2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPARTZA ZARAITZU
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Espartza Zaraitzuko Udalak, 2025eko abenduaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espartza Zaraitzun, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Idazkari kontu-hartzailea, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalen idazkaritza-zerbitzu bateratuan. Burua: Espartza Zaraitzuko Udala Plaza kopurua: 1. Maila: A. Egoera: hutsik. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,22.
Lan-kontratudunak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua Espartza Zaraitzuko Udalean. Plaza kopurua: 1. Maila: D. Egoera: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20. Lanaldiaren %50erako kontratatua.
Izenen zerrenda
Administrazio araubideko langileak.
Silvia Pena Lorente. Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko idazkari kontu-hartzailea. Jarduneko idazkariaren eginkizunak betetzen, hala xedatu baita Udalen Batasuneko buruaren urriaren 13ko 10/2025 Ebazpenaren bidez.
Lan-kontratudun finkoak.
Oskar Juan Sanz Loigorri. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20. Egoera: jardunean. Nabaskozeko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa. Antzinatasuna: 2005-02-18.
Iragarkiaren kodea: L2601915