2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an.
2026KO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: plaza hutsa.
Lan-kontratudunak.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi osoa. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %6,00. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B1 maila). Plaza kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. %50eko lanaldia. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %8. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: merezimendu gisa baloratuko da. Plaza kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldi partziala: %54,05. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Plaza kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.
Izenen zerrenda
Administrazio araubideko langileak.
María Idoia Anaut Mayo: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. A mailako administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2020ko martxoaren 15a.
Lan-kontratudunak.
Pablo Lacasia Palacios: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %6,00. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B1 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko urtarrilaren 1a.
Asier Diaz de Zerio Lazkano: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: baloratuko da. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: Borondatezko eszedentzia. Antzinatasuna: 2025eko abuztuaren 1a.
Marta Bascones Gandarias: administrari-ofiziala. Lanaldi partziala (%54,05). Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2018ko irailaren 17a.
Erabaki honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Burgin, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Flavien Paget.
Iragarkiaren kodea: L2601987