2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2026ko otsailaren 11n egin bilkuran, onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko alegazioak. Baldin aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluari.
Etxarri Aranatzen, 2026ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Silvia Sesma Nazabal.
Iragarkiaren kodea: L2602315