA | ||
261 | INFORMATIKAKO OFIZIALA | ||
465 | INFORMATIKAKO OFIZIALA | ||
492 | INFORMATIKAKO OFIZIALA | ||
493 | INFORMATIKAKO OFIZIALA | ||
494 | INFORMATIKAKO OFIZIALA | ||
260 | INFORMATIKAKO OFIZIALA | ||
463 | INFORMATIKAKO OFIZIALA | ||
674 | INFORMATIKAKO OFIZIALA | ||
398 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUONDOKO IKASKETETARAKO ETA IRAKASKUNTZAREN PROGRAMAZIORAKO ATALA | KUDEATZAILETZA / IRAKASKUNTZA ZERBITZUA / GRADUONDOKO IKASKETETARAKO ETA IRAKASKUNTZAREN PROGRAMAZIORAKO ATALA / GRADUONDOKO UNITATEA |
885 | ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA | ||
177 | BULEGOBURUA | ||
720 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | ||
747 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | ||
412 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA | ||
770 | ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA |
Justifikazioa:
Egitura sortu ondoren, hartan beharrezkoak diren lanpostuak identifikatu dira.
B.3. Lanpostuen amortizazioa.
Lanpostu hauek amortizatu dira:
LANPOSTU ZK. | IZENA | LEHENAGOKO KOKALEKUA |
148 | BULEGOBURUA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA |
144 | BULEGOBURUA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / IRAKASLE ETA IKERTZAILEAK KUDEATZEKO ATALA |
146 | BULEGOBURUA | |
55 | BULEGOBURUA | |
142 | BULEGOBURUA | KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / TEKAZELak KUDEATZEKO ATALA |
531 | ZERBITZUETAKO ARDURADUNA | KUDEATZAILETZA / AZPIEGITUREN ETA ZERBITZU OROKORREN ZERBITZUA / / ZERBITZU OROKORREN UNITATEA |
Justifikazioa:
Giza Baliabideen Zerbitzuko bost bulegoburuen lanpostuak amortizatu dira unitateko arduradunaren lanpostuak sortu direlako.
Zerbitzuen arduradunaren lanpostua, 531. zenbakiduna, ez da bete 2008tik, eta ez da beharrezkotzat jotzen egituran mantentzea.
Iragarkiaren kodea: F2602571
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
