44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea Petilla Aragoiko Udalaren 2026ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 75.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.030,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 54.310,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 130.401,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 264.241,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 48.200,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 129.490,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 36.010,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 50.541,00 euro.

Gastuak, guztira: 264.241,00 euro.

Petilla Aragoin, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2602095