44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra, zeina Itzako Udalak onetsi baitzuen 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an.

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 620.240,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 126.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 113.633,75 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 919.500,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 36.220,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 43.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.858.593,75 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 388.700,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.064.210,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 124.850,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 171.451,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 86.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.835.211,00 euro.

Itzan, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2601998