44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalaren 2026ko aurrekontua hasiera batez onetsi zen Udalaren Kudeaketa Batzordeak 2025eko abenduaren 22an egindako ohiko bilkuran.

Hasierako onespena argitara eman zen 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an, eta, ondoren, jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Udalaren 2026ko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluarekin bat.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Behin betiko onespenaren aurka, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 artikuluan adierazitakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta artikulu horretako 3. puntuan ezarritako arrazoiengatik:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orisoainen, 2026ko otsailaren 10ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

2026KO AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

ZUZENEKO ZERGAK

27.020,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

1.500,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

3.130,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

66.890,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

5.698,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

24.500,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Diru-sarrerak, guztira

128.738,00

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

LANGILERIA-GASTUAK

3.640,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

51.180,00

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

34.119,06

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

39.717,55

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

81,39

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

Gastuak, guztira

128.738,00

Iragarkiaren kodea: L2602035