2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2026ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-PLE-26 (2/CU).
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 10ean, Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoaren proiektua onetsi zuen. Ondoren, 2025eko azaroaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoa. Onespen hori argitaratu zen 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean. Agiria 30 egun baliodunez izan zen jendaurrean.
Jendaurreko aldian, alegazioak aurkeztu zituzten Berta Suescun Errok eta beste batzuek (erregistroko sarrera-zenbakia: 2025/111378) eta Jorge Torrents Lizarrek eta beste batzuek (erregistroko sarrera-zenbakia: 2025/111999).
Espedientean sartu da Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren txostena alegazioei buruz, 2026ko urtarrilaren 30ekoa.
Horiek guztiak horrela, erabakitzen da:
1. Ezestea Berta Suescun Errok eta Udaleko beste arkitekto tekniko batzuek jarritako alegazioa, ez baitu zentzurik puntualki aurrea hartzeak ekintza jakin batzuei aldez aurretik konparazio-azterlanik egin gabe. Udala, hain zuzen, azterlan horretan lanean ari da dagoeneko.
2. Partez baiestea Jorge Torrents Lizarrek eta beste arkitekto batzuek jarritako alegazioa, Udalak lanpostuen balorazio-azterlan bat lizitatzeko izapideak hasi baititu eta konpromisoa hartu baitu bere gain feedback bat entregatzeko egindako antolaketa-azterlana dela eta. Gainerako alegazioak ezestea. Izan ere, Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoaren proposamenean jasotako soldaten igoera koherentea da eskatutako prestakuntzak eragindako egoera berezituarekin eta errespetatu egiten ditu Udaleko soldata-masa handitzeko aukerak.
3. Behin betiko onestea Hirigintza Gerentziaren 2026ko plantilla organikoa.
4. Erabaki hau eta plantilla organikoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
5. Erabaki hau eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak alegazioei buruz egindako txostena (2026ko urtarrilaren 30koa) jakinaraztea Berta Suescuni eta Jorge Torrents Lizarri.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
1. ERANSKINA.–IRUÑEKO UDALAREN HIRIGINTZA GERENTZIAKO 2026KO PLANTILLA ORGANIKOA
LANPOSTUAK | OSAGARRIAK |
Kopurua | Kode orokorra | Lanpostua | Araub. | Mailakoa | Esklus. | Bateraezin. | Lanpostukoa | 9/92 FL |
1 | 600.001 | Kudeatzailea | E | - | 0 | 0 | 0 | 0 |
1 | 600.002 | Kudeatzailearen albokoa | F | - | 0 | 0 | 0 | 0 |
1 | 603.001 | Planeamendu Zerbitzuko zuzendaria | E | - | 0 | 0 | 0 | 0 |
1 | 603.002 | Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria | F | - | 0 | 0 | 0 | 0 |
1 | 603.003 | Hirigintza Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria | E | - | 0 | 0 | 0 | 0 |
2 | 100.001 | Letradua | F | A | 55 | | 29,88 | |
6 | 100.002 | Goi mailako arkitektoa | F | A | | 35 | 16,88 | |
1 | 100.003 | Zuzenbideko lizentziaduna edo graduduna | F | A | | 35 | 6,88 | |
1 | 100.004 | Ekonomiako lizentziaduna edo graduduna | F | A | | 35 | 6,88 | |
1 | 130.000 | Kontu-hartzaile delegatua | F | A | 55 | | 24,88 | |
1 | 200.002 | Zuzendaritza Teknikoko arduraduna | F | B | | 35 | 36,73 | |
4 | 200.003 | Arkitekto teknikoa | F | B | | 35 | 6,73 | |
1 | 300.003 | Administrazio Unitateko arduraduna | F | C | 55 | | 14,20 | 12 |
7 | 300.001 | Administrari-ofiziala | F | C | | | 14,20 | 12 |
2 | 300.002 | Delineatzailea | F | C | | | 8,52 | 12 |
2 | 400.001 | Administrari laguntzailea | F | D | | | 18 * | 12 |
(*) Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen hitzarmen kolektiboa (2017-2019). |
IZENDAPEN ASKEKO ZUZENDARITZA LANPOSTUAK, JASOTA DAUDENAK TOKI ARAUBIDEAREN OINARRIAK ARAUTZEN DITUEN LEGEAN ETA TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO FORU LEGEAN
Honako zuzendaritza lanpostu hauek bitarteko langileek beteko dituzte eta modu askean izendatu eta kentzekoak izanen dira:
–Arduraldi esklusiboko kudeatzaile bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko arloko zuzendari baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
–Planeamendu Zerbitzuko zuzendari bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
–Hirigintza Kudeaketa Zerbitzuko zuzendari bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
Lanpostu hau Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario batek beteko du. Modu askean izendatu eta kenduko da kargutik:
–Kudeatzailearen alboko pertsona bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
Lanpostu hau karrerako funtzionarioek beteko dute. Modu askean izendatu eta kenduko da kargutik:
–Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuko zuzendari bat; haren ordainsaria Iruñeko Udaleko idazkari tekniko baten ordainsariaren baliokidea izanen da.
2. ERANSKINA.–LANGILEEN IZEN-ZERRENDA, EGUNERATURIK
ENPLEGATUAREN IZEN-DEITURAK | MAILA | GRADUA | KODE OROKORRA | LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA | EGOERA ADMINISTRATIBOA |
Pilar Pardo Solano | | 1 | 600.001 | Kudeatzailea | Izendapen askea |
M.ª Aranzazu Burusco Salón | | 5 | 600.002 | Kudeatzailearen albokoa | Izendapen askea |
Cristina Arregi Gonzalo | | 1 | 603.001 | Planeamendu Zerbitzuko zuzendaria | Izendapen askea |
Rebeca Sánchez Ruiz | | 4 | 603.002 | Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria | Izendapen askea |
Amaia Anaut Izco | | 4 | 603.003 | Hirigintza Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria | Izendapen askea |
María Pilar Gay-Pobes Vitoria | A | 5 | 100001-1 | Letradua | Jardunean |
M.ª Victoria Borja Etayo | A | 5 | 100001-2 | Letradua | Zerbitzu bereziak |
Nekane Ágreda Arroniz | A | 4 | 100001-2 | Letradua | Atxikipena / zerbitzu-eginkizunak |
| A | | 100002-1 | Goi mailako arkitektoa | Hutsik |
Isabel Rojo Barrios | A | 4 | 100002-2 | Goi mailako arkitektoa | Bitarteko atxikipena |
Marta Peñuelas Sánchez | A | 5 | 100002-3 | Goi mailako arkitektoa | Jardunean |
Javier Recalde Equiza | A | 5 | 100002-4 | Goi mailako arkitektoa | Jardunean |
Jorge Torrents Lizar | A | 3 | 100002-5 | Goi mailako arkitektoa | Bitarteko atxikipena |
Jone Castells Arrizabalaga | A | 1 | 100002-6 | Goi mailako arkitektoa | Administrazio-kontratuduna |
M.ª Soledad Alegria Ezquerra | A | 5 | 100003-1 | Zuzenbideko lizentziaduna edo graduduna | Jardunean |
| A | | 100004-1 | Ekonomiako lizentziaduna edo graduduna | Hutsik |
Maite Catalán Oiz | A | 4 | 130000-1 | Kontu-hartzaile delegatua | Jardunean |
| B | | 200002-1 | Zuzendaritza Teknikoko arduraduna | Hutsik |
Cristina Cerdán Los Arcos | B | 5 | 200003-1 | Arkitekto teknikoa | Zerbitzu bereziak |
Amaya Pérez De Larraya Remón | B | 1 | 200003-1 | Arkitekto teknikoa | Administrazio-kontratuduna |
Amaia Anaut Izco | B | 4 | 200003-2 | Arkitekto teknikoa | Zerbitzu bereziak |
Gorka Salaberria Sorondo | B | 2 | 200003-2 | Arkitekto teknikoa | Administrazio-kontratuduna |
Berta Suescun Erro | B | 4 | 200003-3 | Arkitekto teknikoa | Jardunean |
Raquel Pérez Olave | B | 4 | 200003-4 | Arkitekto teknikoa | Jardunean |
| C | | 300003-1 | Administrazio unitateko arduraduna | Hutsik |
Carlos Javier Baos Ania | C | 4 | 300001-1 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
| C | | 300001-2 | Administrari-ofiziala | Hutsik |
Inés Dominguez Sasal | C | 3 | 300001-3 | Administrari-ofiziala | Eszedentzian |
Antonia Foronda Ortiz | C | | 300001-3 | Administrari-ofiziala | Bitarteko atxikipena |
Manuel Ramos Cuellar | C | 4 | 300001-4 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
Igor Ripa Salvide | C | 3 | 300001-5 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
| C | | 300001-6 | Administrari-ofiziala | Hutsik |
| C | | 300001-7 | Administrari-ofiziala | Hutsik |
José María Sabalza Beaumont | C | 7 | 300002-1 | Delineatzailea | Jardunean |
Javier Altadill Argain | C | 6 | 300002-2 | Delineatzailea | Jardunean |
María Aranzazu Burusco Salón | D | 5 | 400001-6 | Administrari laguntzailea | Zerbitzu bereziak |
Patxi Xabier Latorre Hurtado | D | 5 | 400001-7 | Administrari laguntzailea | Jardunean |
3. ERANSKINA.–PROPOSAMENA, UDALAREN HIRIGINTZA GERENTZIAKO 2025EKO PLANTILLA ORGANIKORAKO
Amortizatu, birmoldatu edo sortu diren lanpostuen zerrenda, eta amortizatu edo birmoldatzearen ondorioz iraungiko diren lanpostuen zerrenda.
Ez da aurreikusten lanposturik amortizatzea edo sortzea plantillan.
4. ERANSKINA.–IRUÑEKO UDALAREN HIRIGINTZA GERENTZIAREN ARAU OSAGARRIAK
1. Delineatzaileen lansaria B mailari dagokiona da, gehi lanpostuko osagarria, maila horren gaineko %12koa, zeina heldu baita, mailari dagokionez, Nafarroako Lan arloko 2. epaitegian 1998ko azaroaren 9an emandako epaiaren ondorioz, eta, osagarriari dagokionez, Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 1998ko abenduaren 4an hartutako erabakiaren ondorioz.
2. Hirigintza Gerentzian zerbitzuak ematen dituzten langileen artetik izendatuko da Hirigintza Gerentziako Kontseiluko idazkaria. Horretarako, ezinbesteko baldintza izanen da pertsona hori lanpostu baten titularra izatea, eta lanpostu horretarako beharrezkoa izatea Zuzenbideko gradua edo lizentzia edukitzea. Eginkizun hori betetzeko ordezkapenak, halaber, betekizun berberak dituzten pertsonek eginen dituzte.
Gerentzia Kontseiluko Idazkaritzaren eginkizuna izendapen askeko kargudun batek betetzen ez badu, lanpostuaren osagarria %10 gehituta ordainduko da. Ordezkapenak egiten diren aldian, modu berean ordainduko dira.
Iragarkiaren kodea: L2602026