2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 13an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, gardentasun-atariaren esteka honetan:
https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/ca5522ab-b696-44ab-80c1-8ee53a6e39ca/
Hamabost egun balioduneko epean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Buñuelen, 2026ko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Inmaculada Concepción Ciriza Marco.
Iragarkiaren kodea: L2601988