2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Udalkideen ordainsariak
Udalbatzak, 2026eko otsailaren 6ko osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea dedikazio partziala edo esklusiboa ez duten udalkideen ordainsariak, honela:
–Saioetara benetan joateagatik: udalkideek 100 euro jasoko dituzte, eta zenbateko horri dagokion atxikipena kendu beharko zaio. Salbuespena alkatea izanen da, dedikazio partziala baitu.
–Orobat, karguan aritzeagatik benetan egindako gastutzat hartuko dira udalkideek beren eginkizunetan aritzeko Jaizko udalerrira egin beharreko joan-etorriek eragindakoak. Hartara, kalte-ordaina jasoko dute, egindako kilometroengatik, eta kalte-ordainaren zenbatekoa izanen da Nafarroako Gobernuak ezarrita duena bere enplegatu publikoentzat.
Jaitzen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2602211