2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Alkateak bereganatzea Ogasuneko eta Garapen Ekonomikoko Informazio Batzordearen burutza
Alkateak, dekretu bidez, Ales Mimentza de Iralaren esku utzi zuen Ogasuneko eta Garapen Ekonomikoko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren burutzaren eskudantzia, honako hauek aintzat harturik: azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aipatu batzordeak egindako proposamena.
Ales Mimentza de Irala ez dagoenez, ezin izanen du informazio batzorde horren buru izan.
Hori dela eta, egokitzat jotzen da alkateak eskuordetutako burutza bereganatzea, funtzionamendu egokia izan dezan Ogasuneko eta Garapen Ekonomikoko Informazio Batzordeak.
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. eta 125. artikuluak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua,
EBAZTEN DUT:
1. Alkateak bereganatzea Ogasuneko eta Garapen Ekonomikoko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren burutza, 2026ko otsailaren 17ko bilkurarako.
2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, jarraikiz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatzen denetik aurrera.
3. Udalbatzari eskumenen bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Zizur Nagusian, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2602330