44. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat eta entitateentzat, baldin eta egiten badituzte bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko proiektuak eta jarduerak, 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 884399.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/884399).

Xedea: dirulaguntzak ematea Lizarrako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei, honako proiektu hauek finantzatzeko: programak eta jarduerak, sustatzen dituztenak sentsibilizazioa eta jarreren nahiz jokabideen aldaketa progresiboa, bultzatu dadin emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna bizitzaren esparru guztietan eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea. Orobat, deialdiaren xede da babesa ematea aurrera egin dadin ezagutzan, ikerketan eta azterlan eta dokumentazioaren zabalpenean, aurreko helburuak betetze aldera, 2026an. Proiektuak eta jarduerak gauzatu beharko dira osorik Lizarrako udal-mugartean.

Deialdi honek laguntza eta lankidetza tresna izan nahi du emakumeen elkarteek, talde feministek eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateek udal-mugartean egiten dituzten jarduketarako. Horretarako, bultzatuko eta sustatuko dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako jarduketak, balioak aldatzea, emakumeak eta neskatoak ahalduntzea bizitzaren esparru guztietan, zaintzari merezi duen balioa ematea, emakumeen eta neskatoen kontrako indarkeria desagerraraztea, edozein mota dela ere, eta, hala, erraztuko da emakumeek eta neskatoek beren eskubideak osotara baliatzea.

Onuradunak: Lizarrako emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateak, berdintasunaren arloan lan egiten dutenak.

Oinarri arautzaileak: dirulaguntza honen oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean daude. Erabaki horren bidez, deialdi bat onetsi zen, 2026an dirulaguntzak emateko Lizarrako irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta entitateei, baldin eta egiten badituzte bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna erdiesteko proiektuak eta jarduerak.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 12.000,00 euro da.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Diruz lagungarria den aldia: urtarrilaren 1etik azaroaren 30era.

Justifikatzeko epea: dirulaguntza justifikatzeko epea 2026ko abenduaren 9an bukatuko da.

Lizarran, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2601403