44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2026ko otsailaren 11n egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du udalaren 2026ko plantilla organikoa.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako plantilla Igantziko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2026ko otsailaren 11n.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2602124