2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Itzako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa. Erabakia argitara eman zen 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
PLAZAREN KODEA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | EGOERA | MAILA | OSAGARRIAK |
Mailakoa | Bateraez. | Lanp. | Gidabaimena |
01 | IDAZKARI - KONTU-HARTZAILEA | FUNTZIONARIOA | 20/2021 LEGEAREN 6. XEDAPEN GEHIGARRIA | HUTSIK | A | | 35 | | |
02 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIO MURRIZTUA | BETEA | C | 12 | | 15,00 | |
03 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIO MURRIZTUA | BETEA | C | 12 | | 15,00 | |
04 | ADMINISTRARI-OFIZIALA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIO MURRIZTUA | BETEA | C | 12 | | 15,00 | |
05 | ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIOA | HUTSIK | D | 12 | | 15,00 | B |
Osagarrien deskribapena: Mailakoa: mailakoa. Bateraez.: bateraezintasunekoa. Lanp.: lanpostukoa. |
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
DEITURAK, IZENA | PLAZAREN KODEA |
CHASCO GARRALDA, MIREN EDURNE | 01 |
Lan-kontratudun finkoa.
DEITURAK, IZENA | PLAZAREN KODEA |
OSÉS IZU, NURIA | 02 |
CIRIZA TORREMOCHA, EDURNE | 03 |
ROS NAUSIA, BERTA | 04 |
Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da honako hauek aurkez daitezkeela plantilla honen behin betiko onespenaren aurka:
a) Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Itzan, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2601999