44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalaren 2026ko plantilla organikoa hasiera batez onetsi zen Udalaren Kudeaketa Batzordeak 2025eko abenduaren 22an egindako ohiko bilkuran.

Hasierako onespena argitara eman zen 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an, eta, ondoren, jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Orisoaingo Udalaren 2026ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Administrazio bidea agortzen duen behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orisoainen, 2026ko otsailaren 10ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

2026KO PLANTILLA ORGANIKOA

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Orisoaingo Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua).

–Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea (hutsik).

–Lan-kontratudunak.

Administrari-ofiziala (jardunean).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (jardunean).

Administrari laguntzailea (jardunean).

Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).

Iragarkiaren kodea: L2602034