44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2026ko otsailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan (http://olóriz.sedelectronica.es).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Udalak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Oloritzen, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2602024