44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Udal honetako alkateak, 2026ko otsailaren 11n, Alkatetzaren 6/2026 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik udaletako alkateei dagokiela ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontza zibilei buruzko araudiaren arabera.

Ikusirik komenigarria dela Olaibarko Udaleko edozein zinegotzik egin ahal izatea ezkontza zibilak, ezkongaiek hala eskatzen baitute batzuetan.

Ikusirik Olaibarko Udaleko Alkatetzak ez duela eragozpenik beste batzuen esku uzteko ezkontza zibilak egiteko eskumena.

Ikusirik zer ezartzen den honako arau hauetan, eskumenak beste norbaiten esku uztearen arloan: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa, 23.4 artikulua eta harekin bat datozenak; eta 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena, 43.4, 43.5 eta 44. artikuluak, eta haiekin bat datozenak.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Olaibarko Udaleko zinegotzi guztiei eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkongaiek hala eskatzen duten kasuetarako.

Bigarrena.–Eskuordetze hau eraginkorra izateko, zinegotzi interesdunek onartu egin beharko dute. Onartutzat hartuko da baldin eta kontrakorik espresuki adierazten ez badute, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau zinegotziei banan-banan jakinaraztea.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Olaibarren, 2026ko otsailaren 11n.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2602118