45. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

479/2026 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 16an emandako 2361E/2024 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko osasun mentaleko erizain espezialisten 22 plaza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 20ko 2670E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 20an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko azaroaren 12an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuaziorik handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 3749/2025 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.

Izendapenaren ondoren, Juncal Sanz Pascual andreari, eta Diego Martínez Pinillos jaunari borondatezko eszedentzia eman zaie (biak igoera-txandako izangaiak dira), lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zirelako. Beraz, hutsune horiek bete behar dira prozesua gainditu dutenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin, eta, horretan oinarrituta, 2026ko urtarrilaren 15ean, deialdiaren web-fitxan, izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapenak egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuan aritzeko:

Txanda irekia.

ESTEVE IBÁÑEZ, ROCÍO

BELTRÁN AGOST, CRISTINA

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez badute plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Osasun Mentaleko Kudeaketa-zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko otsailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

ZENTROA

HERRIA

Irekia

ESTEVE IBÁÑEZ, ROCÍO

70864

FUNTZIONARIOA

OSASUN MENTALEKO KUDEATZAILETZA

IRUÑA

Irekia

BELTRÁN AGOST, CRISTINA

71713

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F2602305