2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2026rako karga-tasak
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2026ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan.
Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Murillo el Fruton, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
2026KO KARGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
Ikusirik zer dagoen xedaturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan, honako hau erabakitzen da:
Orokorrean, bere horretan utzi dira 2025eko ekitaldirako onetsi ziren zergen karga-tasa berak eta, tasen tarifa eta prezio publiko berak. Hauetan xedatu ez denerako, beteko da xedatutakoa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, toki-erakundeek ordainarazteko eskubidea duten zerga eta tasei dagokienez.
Hauek dira aldaketa nabarmenenak:
1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga (landa-lurra eta hiri-lurra).
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa zuzeneko tributu erreala da, ondasun higiezinen balioaren gainean kargatzen dena.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 139.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, %0,285eko karga-tasa mantendu da, aurreko urteetan bezala, bai landa-lurraren gaineko kontribuziorako bai hiri-lurraren gaineko kontribuziorako.
Zerga hori urtean bi seihilekotan ordainaraziko eta bilduko da, ekainean eta abenduan.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ).
Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala zuzeneko tributu erreala da, eta haren zerga-egitatea da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean enpresa jarduerak, jarduera profesionalak edo artistikoak gauzatze hutsa, lokal jakin batean egin edo ez, eta zergaren tarifetan zehaztuta egon edo ez.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1 g) artikuluan xedatutakoaren arabera, zerga ordaintzetik salbuetsita daude 1.000.000 eurotik beherako negozio zifraren zenbateko garbia duten subjektu pasiboak. Hori lortze aldera, Nafarroako Gobernuak konpentsatuko die aipatu toki-erakundeei kontzeptu horrengatik jasotzen ez duten zenbatekoa.
1.000.000 eurotik gorako negozio zifra duten subjektu pasiboentzat, zerga kudeatu eta ordainaraziko da, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 146. artikuluan eta hurrengoetan.
3.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, zergapetzen duena bide publikoetan zirkulatu dezaketen izaera horretako ibilgailuen titular izatea, ibilgailu horien mota eta kategoria edozein izanik ere, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluarekin.
Jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.1 artikuluari, 2024rako ezarritako kuoten arabera eskatuko da zerga. Gehieneko koefiziente horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legeari dagokionez ezarritakoari jarraikiz.
a) Autoak:
–8 zaldi fiskal baino gutxiago: 23,57 euro.
–8 zaldi fiskaletik 12ra bitarte: 66,28 euro.
–12 zaldi fiskal baino gehiago, 16ra bitarte: 141,38 euro.
–16 zaldi fiskal baino gehiago: 176,80 euro.
b) Autobusak:
–21 plaza baino gutxiago: 164,94 euro.
–21 plazatik 50era bitarte: 235,68 euro.
–50 plaza baino gehiago: 294,59 euro.
c) Kamioiak:
–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 82,57 euro.
–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 164,94 euro.
–2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarria: 235,68 euro.
–9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 294,59 euro.
d) Traktoreak:
–16 zaldi fiskal baino gutxiago: 40,49 euro.
–16 zaldi fiskaletik 25era bitarte: 80,96 euro.
–25 zaldi fiskal baino gehiago: 161,71 euro.
e) Atoiak eta erdi atoiak:
–1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 41,33 euro.
–1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 82,57 euro.
–2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 164,94 euro.
f) Bertzelako ibilgailuak:
–Ziklomotorrak: 5,94 euro.
–125 cc-ra arteko motozikletak: 8,91 euro.
–125 cc-tik gora, 250 cc-ra arteko motozikletak: 14,78 euro.
–250 cc-tik gora, 500 cc-ra arteko motozikletak: 29,13 euro.
–500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 58,28 euro.
–1.000 cc-tik gorako motozikletak: 116,56 euro.
4.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ):
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ) zeharkako tributua da eta haren zerga-egitatea da udal-mugartean zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe, edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiko komunikazioaren aurkezpena eskatzen bada, baldin zerga ezartzen duen udalari badagokio lizentzia ematea, lizentzia emateari buruzko txostena (Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 39. artikuluan xedatua) edo kontrola.
Zerga-oinarria eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da, eta holakotzat hartzen da, ondorio hauetarako, haren exekuzio materialari dagokiona, proiektuan diren elementu guztiak barnean hartuta, eta berezitasun edo nortasun propiorik ez badute lizentziaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren helburu den eraikuntzari, instalazioari edo obrari dagokionez. Hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 170. artikuluan. Zerga-oinarriaren zati ez dira ez balio erantsia, ez araubide bereziko antzeko zergak, tasak, prezio publikoak, ez tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, baldin horiek badira eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo beste edozein kontzeptu ere, baldin ez bada aipatu den gauzatze materialaren kostuaren barnekoa.
Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzetik ateratzen dena. Aurreko urteetan bezala, %4ko karga-tasa mantentzen da.
Zergaren kuotaren %95eko hobaria aurreikusten da eraikuntza, instalazio edo obretarako, baldin eta eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak badituzte. Administrazioak ofizioz aplikatuko du hobaria, dagokion lizentzia ematean edo erantzukizunpeko adierazpena egitean.
Hobari honen aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.
Zerga hau, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere. Hala ere, zerga horren likidazioa eta bilketa bat etorriko dira Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren ordainarazpen eta bilketa hilabeteekin.
5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
Konstituzio Auzitegiaren 2021eko urriaren 26ko epaiaren ondorioz, 172.4, 175.2 eta 175.6 artikuluak aldatu, eta 175.7 apartatu berria erantsi zen. Aldaketa honetan datza: subjektu pasiboak aukera izanen du zerga honen zerga-oinarria kalkulatzeko ez katastroko balioaren gainean baizik eta benetako balio-gehikuntzaren arabera. Gehikuntza hori da, hain zuzen, eskualdaketaren balioaren eta eskualdatzen den lurraren eskurapen balioaren artean dagoen diferentzia. Alternatiba hori baliatuz gero, zerga-oinarria baloratzeko erabiliko diren arauak dira, hain zuzen, gainbaliorik dagoen zehazteko xedatu zirenak, eragiketa zergari lotuta dagoen ala ez aitortze aldera. Zergadunak zerga-oinarria balio-gehikuntzaren arabera zehaztea aukera dezake, hain zuzen, ikusten duenean modu horretan kalkulatutako zerga-oinarria katastroko balioaren arabera kalkulatutakoa baino txikiagoa dela. Hortaz, zerga likidatzeko prozeduran tramite bat sartu behar da, bide emanen diona zergadunari aukera hori aplikatzeko. Orobat, aipatutako bi zerga-oinarriak kalkulatu beharko dira, egiaztatu ahal izateko zergadunak jakinarazitako oinarriaren zenbatekoa katastroaren balioaren gainean kalkulatutakoa baino txikiagoa dela. Zerga-oinarria zehazteko araubide berria aplikatuko zaie 2021eko urriaren 26tik aurrera sortutako zerga-egitateei. Aurrekoei araudian lehenago xedatuta zegoena aplikatuko zaie.
36/2022 Foru Legearen 13. artikuluaren bigarren apartatuan, gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteak eguneratu ziren, haien gehieneko zenbatekoak ezarrita. Koefiziente horiek urtero eguneratuko dira, lege baten bidez. Toki-entitateak ez badu berariaz arlo horri buruzko erabaki bat hartzen, koefiziente horiek aplikatuko dira. Izan ere, toki-entitateak beste koefiziente batzuk aplikatu nahi baditu, erabaki bat hartu beharko du, indarra izanen duena 2026ko ekitaldi ekonomikoa hasi aurretik, eta kontuan hartu beharko du lege bidez araututakoek gehieneko izaera dutela.
2026rako ezarritako gehieneko koefiziente horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan Nafarroako Aurrekontu Orokorren Legeari dagokionez ezarritakoari jarraikiz.
KOEFIZIENTEA | SORTZEALDIA |
0,16 | 20 urte edo hortik gora |
0,06 | 19 urte |
0,06 | 18 urte |
0,15 | 17 urte |
0,25 | 16 urte |
0,26 | 15 urte |
0,31 | 14 urte |
0,37 | 13 urte |
0,42 | 12 urte |
0,53 | 11 urte |
0,58 | 10 urte |
0,52 | 9 urte |
0,47 | 8 urte |
0,41 | 7 urte |
0,35 | 6 urte |
0,37 | 5 urte |
0,35 | 4 urte |
0,26 | 3 urte |
0,13 | 2 urte |
0,16 | 1 urte |
0,06 | Urtebetetik behera |
Aurreko paragrafoan aipatzen den eguneratzearen ondorioz, udalak onetsitako koefizienteren bat legezko gehieneko koefiziente berria baino handiagoa bada, berria aplikatuko da zuzenean, udalak gehiegizkoa zuzentzeko onesten dituen koefiziente berriek indarra hartu arte.
6.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga.
Etxebizitza hutsen gaineko zergak zergapetuko du maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean araututako Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen diren etxebizitzen titular izatea (Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko Foru Legea), zein udalerritan dauden kontuan hartuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. eta 188. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta Udal honek, 2021eko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran erabakitakoaren arabera, zerga horren karga-tasa %1,5ekoa izanen da hirugarren urterako eta hurrengoetarako (2023 eta hurrengoak).
Zerga horren likidazioa eta kobrantza bi seihilekotan kudeatuko da, lurraren gaineko kontribuzioarekin bat etorriz, eta ordaintzeko borondatezko epea hilabetekoa izanen da.
7.–Herri-lurzatiak aprobetxatzeko kanona, zenbait modalitatetarako.
Murillo el Frutoko herri-lurretako aprobetxamenduen onuradunek honako kanon hauek ordaindu beharko dituzte 2026. urtean, bat etorriz ezarritakoarekin Murillo el Frutoko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 33. artikuluarekin (2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa):
–Lehorreko lurzatia: 123,35 euro/erregua/urtea.
–Aspertsio bidezko ureztapeneko lurzatiak: 694,04 euro/erregua/urtea.
–Ureztapeneko lurzatiak (oinetik):
- 1. tarifa: 697,94 euro/erregua/urtea.
- 2. tarifa: 738,31 euro/erregua/urtea.
- 3. tarifa: 651,80 euro/erregua/urtea.
- 4. tarifa: 686,40 euro/erregua/urtea.
- 5. tarifa: 692,18 euro/erregua/urtea.
- 6. tarifa: 685,15 euro/erregua/urtea (etxaldea).
–Mahastiak eta olibadiak: 141,77 euro/erregua/urtea.
–Tantaka ureztatzeko mahastiak "Ganazo" alderdian:
- 1. tarifa: 492,74 euro/erregua/urtea.
- 2. tarifa: 123,35 euro/erregua/urtea (lehorrekoak).
–Nafarroako Ubideko X. sektoreko ureztaketako lurzatiak:
- Estaldurarik gabe: 358,05 euro/erregua/urtea.
- Estaldurarekin: 694,04 euro/erregua/urtea.
- Estaldurarik gabe (lehorrekoak): 123,35 euro/erregua/urtea.
–Familia baratzeetarako lurrak:
- Arrunta: 34,59 euro erreguko eta urteko.
- 65 urtetik gorakoak: 6,72 euro erreguko eta urteko.
- Lur ureztatua: 66,59 euro erreguko eta urteko.
–Baratzeak ureztatzeko ura: 1,90 euro/erregua/urtea.
Enkante publiko bidez adjudikatutako herri-lurzatietarako, horien xedea aldatzen bada, kobratu beharreko kanona izanen da lurzati motarako ezarritakoa gehi adjudikatu ziren enkantean onartutako gora jotzeko hainbestekoa.
Aipatu kanona 2026ko ekitaldirako eguneratuko da erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen indizeko goititzearen arabera (KPIa), bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan.
8.–Tasak eta prezio publikoak.
8.1. Udalaren lokalak, eraikinak, altzariak eta materialak erabiltzea.
a) Udal igerilekuak:
–Eguneko sarrera:
- Haurrak (5-14 urte): 3 euro.
- Helduak (15-64 urte): 6 euro.
- 65 urtekoak eta hortik gorakoak: 3 euro.
–Hamabostaldiko abonamendua:
- 5etik 14 urtera bitarte: 16 euro.
- Helduak (15-65 urte): 35 euro.
- 65 urtekoak eta hortik gorakoak: ez dute aukerarik abonu hori eskuratzeko.
–Denboraldiko abonua:
- 5etik 14 urtera bitarte: 25 euro.
- Helduak (15-64 urte): 55 euro.
- 65 urtekoak eta hortik gorakoak: 25 euro.
65 urtetik gorakoen abonuetan eta hamabostaldirako abonuetan ez da eginen familia-unitateko deskonturik. 65 urtetik gorakoen kategorian ezin da eskuratu hamabostaldirako abonurik.
Badira familia-unitateko deskontuak, hain zuzen ere hauek:
–Familia-unitate bereko 3 kide: %10eko deskontua.
–Familia-unitate bereko 4 kide: %15eko deskontua.
–Familia-unitate bereko 5 kide: %20ko deskontua.
a) Udal pilotalekua:
–Udalaren pilotalekua erabiltzea: 1 euro erreserbatutako orduko.
–Argiaren erreserba: 3 euro orduko.
b) Kultura etxea:
–Eguneko tarifa 1 euro erreserbatutako orduko.
–Hileko tarifa: 10 euro.
–Urteko tarifa: 30 euro.
c) Erabilera anitzeko aretoa: 1 euro erreserbatutako orduko.
d) Udal hilerria:
–Hilobia: 6 euro urtean.
–Nitxoa: 6 euro urtean.
–Errauts-kutxategia: 3 euro urtean.
e) Terrazak eta lurzorua okupatzea:
–Terrazak: 100 euro urtean.
–Lurzoruaren okupazioa: 50 euro urtean.
f) Raimundo Lanas HLHIPko ikasleek eskola-jantokia: 50 euro hilean.
g) Udalaren altzariak eta materialak:
–Aulkiak: euro bat aulki bakoitzeko, gehi zenbateko horren erdia fidantza gisa.
–Mahaiak: bi euro mahai bakoitzeko, gehi zenbateko horren erdia fidantza gisa.
h) Udalaren makinak:
–Adar-birringailua: Erabilera eta/edo aprobetxamendu partikularra: 35 euro egun bakoitzeko, gehi zenbateko horren erdia fidantza gisa.
8.2. Agiriak egin eta tramitatzea.
–Fotokopiak:
- A4 tamaina:
- Zuri-beltzean: 0,20 euro/folioa.
- Koloretan: 0,30 euro/folioa.
- A3 tamaina:
- Zuri-beltzean: 0,30 euro/folioa.
- Koloretan: 0,50 euro/folioa.
–Plastifikatzeak:
- A4 tamaina: 0,30 euro/folioa.
- A3 tamaina: 0,50 euro/folioa.
–Fotokopiak konpultsatzea: 0,50 euro/folioa.
–Ziurtagiri arruntak (katastroa, errolda etab.): 0,50 euro.
–Megafoniako iragarkiak: 3 euro bando bakoitzeko.
–Faxez bidaltzea: 0,50 euro orri bakoitzeko; atzerrira bidaltzea: 1,00 euro/folioa.
–Mezu elektronikoa bidaltzea: 0,20 euro/folioa.
–Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 5,00 euro.
–Aitzinetik txostena egitea behar duten ziurtagiriak: 25,00 euro.
–Partikularrek sustatutako hirigintza espedienteak: prentsako iragarkien kostua gehi 100,00 euro.
–Establezimenduak irekitzeko lizentzia behar duten jardueretan aritzeko lizentziak: 60,00 euro.
–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: Eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostuaren %0,50.
8.3. Murillo el Frutoko Udalaren hautapen prozeduretan parte hartzeko tasa.
Lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa eta oposizioen hautapen prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 15,60 eurokoa da.
Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak aurkaratzen ahalko dira, bat etorriz xedatu denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluaren II. kapituluan.
Ordenantza fiskalen aldaketa jendaurrean jartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2601397