2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Osasun eta Kirol Batzordearen eta Gazteria eta Elkartasun Batzordearen burutzak eskuordetzea
Alkatearen 2025eko azaroaren 10eko 1099 Ebazpenaren bidez, xedatu da burutzak egiazki eskuordetzea ondotik ematen diren informazio batzorde iraunkorretan, bete beharrez Udal Erregelamendu Organikoaren 67. artikulua eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua):
–Kirol eta Osasun Batzordea. Marta Azcona Muneta.
–Gazteria eta Elkartasun Batzordea.
Argitara ematen da, izan ditzan urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritako ondorioak (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).
Lizarran, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2602074