2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Burlatako Udalari eginiko esleipena, elkarrekin kudeatzeko euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak
Uharteko Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hitzarmen bat onestea, Uharteko Udalak Burlatako Udalari eginiko kudeaketa-esleipena prestatzeko, honetarako: deialdia, euskara teknikariaren eginkizunak beteko dituzten izangaien zerrenda bat kudeatzeko eta hautaprobak egiteko, entitate sinatzaileek kontrata ditzaten haien beharra dagoenean.
2. Uharteko Udaleko alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan xedatuarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Uharten, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2601899