2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Elizagorriko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa, eta horren erabakia argitaratu zen 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lanpostua: Idazkaria/kontu-hartzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: funtzionario titularra ordezkatzen, zerbitzu-eginkizunetan baitago. Araubide juridikoa: administrazio-kontratuduna. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.
Lanpostua: administrari laguntzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: jardunean. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12 (mailakoa); %17,63 (konpentsaziokoa).
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala (%57,29). Egoera: jardunean. Araubide juridikoa: F. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.
Izenen zerrenda
Administrazio-araubidea.
Deiturak eta izena: Corera Gavíria María Eugenia, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostua: Idazkaria/kontu-hartzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2025eko urtarrilaren 27a.
Lan-araubidekoa.
Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.
Deiturak eta izena: Baquedano Díaz, Soraya. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 1a. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 4a.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen plantilla honen behin betiko onespenaren aurka paratzen ahal dela:
a) Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Elizagorrian, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.
Iragarkiaren kodea: L2602248