2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko otsailaren 11n, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Etxarri Aranatzen, 2026ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Silvia Sesma Nazabal.
Iragarkiaren kodea: L2602313