2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Belar enkantea
Udal honek enkantea iragarri du, gutun-azal itxiaren bidezkoa, errentamenduan emateko larre batzuen aprobetxamendua; hain zuzen ere, herritarrei adjudikatzeko epearen ondotik adjudikatu gabe gelditu diren bazkalekuetako larreen aprobetxamendua, zortzi urteko eperako, men eginez Uxueko herri-larreen adjudikazioa eta aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari.
Enkanterako lizitazioaren oinarrizko aurrekontua izanen dira Uxueko herri-larreen adjudikazioa eta aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan adierazitako kopuruak.
Eskaintzak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 5ean bukatuko da, 12:00etan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa ageri da Uxueko herri-larreen adjudikazioa eta aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean irekiko dira aurkeztutako proposamenen gutun-azal itxiak, 13:30ean, Uxueko udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2026ko martxoaren 12an eta 2026ko martxoaren 17an, 13:00etan, hurrenez hurren %10 eta %20 merkeago. Egun horietan berean irekiko dira proposamenak, 14:00etan.
Uxuen, 2026ko otsailaren 24an.–Jarduneko alkatea, María Victoria Tellechea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2603071