44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren ordainsariak eta dedikazio araubidea

Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Mankomunitateko buruak dedikazio partzialean beteko du kargua.

Bigarrena.–Ordainsarien honako araubidea ezarri da, kontuan hartuta urteko zenbateko gordinak hamabi ordainketatan ordaindu beharrekoak direla:

  • 3.000 euro urtean, hau da, Nafarroako A mailako funtzionarioek 2026an jasoko duten urteko ordainsariaren %9,62.

Zenbateko hori ez da aldatuko eta ez da automatikoki eguneratuko funtzionarioen A mailari dagokion ordainsaria aldatzen bada.

Ordainsariei buruzko erabakiak atzeraeraginezko efektua izanen du, 2026ko urtarrilaren 9tik hasita, egun horretan izan baitzen Mankomunitateko buruaren izendapena eta lanpostu jabetza.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek jaso ahal izateko gutxieneko dedikazioa astean 3 ordu izanen da.

Laugarrena.–Alta eskatuko zaio Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintza Orokorrari, eta Mankomunitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren zerbitzuko langileez den bezainbatean ezartzen dizkien betebeharrak.

Cascanten, 2026ko urtarrilaren 22an.–Mankomunitateko burua, Arantza Ayensa Gómara.

Iragarkiaren kodea: L2601386