2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Santakarako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, ondoren ematen den 2026ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onetsi zituen, bai eta horietan egindako aldaketak ere, lanpostuok nork betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, honako hauetan ezarritakoarekin bat: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena (19. eta 20. artikuluak), eta 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (233., 235. eta 236. artikuluak).
Iragarkia 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Santakaran, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
PLAZA ZK. | LANPOSTUA | MAILA | OSAGARRIAK | EGOERA |
1 | IDAZKARI - KONTU-HARTZAILEA | A | Bateraezintasunekoa, %35 | Hutsik |
2 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | C | Mailakoa, %12 Lanpostukoa, %15 | Jardunean |
3 | ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | D | Mailakoa, %15 Lanpostukoa, %29 | Hutsik |
4 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | D | Mailakoa, %12 Toxikotasun eta arriskukoa, %9 Lanpostukoa, %20,83 | Hutsik |
5 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | E | Mailakoa, %15 Lanpostukoa (Sasoko ureztalurra), %15 | Hutsik |
*Nominan, osagarri horiei eransten zaizkie Nafarroako Gobernuak 2008an administrazio publikoetako langile guztientzat onetsitakoak: A maila: %3,72, C maila: %3,36, D maila: %2,99, eta E maila: %3,21.
Izenen zerrenda
1. Iñaki Osés García. Udaleko idazkari kontu-hartzailea. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 0. Antzinatasuna: 2026ko urtarrilaren 7a.
2. Úrsula Ayechu Napal. Administrari-ofiziala. Funtzionarioa. Gradua: 0. Antzinatasuna: 2024ko irailaren 20a.
3. Ana María Larramendi Goyena. Administrari laguntzailea. Aldi baterako lan kontratua. Antzinatasuna: 2019ko urriaren 14a.
4. Hutsik.
5. Fermín Arbiol Sanz. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-kontratua (bitarteko gisa). Antzinatasuna: 2024ko abenduaren 21a.
Iragarkiaren kodea: L2602134